HISTORIA NIRE FAMILIAN
Kaixo!!
Gaur aurkeztu nahi dizuet Mariaren lana. Nahiz eta oraindik konfinamenduan egon, aukera hartu zuen lan hau egiteko 2020ko aste santuan. Oso polita da, aitite eta amamarekin egin duen elkarrizketa. Eskerrik asko hiruroi!!
"Lan hau egitea
erabaki dut aukera bikaina iruditu zitzaidalako nire aitona-amonaren historia
ezagutzeko era sakonean, betidanik istorio liluragarrikak kontatu dizkidate
haien haurtzaroari buruz, baino inoiz ez diet haien etxean gertatzen zenari
buruz galdetu, beraz oso lan aproposa iruditzen zait hau jakiteko.
Horretarako Itzik proposatutako galdera batzuk egin dizkiet. Baina, horrez
gain, oso atal garrantzitsu bat falta zela iruditu zitzaidan galdetegia
begiratzean: emakumearen egoera garai hartan."
Maria M.L.
Feminismoa oso
zabalduta dagoen mugimendu bat da, zeinek gizo-emakumeen arteko berdintasuna
eskatzen duen mugimendu bat, eta betidanik esan da historian zehar emakumeak
gizarte osoak mespretxatuak eta zapalduak izan direla, horregatik erabaki nuen
horri buruzko zerbait galdetzea.
Nire amona bat eta nire
aititek erantzun dituzte galderak: Felix Lezaun eta Maria Luisa Legorburu
(Felix amaren partez eta Maria Luisa aitaren partez). Felix Nafarroan eta
Euskal Herrian bizi izan da eta Maria Luisak Euskal Herrian (Bilbon bizi zen eta
Mundakan pasatzen zituen udak), beraz eremu bat baino gehiagoko familien
historiak ezagutuko ditugu. Bi pertsona
hauek aukeratu ditut nire familiako nagusienen artean formazio gehiago dutenak
baitira; halaber, bien iritziak guztiz kontrakoak dira hainbat esparrutan
(gehienetan): Maria Luisa eskuindarra dela esango nuke, Felix, aldiz, argi dago
guztiz ezkertiarra dela.
Felix nire aitona da
eta Nafarroan jaio zen 1939an, gaur egun bera ezkertiarra da eta garai hari
buruz dauzkan oroitzapenak kontatuko dizkigu.
Gerra Zibilari buruz dio estatu kolpe batekin hasi zela 1936ko
uztailaren 17an, II. Errepublikaren gobernuaren aurka, demokratikoki
hautatutako gobernu bat. Berak dio
egundoko hondamendi bat izan zela, 500.000 hil baino gehiago ekarri baitzituen,
eta gainera maiz anai-arrebek bata bestearen aurka egin behar zutelako
borroka. Oso pertsona kezkatsua izan da
beti aitona, eta Gerra Zibilari buruzko hainbat gauza dakizki.
Gerra Zibilaren ideologiak bi ziren: eskumaldekoa, Francorekin
buruzagitzat, eta ezkertiarrak, Errepublikaren alde. Felix dio ez dagoela zalantzarik ezkertiarrek
arrazoi politikoa dutela esaterakoan “para mí, desde luego, no hay duda de que
los republicanos tenían la razón política… al final eso fue lo que se decidió
en las elecciones de 1931…” Halaber,
badio ere bi ideologiek akats izugarriak egin zituztela: adibidez errepublikanoek hainbat apaiz eta
monja erahil zituzten fededun eta katoliko izatearren, eta eskumaldekoek ere,
zibilak erahil zituzten ezkertiarrak baino ez izateagatik, ala langileen
borrokaren alde egoteagatik.
Giza eskubideen bortxaketen itzelezko adibide
bat Gernikako bonbardaketa izan daiteke, baita Durangokoa ala Ebroko gudua;
azken hau oso garrantzitsua da haren luzeragatik, haren pisuagatik (100.000 hil
inguru) eta Francoren aldekoentzako suposatu zuen aurrerapauso bat izan zelako.
