“Norbait preso hartzen badute, zeozer egin duelako izango da. Delitugile batek ez du eskubiderik, berak bortxatu ditu-eta eskubideak”
· 1688an, Ingalaterran, Bill of Rights izeneko giza eskubideen deklarazioan, erregimen
absolutista amaitutzat eman zen Bretainia Handian. Demokrazia eraikitzea
prozesu bat izan arren, urte hori mugarria izan zen, erregeak bere gain hartzen
baitzuen Parlamentuak erabakitakoa errespetatzeko betebeharra. Urrats handia
izan zen Britainia Handian demokrazia eraikitzeko. Eskubideen deklarazio
horretan, puntuetako bat «habeas corpus» izenekoa zen.
· Antzinako Erregimenean, botereak eta
boteretsuek inolako eskubiderik eman gabe egozten zioten errua jendeari.
Askotan, frogarik gabe akusatzen zituzten pobreak edo errebeldeak, defendatzeko
eskubiderik eman gabe, abokaturik gabe eta epaiketarik gabe. Eta askotan,
errugaberen batzuk modu bidegabean hil zituzten heriotza-zigorraren bidez.
Antzinako Erregimeneko epaiketa gehienek ez zuten justiziarik ematen. Protestan
ari zena isilarazi egiten zuten, eta herria izutzeko eta makurtuta mantentzeko
erabiltzen ziren epaitegiak.
· Norbaitek besteen eskubideak urratzen baditu
ere, justiziak errespetatu egin behar du legearen esparrua. Gainerako guztia
diktatoriala edo estatu-terrorismoa litzateke. Norbaitek delituren bat egin
badu, kode penaletan ezarritako zigorra bete beharko du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario