GERRA: Ausardia,
trebezia edo sufrimendua?
Kaixo historiagileok!!
Gaur Elenaren lana aurkeztu nahi dizuet. Euskera polita eta hausnarketa are interesgarriagoa! Ikusi eta ikasi!
"Lan honetan, “los desastres de la guerra” izeneko F. Goyaren obren bilduma
aztertuko dut, eta baita bere erlazioa gaur egun hainbat gazte ibiltzen diren
ordenagailu-jokoekin ere.
Los desastres de la guerra Francisco de Goya espainiar margolariak
1810 eta 1815 artean egindako 82 grabatuko serie bat da. Han, gerraren izua nahiko
argi ikus daiteke, eta Espainiako Independentzia Gerran izandako krudelkeriak erakusten
dituzte.
Haietan argi ikus daiteke, gai nagusiak izua eta beldurra direla: gerraren
produktu psikologikoa islatzen duten grabatuak dira eta. Izua nabaria da
haiengan; irudiak inguratzen eta batzuetan itxuragabetzen dituen izua, noren
jatorria beldurrean aurkitzen dena, bereziki gerraren ondorioen beldurrean:
gosea, suntsipena, gaixotasuna eta heriotza.
Historian zehar, jakin nahi zenean gerrari buruz zerbait, Jainkoari, apaiz
bati edota erregeei galdetzen zitzaien. Gauzak asko aldatu dira, eta filma,
dokumental bat edo bideo-jokoetan jolastu besterik ez dugu egin behar gerraren
ideia bat egiteko.
Gaur egun, hainbat eta hainbat gazte ibiltzen dira etengabe
ordenagailu-jokoekin jolasean, eta gehienak, gerrarekin, hildakoekin eta
sufrimenduarekin erlazionatuta daude. Hala ere, inoiz galdetu diogu geure
buruari, zein da jolas hauen benetako funtsa?
Gerrako bideo-jokoak gerra-joko tradizional baten elementu berdinak
partekatzen dituen bideo-joko bat da. Gaur egun, herrialde askotako armadek,
Estatu Batuetakoak adibidez, bideo jokoak erabiltzen dituzte haien soldaduentzat
entrenamendu simulazio birtualak sortzeko eta estrategia edo gerra planak
egiteko.
Hemen agertzen da "Call Of Duty", Bigarren Mundu Gerran
girotutako bideo-joko bat. Gaur egun hainbat eszenatokitan garatzen da: gerra
historikoak, gaur egungo liskarrak, gudu futuristak... Hain zuzen ere, hor
ikusten duguna da soldaduak beren bizitzaren alde eta etsaien aurka
borrokatzen, gerran girotutako ingurune batean, non etsai bat hurbil baduzu, hil
dezakezuna. Odola. Heriotzak. Sufrimendua. Hori da ikusten duguna. Protagonista
berdinak dira: gizon soldaduak, eta jolasten hastean, batekin partekatzen
zaituzte. Hiltzen bada, beste bat tokatzen zaizu, eta horrela behin eta berriro.
Irudiei buruz, ezin gara kexatu gerraren ondorioak zein argi ikusten diren;
zure kideen heriotzatik, armada oso baten suntsiketara. Joko honen ezaugarria
gerra baten krudelkeria eta sufrimendua frogatzeko orduan duen gardentasuna da:
zauriak, sufrimendua, odola… Soldaduen beldurra eta mina han egongo balitz
bezala ikus daiteke. Agian gehiegi.
Asi afectan los videojuegos a tu cuerpo y a tu cerebro; Zoaz estekara!
Baina, hala ere, zein da jolas hauen benetako helburua? Gerrarako prestatu?
Ez sufritzea espero dugun sufrimenduaz mentalizatzea? Eta zertarako?
Ukaezina da jolas mota honek dakarren entretenimendua, eta hori baino urrunago
iristen ez dela, entretenimendura. Hala ere, jolas batean, denbora gutxian
halako krudelkeria islatzera iritsi bagara, etorkizunean, zer gehiago
transmitituko dugu? Ez ahal da gehiegi?
Elena Lucera
No hay comentarios:
Publicar un comentario