Aititek badaki hau guztia berak ikertu duelako bere
kabuz, baina ez zuen garai hau bizi, gerraostea bai ordea: “se les llamaba los
años del hambre” esan zidan. 9 nebarreba
zituen familia bateko txikiena zen, nekazaritzan aritzen ziren, “de nivel
modesto”, haren hitzetan. 4 urte bete baino
lehen bere ama hil egin zen. Bere etxean
argia eta ura zeukaten, diru gutxi zegoen, baina janari nahikoa. Baratzetik lortzen ziren jaki gehienak edo
beharrezkoak behintzat. (garia, fruta…), eta animaliak umetzen ziren baratzeko
lanak egin zitzaten (zaldiak, adibidez).

Baratzeko gehiena autokontsumorako bideratzen zen, eta horretarako
erabiltzen ez zena, saldu eta beste gastu batzuk ordaintzeko erabiltzen
zen. 1939an derrigortu egin zen
baratzeko jakien zati bat gobernuari ematea, “cupo forzoso” esaten zitzaion,
eta Felixek dio sarritan gehiegizkoa zela eta pobreziara bideratzen zituela
zenbait familia, hori dela eta beldur eta sufrimendu handia pairatu izan
zuen. Halaber, familiaren giroa ona zen
“vivíamos austeramente pero recuerdo una infancia feliz”. 5 urte zituela, eskolara joateko aukera izan
zuen, maistrak derrigorrezko adina izan baino lehen hartu zuen umezurtza zela
kontuan hartuta.
1950ean Pamplonako
ikastetxe erlijioso batera sartu zen, barneko ikasle bezala, oporretan izan
ezik. Orokorrean maisuak (ez baitzeuden
maistrarik) onak ziren, baina oso autoritarioak. Errespetu handia zegoen ikasleengandik
irakasleentzat, beldur kutsu nabarmen batekin.
Ikasle euskaldunak egon arren, ez zen euskararik ikasten, aurretik esan
dugunez, ez baitzegoen legearen barne.
Jatorduak humillak ziren, “yo creo que allí aprendí a comer de todo sin
hacer ascos a nada” dio. Oroitzapen
politak dauzka, batez ere haren kideengatik, gaur egun ere lagunak direla.
Maisu izateko ikasketak egiten ari zituen heinean, lan
egiten zuen ikasketa haiek ordaindu ahal izateko. Doitasuna araua zen, beraz gabonak
sinpletxoak ziren: familian eta espiritu erlijiosoarekin, ez zeuden ez
gehiegizko gasturik ez zarrastelkeririk (derroches). 1963. urtean “Ministerio de Hacienda”-n sartu
zen eta oposizioak egin zituen eta 1967.urtean ezkondu zen, baina nahikoarekin
baino ez ziren bizi, soldatak ez baitzuen besterako ematen.
Informazioa nola lortzen zuten galdetu nionean oso
oroitzapen bitxia (curiosa) etorri zitzaion burura: Pamplonara joan baino lehen, gogoratzen du
bere aital lehioak eta ateak ixten zituela Estación Pirenáica entzuteko,
alderdi komunistarena. Bertan Erregimenak
debekatzen zuen informazioa ematen zen.
Ikastetxeetan ere informazioa guztiz kontrolpean zegoen, egunkarietako
zati jakin batzuk baino ez ziren irakurtzen.
Laburbilduz: gaitzespen (censura) izugarria zegoen komunikazio bideetan.
1950ean lehenengo langileen grebak gogoratzen ditu, nola
errepresioa nonahi zegoen. “Los grises”
deitzen zituzten poliziak. Behin baino
gehiagotan entzuten genituen polizien disparoak, eta suzko arma errealekin
ematen zirela esaten zen. Urte haietan
Erregimenaren aurkako mugimendu antolatuak sortu ziren, hala nola HOAK, JOV eta
VOS. Erlijioaren kontua bere familian
eta bere herrian ona zen. Bere ikastetxe
erlijiosoa zen eta Pamplonan ere oso giro erlijiosoa zegoen, eta erlijioa
Erregimenaren zati zen. Nafarroan nekazaritza
zen nagusi, agian pobrea zen, baina 1950.eko industrializazioarekin langile
gehienek diktaduraren aurka jo zuten, baina ez guztiek.
