“Naturak eskubideak ditu, nahiz eta gizakia ez
izan.”
· Duela 50 urte, UNESCOk –Hezkuntza, Zientzia
eta Kulturarako Nazio Batuen Mundu Erakundeak– “Gizateriaren eskubide
ekologikoen Carta Magna” aldarrikatu
zuen, ingurumen osasuntsua izateko eskubideak bizitza duinaren gutxieneko
baldintzak ahalbidetzen dituela ulertuta. Olof Palme suediar politikari
sozialdemokratak, 1972an, munduko ingurumenaren egoerari buruzko nazioarteko
elkarrizketak bultzatu nahi zituen.
· Zientzialarien kezka etengabe hazi da orduz
geroztik, eta, hala ere, isuri toxikoak, hondakin industrialak eta plastikoak
masan sortu, ingurune naturalera bota eta ugaldu egin dira.
· 1992. urtetik aurrera, klima-aldaketari
buruzko Nazio Batuen hainbat konbentzio izan dira mundu osoan zehar. Arazoa
izan da, funtsean, munduko botere ekonomiko handiek ez dutela onartu
berotegi-efektuko gasen emisioak mugatzea, ez dituzte-eta murriztu nahi izan beren
irabazi ekonomikoak.
· 2021ean eta 2022an, zientzialariak ados daude
gu guztiok ohartarazteko denbora amaitzen ari zaigula kontu horretan ziaboga
egiteko. Antonio Turiel CSICeko fisikari eta matematikariak gaur egun
jarraitzen du ohartarazten nazioarteko konpromiso pertsonal eta politikorik
gabe ezingo dugula bermatu munduko biztanleriaren gehiengo handi baten
etorkizun duina.
No hay comentarios:
Publicar un comentario