LEHENENGO MUNDU GERRA
IKASLEAK zarete MUNDUA!
Hemen ditugu ikasle-herrialde batzuk.
Alemania, lehenengo plano batean, Inperioa izateko nahian.
Bulgaria ere, nahiz eta gero galtzaile handia izan.
Polonia, isolatuta, nazioa eraikitzeko nahian. Dituen arazoak gerrak konponduko dizkio?
Espainia: Netraltasuna aldarrikatu zuen. Eta armak edo itsasontziak saltzeko industriari esker, ekonomikoki etekinak izan zituena (etekin mugatuak izan arren).
Turkia: "Europako gaixoa", inperioaren amaiera eratzen ari zen...
Kaixo, historiagileok!!
Gaur, Lehenengo Mundu Gerra ulertzeko, ikusiko ditugu herrialde batzuen kokagune politiko-belikoa Lehenengo Mundu Gerran (IMG)
Hasierako momentuan, egoera apur bat kaotikoa izan da...
Baina, geroago, apur bat argiago hasi gara ikusten...
Momentuz, blokeak baina ez ditugu aipatu. Eta, horrez gain, arrazoi batzuk borrokan egoteko...lagun estrategikoak, eragin eremuak...
Britania Handia eta Frantzia
Gogoratu ditugu Alemaniekin zituzten arazoak (Frantziak galdutako lur-eremuak: Altsazia eta Lorena; edota BHko beldurra Alemaniako espantsionismoarekin, garatutako industrialekin, Itsasontzigintzan hasitako garapen teknologikoarekin...)
Austria Hungaria eta Alemania
Zergatik batu dira bi hauek? Pangermanismoa, elkarren babesa emateko beharra, akordioak, Inperioak izaten jarraitzeko blokea eratzea, Errusiaren kontrako jarrera (Austra Hungariaren interesen kontrako zerbait zen Paneslabismoa...) Errusiak zituen interesak Serbiari laguntza emateko, berriro ere Austria Hungariaren interesen kontra...
Estatu Batuak eta Japonia, oso esanguratsuak izan arren, jokoz kanpo geratu zaizkigu. Baina sakontzen jarraitu behar dugu jakiteko zer gertatu zen haiekin...
No hay comentarios:
Publicar un comentario