1964ean Bilbora joan zenean bizitzera guztiz
zabalduagoa zegoen Francoren aurkako pentsamendu hau, batez ere langileen
artean, talde politikoen artean eta ETA talde terroristan. Frankismoaren azken urteak Bilbon eman
zituen, egoera on batean lanaren arloan baina gogo handiekin demokrazia guztiz
ezar dezala. 23F-a “con horror y con
mucho miedo” bizi izan zuten, baina zorionez pasatu egin zen eta dena amesgaizto
baten geratu zen. Gaur egun, oraindik
ere nire amak bikain gogora dezake egun hura.
ETA mundu nazionalista baten hazi zen, eta aro askotatik
pasatu zen erakunde terrorista bat bihurtu baino lehen. 1958an lehenengo erahilketa egin zuten eta
guztira 850 pertsona inguru hil zituzten.
Aititek dio ETA-k sufrimendu oso handi baten erruduna izan zela eta min
handia egin ziola defendatzen zuen herrialdeari. “Lo vivimos con dolor y miedo, aunque
manifestando publicamente el rechazo a sus atentados”. Garai hartan argi dago giza euskubideen
bortxaketak egunero pairatzen zirela:
Frankoren erregimena autoritarioa zen, beraz hautatzeko askatasuna jada
kendu zuen; Gerra Zibilan pentsatzeko eta biltzeko askatasunaren eskubidea
bortxatu zen, beste askoren artean eta ETA-k ere bizitzeko eskubidea bortxatu
zuen.
Trantsizioari buruz, 1975ean hasi zen, Francoren
heriotzarekin. II. Errepubikaren osteko
lehenengo hauteskundeak ospatu zirenean herriko giroa guztiz aldatu zen,
diktadura militarra amaitu zela sentitzen zen eta demokrazian bizitzen hasten
ziren. Lehenengo presidentea Adolfo
Suárez izan zen, UCDkoa, zentro-eskumaldekoa.
Felixek gogora ditzakeen alderdiak PSOE (ezkerra moderatua), PC (alderdi
komunista) eta Alianza Popular (guztiz eskumaldekoa) dira. “Era un parlamento democrático y multicolor”.
GAL “gerra zikina” praktikara eramaten
zuten polizien talde bezala gogoratzen ditu, ETAren aurka batez ere. 40 atentatu inguru egin zituen, 20
erahilekin. Hauek dira bere hitzak: lo veíamos como especialmente
rechazable por estar propiciado por las fuerzas de seguridad del Estado. Haren iritziz boterearen gehiegizko erabilera izan zen.
Gerra Hotza 1947an hasi zen, eta berak
orden orotako borroka bat bezala gogoratzen du: militarra, ekonomikoa… Aldeak kapitalismoa (AEB) eta komunismoa
(SESB) ziren eta “hotza” deitzen da inoiz ez zirelako bata bestearen aurka
borrokatzera heldu. Bestalde, II. Mundu
Gerrarekin Europak pobreziarantz bideratu zen eta AEBk laguntza eman zion
Marshal Planarekin, baina Espainiak ez zen plan hartan sartu. Aititek gogoratzen du nola Luis Berlangak
karikatura bat egin zuen plan honen homenean "
Bienvenido Mister Marshal" izenburuarekin.
OTAN aliantza politikp-militar bat zen, 1949 sortu zena, Gerra Hotzaren
garaian. OTANen sartuta zeuden
herrialdeek elkar lagundu behar zuten beste herrialde batzuen erasoen aurrean
eta militartza jotzen zen. AEBrekin hasi
zen eta geroago Eusopa Occidentalaren herrialde asko sartu ziren, Espainia 1982an
sartu zen, hauteskundeetan atera zelako.
Konstituzioa 1978an onartu zen referéndum batean
eta estaduaren funtsezko legea da.
