domingo, 1 de diciembre de 2019

Lehenengo mundu gerra



Unitate didaktika honetako edukinak hauek dira:

1. Adierazpeneko edukinak: Lehenengo Mundu Gerra, Errusiako iraultza, ondorioak...
2. Prozedurazko edukinak: Nola egin daiteke historiarako testu iruzkina XX. mendeko lehenengo urteetan hitz-irakurtzen ari bagara? Nola egin ardatz kronologiko bat?
3. Jarrerazko edukinak: Zer egin dezakegu ideologia totalitarioak hedatzen badira gure inguruan -neonaziak, diktaduren aldekoak, intoleranteak, bortizkeria bultzatzen dutenak etabar-? Zein jarrera dugu pertsona LGTBI-rekin?

Lehenengo mundu gerra
(1914-1919)

Sarrera honetan erakutziko dizkizuet material batzuk, eta azterketa prestatzeko galdera batzuk.

1. Power Point bat I Mundu Gerrako edukinekin.


2. Versallesko Ituna 1919an. Bideo bat.
3. Lehenengo Mundu Gerra. Juan Eslava Galanek kontatzen diguna.
4. Lehenengo Mundu Guerra koloreztatua.


Laguntza bat  TEST- moduko azterketa bat prestatzeko
I Mundu Gerra
Herra Handia (1914-18)


Gai honetan faktore batzuk erabakiak izan ziren Gerrako lehenengo eztanda egiteko. Dakizunez, power point bat duzu faktore horiek astertzeko astiro-astiro. Gomendio bat egingo dizut: Egin galdera hauen erantzunekin eskema bat!! Gogoratu, I. Mundu Gerrari buruzko gaia test moduan galdetuko dizudala. Beraz, test moduko azterketa bat egiteko ikasi!!kasu honetan. (Logikoki, urte eta kontzeptu batzuk buruz ikasi behar!).



Zergatik hasi zen Lehenengo Mundu Guerra??
faktore anitzeko gatazka belikoa izan zen. Eta faktore edo kausa horien artean, Hauek nabarmendu ditzakegu:

1. Bismarq-ek asmatutako aliantzen sistemak armagintza areagotu zuen, botere militarra oso faktore erabakigarria bihurtu zelako herrialdeen arteko negoziazioetan. (Norgehiagoka amaitezina bihurtu zen eta "Bake armatua" gerra bihurtu zen).

2. Karrera kolonialak arazoak biderkatu zituen. Herrialde kolonizatuetan gertatzen ari zenak Europako eremuan islada politikoa izan zuen eta harremanek txarrerantz jo zuten.
Begira ardatz kronologiko hau, eta atera itzazu zure ondorioak:
2.2 1914rako Afrika guztiz kolonizatuta zegoen, Etiopia eta Liberia izan ezik. MAPA
2.3  India eta Bengalako Golkoa: Britaniarren eragin eremua.
2.4 Indotxina: Frantzia.
2.5 Filipinetako irlak eta Ipar Pazifikoa: EEBB
2.6 Txinako Inperioa: Guztien "desioa": 1839-42: Opioko gerra. 1856-60: Bigarren Opioko gerra. 1894-1895: Gerra Txino-japoniarra.

3. Bi industriek bereziki eman zioten airea militarismoaren eskaladari: Altzairuzko industriak eta siderurgiak, besteak beste. Lehenengoak indartu zuen Alemania eta Ingalaterraren arteko lehia itsasoan eta bigarrenak -siderurgiak, alegia- kolonialismoaren ondorioz salmentak handitzen zituen itsasontzi eta armen eskaria areagotzen zelako.

4. Balkaneetan -gaur ezagutzen ditugun moduan- estatuak orduan eratu gabe zeuden. Beraz, herrialde edo inperioek eskuratu nahi zituzten lur horiek bertan eragin eremuak edukitzeko. Hala, Austria Hungariak edo Errusiak (eta Serbiak ere bai) interes berdinak zituzten lurralde batzuetan, eta gatazka armatua agertu zen gobernuentzat konpondibe bat bezala, nahiz eta oso krudela eta gogorra izan.

5. 1871tik Prusia eta Frantziaren arteko gerra amaitu ondoren, Frantziak Altsazia eta Lorena galdu zituen Prusiaren alde, eta horrek germanoen kontrako etsaitasuna piztu zuen Frantzian. Baita Italiak ere eztabaidatuak zituen interesak Triesten edo Tirol-en, adibidez.

