Lubakiak Avril mendian
Kaixo, historiagileok!!
Hemen nauzue berriro zuekin mendiz-mendi. Neguak guztiok harrapatu gaitu konfinamendu perimetral arraro honetan. COVID-19aren pandemia dela eta, Bilbao eremu "gorrian" dago, kutsatze-tasa oso handia baitugu. Beraz, ezin gara udalerritik irten, eta Bilboko mendi magalak eta mendi tontorrak auzokide mendizalez beteta daude perretxikoak izango bagina bezala. Gaurko txangoan pare bat kontu azalduko dizut bakarrik. Letra gutxiko sarrera egin nahi dizuet, mendira joatean nire asmorik inportanteena zuen gogoa piztea da-eta, besterik gabe!
Gaur Avril mendira igotzera gonbidatu nahi zaituztet. Bilbotik oso gertu, Artxandatik abiatuta, berehala ikusiko duzue Avril mendia. Hango bideetan Gerra Zibileko aztarnak ikusteko aukera paregabea izango duzue. Beste mendi irteeretan bezala, gaur Bilboko burdin hesia non kokatu zen eta nolako babeslekuak eduki zituen ikusiko dugu. Zatozte gurekin! Eta adi entzun bideo honetan Andonik kontatuko diguna:
Lubakiak eta metrailadore-habiak Avril mendian. Zoaz estekara!
1937an, tropa nazionalen erasoa geldiarazteko nazionalistek eta errepublikanoek (garai hartan, gorriak deiturikoak) Bilbo defendatzea erabaki zuten. Eta, horretarako, lubakien sistema diseinatu zuten; eta, tarteka "bunker" moduko babeslekuak eraiki zituzten, argazki honetan ikusten dugun moduan:
Geroago, bidean jarraituko dugu berriztu duten lubaki zatirik ikusgarrienera heltzeko. Gure ibilaldi honetan, ume batzuk aurkitu genituen, eta sarrera honetara ekarri ditugu: gerraren iluntasunaren eta tristeziaren aurrean, gazte alaitxo haiei protagonismo apur bat emateko asmoz utziko dizuegu irudia.
Lerro hauen azpian irudikatuta duzue burdin hesiaren garaiko mapa bat. Horrela ikus dezakezue zein eremutatik eraiki zuten defentsa lerro hau.
Lubakien eremu honi "Iturritxualde mendia" deitu diote betidanik. Litekeena da metrailadore habiak eta lubaki hauek Bilbo erori baino aste batzuk lehenago eraiki izana. Gotortze lanetan langile kualifikatuek egin zuten lan. Baina horiez gain, adin guztietako boluntarioak ere egon ziren; kasu gehienetan, emakumeak. Gorago ikusi dugun lubakia pikotxari eta palari eraginez eraiki zen.
Eta, agur esan baino lehen, 4.000 urte atzera egingo dugu, eta, kalkolitikora abiatuta, Avril mendiko trikuharri bat erakutsiko dizuegu, etxera bazkaltzera etorri baino lehen ikusi beharrekoa!
A! Et a zurekin egiten ari garen txango txiki honetatikez dut oraindik joan nahi guri gertatu zitzaigun gauza polit bat aipatu gabe: irteera horretan, lagun batzuk topatu genituen, guztiok Bilbon konfinatuta -COVID-19aren pandemiagatik- eta denbora bidaia hau haiekin batera egiteko aupera ederra izan genuen. Lagun arteko topaketa hauek, zalantza barik, txango historikoei xarma paregabea ematen diete! Ezta?
No hay comentarios:
Publicar un comentario