Bertan parlamentuan eragina zuten alderdi orok hartu zuten parte eta
herritarren eskubide eta askatasunak daude bilduta. Demokraziaren etorreraren eragin onuragarria
arlo guztietan nabar zezakeen: kulturan, antzerkian, musikan, prentsan,
irratian eta telebistan, zentsura amaitu zelako. Garai honetan ekonomiaren arloan inflazioa
eta langabezia hazi ziren, batez ere industrian. Desindustrializazioari buruz egiten zen hitz
zeren eta industriak jende askoren poltsikotan egin zuen min, eta kalean bertan
ikus zezakeen. Egoera latz
honetatik irteteko 1977an Monkloako Patua sinatu zen eta krisi hartatik ateratzeko
neurriak zekarkiena eta eragin handia izan zutela kaleetan, enpresetan eta
familietan.
11S-ari buruz bikain gogora dezake dorre
bikien aurkako atentatua izan zela 2001ean.
Bere ustez ez zen bakarrik Estatu Batuen aurkako atentatu bat izan,
mendebaldeko mundu osoaren aurka baizik.
Atentatu hau Aurrera eraman zen Al Qaeda talde yihadistarengandik eta
mundu osoa, berak ere, beldur izugarria zeukan eta harrituta zeuden halako
zerbait egin baitzuten gerra eremutik kanpo.
“Fue una demostración de fuerza” (klasean sarritan esaten dugun “a ver
quién la tiene más grande”?). 2996 hil
eta 6000 zauritu utzi zituen. Felixek
betidanik deuseztatu ditu gerrak, “siempre son
injustas y atientan contra los derechos humanos más humanos más
elementales”. Bortxatutako eskubide
hauen artean bizitzeko eskubidea aipatzen du, eta badio ere bortxaketa hauek
batez ere klase ahulenek pairatzen dituztela, beti izaten baitira boteretsuek
botere eta aberastasun gehiago eskura dezaten.
Munduko gosetea milioika pertsonen eta batez ere humeen bizitza
arriskuan jartzen duen zerbait bezala definitzen du, eta diru sarreren birbanaketa
txar bat egitearren gertatzen dela dio.
Beste gauza bat esan zuen ere oso interesgarria: gure artean ere gosetea
dagoela. Pairatzen dutenek ikusteinak
dira, gizarteak izkutatzen baititu eta ekonomia kapitalistak uko egiten baitia,
baina badago. Hau esan zuen ondoren
irtenbideren bat bururatzen bazitzaion galdetu nion eta sistema ekonomiko
justuago bat bultzatu behar dugula erantzun zidan, gizatiarragoa eta
birbanaketen aldekoa (redistributivo); eta pertsonalki, bakoitzak hausnartu
behar duela eta erabaki ausarta eta konprometituak hartu behar ditugula.
Azkenik, esan bezala,
emakumearen egoera kontuan hartu behar dela uste dut, beraz horri buruzko
galera bat egin nion. Esan behar dut
Felixek nahiko dakiela emakumeak pairatzen dutenari buruz: manifestazioetara
dator nirekin ni txikia nintzenetik eta maiz autodefentsa feministari buruzko
artikuluak bidaltzen dizkit. Aititek dio
diktaduran zehar emakumeek II. Errepublikan lortutako hainbat eskubide galdu
zituela. aitaren jabetza ziren 21 urte
izan arte, haren senarraren jabetza bihurtzen zirela: “de la tutela del padre a
la del marido, y el divorcio ni existía siquiera”; emakume ezkongaiak ezin
ziren burujabetu (emancipar) 21 urte izan arte.
Beste alde batetik, ezin zituzten kontarik ireki banketxeetan, ezta
erosi ezta saldu ezer senarraren baimenik gabe. Hain finkatuta zegoen emakumearen rol
tradizionala, lanean zeuden emakumeak botatzen zituztela senarrari eta
seme-alabei jaramon egin ziezaiekeen (despidos forzosos). Ezin zuten ezta lan kreatiboak egin
(margolanak ala musika), eta soilik gizonentzako igerilekuak zeuden.