TEST moduko azterketarako, irakurri aurreko informazioa, gogoratu eta prestatu galdera hauen erantzunak POWER POINT honekin:
  1. Zeintzuk dira bi bloke Lehenengo Mundu Gerran?
  2. Ententea nortzuk osatu zuten? Nola deitzen zen hasierako ententea? *
  3. Nortzuk zeukaten kokapen estrategiko hobea? Eta soldadu gehiago?
  4. Italia beti -Gerra osoan zehar- egon zen Entente Hirukoitzan?*
  5. Zer da armamentu norgehiagoka?
  6. Zein lurralderen konkistak markatu zuen Gerraren eztanda Afrikan?
  7. Zein inperiok zuten interesa Balkaneetan? Zein herrialde zeuden "joko" horrean?
  8. Zein hiru faktorek markatu zuten Alemaniako "weltpolitik"?
  9. Soldaduzka derrigortu ala kendu zuten "bake armatuaren" garaian?
  10. Zein da teknologia eta Gerraren arteko lotura?
  11. Zertarako erabili zen propaganda Gerra hasi baino lehen?
  12. Zergatik eman zion Alemanaik laguntza Marokori? Zein herrialderen interesen kalterako?
  13. Zer da interes estrategiko bat, hitz apaletan esanda?
  14. Zer esan nahi du paneslavismoa? Zein herrialderi interesatzen zitzaien?
  15. Noren aldeko mugimendukoa zen Gabrilo Princip? Nor hil zuen?
  16. Non eta zergatik gertatu zen Jutlandiako gudua?
  17. buruz ikasi 1,2,3,4 - Gerraren aldiak.
  18. zer da posizioen gerra edo lubakietako gerra?
  19. Zer gertatu zen Brest-Litovs-eko itunarekin? Noiz izan zen?
  20. Gerra amaitzen denean Parisko konferentziaren helburuak izan ziren oso inportanteak. ULERTU GUZTIAK azterketa izan baino lehen. Ez badituzu ulertu, galdetu!!!!
  21. Oso inportantea da Nazioen Elkartearen eraketa!!




Persépolis: pelikularen fitxa


PERSEPOLIS
Historiako historioak
Marjane Satrapi (1970-1990...)

  



·         Pelikularen KOKAPENA:

Pelikula mota: Ezin da egin “juridiko, narratiboa eta informatzilea, baina gaia esan eta arrazoitu zergatik.
Egilea:
Jasotzaileak:
Urtea:  Eta zein momentutan dagoen Iran: Marjane txikia denean. Eta gero gaztea bihurtzen denean.

·         Pelikularen ANALISIA:

Zer gai aztertzen ditu?
Gerra (hau jorratuko dugu gehiago testuinguruan). Matxismoa.(Gogoratu irakasleak esaten duenean: “Es una prostituta!!”; gogoratu: “A las mujeres como tú me las (…) y las tiro a la basura!”- Polizia talibanak esan zuenean. Gogoratu zapia oso baxu jartzera behartzen dutenean, edo arropa zehatzak gorputzaren irudia ez ikusteko, ez da berbera gizonei e dota emakumeei  behartzen  dioten janzkera. Fundamentalismo erligiosoa. Erligioak dio “martiriak” izan behar direla? Uste duzu manipulazioa dagoela, zertarako?(Gogoratu “giltzaren” pasartea). Marjanentzat eta bere senargaiarentzat maitasuna izan zen arrazoi bakarra ezkontzeko. Uste duzu matxismoak eta fundamentalismo erligiosoak arrazoiak zituztela gerra egoeran?? Erlazionatu ahal duzu??. Beste gai batzuk: inperialismoa, komunismoa. Irango independentzia.


·         Pelikularen TESTUINGURUA:


AURREKARIAK:

1.    Zein urtetan izan zituzten pelikulan agertzen den lehenengo “Sha”ren gobernuak  eta Ingalaterrako gobernuak elkarrizketak eta akordioak?
2.  Nola deituko zenioke Ingalaterrak egindakoari? Zergatik? Zein interesa zuen Ingalaterrak akordio horretan? Demokraziaren defentsan aritu ziren?
3.      Bigarren sha-ren kontrako protestak, zein urteetan gertatu ziren?
4.   Marjan-en familian, zer ideologiatakoak ziren gehienak? Zer gertatu zen Anoushen ozabarekin? (Gogoratu Azerbaijanen independentzia) zer gertatu zitzaion Anoush berari? Nora erbesteratu zen? Zein testuingurutan gertatu zen?


