miércoles, 3 de febrero de 2021

Kuba 1962

 

Misilen krisia Kuban (1962)




Kaixo, historialariok!

Gaur hitz egingo dugu Kubari buruz. Baina horretarako, joan beharko dugu tenbora-bidai bat egitera. Eta Nora ? Gerra Hotzaren garaira. Ados?


Kubako misilen krisia, 1962an gertatu zen, oso ezaguna izan da historian zehar AEBen eta Sobietar Batasunaren arteko gerra nuklearra pizteko zorian egon baitzen haren eraginagatik (arrisku horren mehatxupean egon zen mundua Gerra Hotzean).




1959an, Fidel Castro buru, Kubako diktadura ustelaren gainean garaitu zuen iraultza komunistak. AEBak, ordea, ikusirik arriskuan zeudela beraren interes ekonomikoak Kuban, erasoka hasi zitzaion gobernu berriari. Komunismoak nazionalizazioak egiteari hasiko ez ote zion beldur zuen AEBetako gobernuak. Hori dela eta, Fidel Castrok Sobietar Batasunari laguntza eskatu zion, eta Amerika osoko lehen erregimen komunista ezarri zuen  uhartean.

Tentsioa gora eta gora egiten joan zen, harik eta 1962an puntu gorenera heldu arte, misilen krisiarekin. AEBei begira zeuden misil nuklearrak jaurtitzeko plataformak eraikitzen hasi ziren sobietarrak Kuban, eta hori izan zen krisiaren pizgarria.



F. Kastro eta N. Krustxev

1962ko urrian, estatubatuarren hegazkin espioiek instalazio haiek aurkitu, eta John F. Kennedy-k –aurreko urtetik AEBetako presidente–, irmotasunez erreakzionatuta, Kuba blokeatzea agindu zuen: uhartearen itsasalde osoa inguratu zuten hegazkinek eta gerraontziek, kosta ahala kosta galarazteko sobietarren itsasontziak beren arma nuklearrekin Kubara heltzea. Gerra Hotzaren tentsio goreneko unea izan zen hura, esan bezala: inoiz baino hurbilago egon zen bi superpotentzien arteko gerra zuzena. Baina azkenik Nikita Khrustxev SESBeko presidenteak, bere itsasontziak itzultzea agindu, eta konpromisoa aurkeztu zuen kenduko zituela misilak Kubatik; AEBek, berriz, Kuba ez inbaditzeko (eta indarrez hartzeko inolako ahaleginik ez babesteko) konpromisoa hartu zuen, bai eta bere misilak Turkiatik kenduko zituela ere.




Beste behin ere, muturreko egoera batera heldu izanak argi eta garbi erakutsi zuen zein premiazkoa zen potentziek elkar aditzea, mundu mailako hondamendia saihesteko. Hala, 1963an, superpotentziek «telefono gorria» ezarri zuten; hain zuzen ere, komunikazio zuzeneko linea bat, aurrerantzean Etxe Zuriaren eta Kremlin-en arteko elkarrizketa eta negoziazioa bideratzeko.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...