Maiz “la mujer y la sartén en la cocina están bien” eta " la mujer en la cocina y con la pata
quebrada" bezalako esanak entzuten ziren arren, “ no se hablaba de
machismo” dio “no recuerdo esta palabra en aquella época”. Felixen familian bi arreba zeuden eta behin
bere ama hil egin zela, bere arreba ama bat bezala gogoratzen du. Etxeko lanetan denak hartzen zuten parte,
txikienek ere (ahal zuten esparruetan), eta uste du bere aita eta bere
anai-arrebak kooperatzen zutela lan egiteko eta erabakiak hartzeko. Asko maite genuen eta oso aintzat hartzen
genuen. Ezin izan zuen eskolara joan,
hori gizonen kontutzat hartzen baitzen, baina aititek esaten du beti uste izan
duela gizonek beste gaitasun zituela eta eskubide berak izan beharko
lituzkeela. Beraz, gaur egun
matxismotzat jotzen dugun guzti hori oso zabalduta zegoen eta normaltasun osoz
egiten zen.
Beste alde batetik,
Maria Luisaren historia daukagu, guztiz desberdina: bera oso txikia zen Gerra
Zibilaren garaian (gaur egun 91 urte ditu, beraz 1929an jaio zen). Gerra
1936an hasi zen, eta haren gurasoak erabaki zuten hobe izango zela Mundakara
joatea bizitzera Bilbon geratzea baino, herrixka baten zegoen arriskua
txikiagoa baitzen. Amonak ez du gauza
handirik gogoratzen irabazleei buruz edo halakorik, gainera dio ez zirela
beldurpean bizi.

Gerraostearen garaian jada gaztetxoa zen eta ikastetxera
joaten zen, ez ziren gosetean bizi baina gaur egun ezin ditu talorik jan, garai
hartan jaten zuen ia gauza bakarra baitzen.
Frankismoaren garaian amonak Bilbora joan zen bizitzera, egia esan ez
ziren oso baldintzatuta bizi Frankismoagatik, baina katolizismoa irakatsi
zioten oso txikitatik (hau argi ikus dezakegu gaur egun ere, oso fededuna
da). Benetan pena ematen diona Maria Luisari euskararen kontua da, berak
ezin izan zuen euskara ikasi, hizkuntza hori debekatuta baitzegoen, eta ez
ordea ingelesa, adibidez. Haren
familiaren egoera ekonomikoari buruz esan dezakeen gauza bakarra pobreak ez
zirela da, bera oso txikia zenez ez zituen gauza haiek ulertzen eta gainera oso
denbora luzea pasatu da handik gaur egun arte, baina badauka beste aipatzeko
oroitzapen bat: 1940. urtean bere aitona hil egin zen, eta bere aitak
jaso zuen herentziak laguntza handia suposatu zuen familiarentzat. Gabonak arruntak ziren, familian ospatzeko
aukera baitzuten beraz “pozaren aroa” zen.
Bestalde, munduko
gertakizunak ezagutzeko irrati bat zeukaten etxean (garai hartan hori luxu bat
zela esan genezake), eta BBC ala Paris bezalako kateak gogoratzen ditu, bere
aitarekin entzuten baitzituen. Amonak dio ikastetxean jaso izan zuen
hezkuntza ona izan zela, hezkuntza katoliko ona, eta baita dio bere familia
betidanik “kristau onak” izan zirela, elizaren ondoan bizi ziren eta hara
joaten ziren igandeetan. Konpromisu politikoari begira, bere etxean ez
zioten horri buruz hitz egiten, bakoitzak entzuten zuena zekien, besterik ez.
1975etik 1982ra arte
gogoratzen duenari buruz galdetu nionean esan zidan salto izugarria eman
beharko genukeela denboran, 1968an jada bere hirugarren eta azken semea eduki
baitzuen eta ezkonduta zegoen, beraz garaia guztiz aldatu zen.
Frankismoaren azken urteak (orain dela “gutxi” izan ziren arren) ez da
oroitzeko kapaza, baina nire aitak (Álvaro Menéndez) dio ez zutela klaserik
izan bost egunetan, eta jada gaur egun amona bizi den etxean bizi zirela. 23F-ri buruz badaki Madrilen estatu-kolpe bat
emateko saiakera bat egon zela Tejerorengandik, “fue un escándalo, todos se
metieron debajo de los asientos para esconderse porque el hombre tenía una
pistola, de hecho creo que no han tapado los disparos que dio al techo en el
congreso, y se hablaba mucho de que todos los presentes pasaron mucho miedo”
dio Maria Luisak.