MOMENTUKO GERTAERAK:

5.       Nola amaitu ziren protestak? Uste duzu hauteskunde libreak izan zirela? Nortzuk irabazi zituzten hauteskundeak? EEBBetako aliatuak ziren edo etsaiak?
6.       Zer gertatu zen gizartean, eskolan…”Sha”ren erregimena erori zenean? (Gogoratu eskolako maestra)
7.       Zein urteetan zehar gertatu zen Iran eta Iraken arteko gerra?
8.       Noren alde zegoen EEBBak? Eta EEBBek boikota aldarrikatu ziotenean Iran-i, “Iran-Gate” eskandalua sortu zen. Zer zen?
9.       Zer motatako armak eta taktika gerra erabili zituzten eta nork erabili zituen arma kimikoak?
10.   Zein Nazioarteko Ituna debekatzen ditu arma kimikoak? Nork eman zion babesa Irak-i?
11.   Noiz arte deitu zioten Golkoko Gerra Iran-Irakekoari? Zein izan zen geroko lehenengo Golkoko Gerra, nortzuk borrokatu zuten han?


El 9 de diciembre de 1991 el Secretario General de las Naciones Unidas Javier Pérez de Cuéllar informo lo siguiente al Consejo de Seguridad de la ONU: “Esas explicaciones de Irak no son suficientes o aceptables para la comunidad internacional como un acto. Según lo destacado del acto bajo las violaciones referidas al ataque del 22 de septiembre de 1980, contra Irán, se justificó bajo la carta de las Naciones Unidas, reconociendo las reglas y principios de ley internacional o principios de moralidad internacional y encausar la responsabilidad para el conflicto. Desde antes del inicio del conflicto había cierta invasión por Irán en suelo iraquí, que esa invasión no justifica la agresión de Irak contra Irán -que fue conocida la ocupación continua del territorio iraní durante la guerra- en violación de la prohibición del uso de la fuerza, que es una de las reglas de la justicia. En una ocasión yo advertí con profundidad a los expertos concluyendo que las armas químicas fueron usadas contra civiles iraníes en un área adyacente a los centros urbanos carentes de protección contra esos ataques” (anexo s/20134). El consejo expresó su consternación sobre el asunto y su condena en la Resolución 620 (1988), adoptada el 26 de agosto del mismo año. En 2005 el nuevo gobierno de Irak se disculpó por iniciar la guerra.


Hemendik Aurrera, 3. EBALUALDIAN AZTERTUKO DUGU gehiago… Baina, gogoratu!!!
GEROKO  ESKU HARTZEAK…
Galdera hauek ez dago zertan eratzun, zaila eta luzea izango litzatekelako, batxirgeoan zakontzako. Baina, tira… galderak hor daude:

Beste gauza batzuk, ulertzeko…
14.   Nola amaitu zen Sadam Husseinen bizitza?
15.   Nor da Osama Bin Ladden? Nola amaitu zen bere bizitza?
16.   Eta AL Qaeda? Zer da?
17.   Noiz sortu zen Estatu Islamikoa?

Pelikularen garrantzia:

Esan zergatik pelikula hau izan daitekeen inportantea Mundu Garaikideko Historia ulertzeko.



Persepolis: Zer ikasi dezakegu?? KONTZEPTUAK...


BIGARREN INDUSTRIA IRAULTZA ETA INPERIALISMOA

Zure apunteak "eraiki":


A.  Azaldu Hedapen Imperialistaren zergatiak edo faktoreak, pelikula honetan ikusi ahal ditugunak.
B.  Eman definizio hau: Darwinismo Soziala.
C.  Zer gertatu zen Berlingo konferentzian? Nortzuk zeuden? Noiz gertatu zen?
D.  Nola banatu zen Afrika? Zein akordioetara ailegatu ziren?
E.   Zer gertatu zen akordio hori eta gero? Zergatik deitzen diogu Nazioarteko gatazka?
F.   Zeintzuk dira Inperialismoaren aztarnak eta ondorioak? Zer gertatu zen Mosadeq ministroarekin 1953ean?
G.  Zer nolako inperialismoa egin dute Estatu Batuek? Noiz hasi zen? Zer da Monroe Doktrina? Zer da Jakinaraziko Patua? Zer da “Makila handiaren politika”?Norena izan zen?
H. Azaldu zer bilatzen zuten Anoushek eta bere osabak, Azerbaijan errepublika aldarrikatzean.
K. Azaldu zer den adoktrinamendua, eskoletan egin daitekeena.
L. Matxismoa ikusi duzu pelikula honetan, nola?

Nota igo nahi duzu?? Egin ikerketa kazetaritza:

M. Nor izan zen Jomeini "ayatolah"?
N. Nor izan zen Saddam Hussein eta zein erlazio zuen EEBBetako gobernuarekin?
O. Zer da IRAN-GATE eskandalua?

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...