E.T.A.-ri buruz, oso beldur handia zeukan, Frankismoari
baino gehiago, hain zuzen; batez ere haien berri gehiago zeuzkatelako:
telebista, aldizkariak, egunkariak… beti
zetorren E.T.A.-ri buruzko zerbait, eta bere senarraren lagun on bat E.T.A.-k
jarraitu zuen. Trantsizioari buruz
diktaduratik demokraziaranzko urratsa izan zen, eta bikain iruditu zitzaion,
jende guztia joan zen hauteskundeetara boskatzera; baina ez ditu alderdiak
gogoratzen, izenak baino ez: Alianza Popular, PSOE. CDS… Fraga eta Suarez gogoratzen ditu “Fraga era
un buen dirigente, creo recordar”. Ez du
gogoratzen GAL zer zen ezta Gerra Hotzari buruz ere, beraz ezin du Espainiaren,
SESBren eta Europaren ezer esan. Ezta OTAN-i buruz ere, horri buruz
oroitzen duen bakarra hauteskundeak dira, sartzeko ala ez sartzeko. Baina konstituzioa bai gogora dezake “ah sí,
en el 40 y algo… a raiz de la constitución es cuando hemos vivido 40 años
buenos, o por lo menos de paz y tranquilidad, de… democracia. Eso se dice entre mis amigas”. Ez daki musikaren eta halako arlotan zentsura
ba al zegoen ala ez, berak dio ez duela horrelakorik gogoratzen. 11S-ari buruz “uf… terrible” esaten du. Etxean zeuden berria atera zenean, gizartean
eta berrietan esaten zena Arabiarrak izan zirela zen, baina ez du gehiagorik
gogoratzen. Ikus dezakegun bezala, amonak ez zuen goserik pairatu. Baina ...

“Manos Unidas” erakundean sartuta egon zen laguntza bat emateko behartsuei
(egia esan, kutsu katoliko nabarmena ikus daiteke hau esaten duenean). Azkenik, emakumearen egoerari buruz galdetu
nion: “la situación era la de siempre” esan zuen, “la mujer en casa, la comida, la compra, la
familia… y poco más. Así se
valoraba.” Ikus dezakegu ez dagoela oso
ados horrekin, mespretxu hori sentitzen zuen, eta emakumeen eskubideei buruz
galdetu nionean “puf… yo creo que nunguno, ¿no?... pocos, menos de los que
debían” eta gai honekin gustura zegoela ikusi nuenean, haren iritzi pertsonala
eskatu nion; erantzuna izan zen aldaketak behar zirela, hoberanzko aldaketak,
“kapazak ikusten bagaituzte etxea zaintzeko, zergatik ez gara izango gai haiek
egiten dituzten lanak gauzatzeko?”
esaten du berak.
Bi elkarrizketa hauekin
esan behar dut asko ikasi dudala, eskarmentu pertsonalekin teoriarekin baino
askoz hobeto ikasten delako nire ustez.
Gainera borondatezko lan bat izatea ideia oso aproposa da, egiten baduzu
gogotsu egiten duzulako.
Oso polita izan
da eta gainera aitona amonei asko gustatu zaie, eta konfinamendu egoera honetan
pozik egotea niretzat liluragarria da.
Txikitatik bizi eta ikasi izan zenuena eragin izugarria duela ikasi dut.
Felixek era humil batean bizi izan da beti eta ez du oso historia gogorra izan,
baina nabaritzen da aurrerapausoen alde dagoela eta sortzen diren mugimendu
berriei buruz hausnartzeko prest (feminismoa, LGTB…); Maria Luisaren kasua
desberdina da, ez zituen arazo larririk izan txikitan eta ez zuten esfortzu
handitik egn berak gertatzen ari zenaren berri izateko, beraz aldaketak ez ditu
hain normaltzat jotzen. Baina historiari
buruz jakina asko ikasi dudala, testigantza bat baitaukat eta aitona amonak
pozaren-pozez kontatzen baitizkidate haien bizipenak. Asko gustatu zait eta aitona-amonari gehiago.
