sábado, 24 de octubre de 2020

Opioko Gerrak

 TXINA INPERIALISMOAREN GARAIAN

Opioko Gerrak


Oier, Irati, Miriam eta Lucas

Kaixo, Ikasle maiteak!


Gaur aurkeztu nahi dizuet ikasle hauek egin duten lan boluntarioa. Interesatuta zeuden gai honetaz, eta landu dute. Oraindik ez gara "heldu" - klaseko azalpenetan- XIX. mendera, baina animatu dira "etorkizuna" ikertzen...

Hona hemen, beraien lana:



Irati

Txina, tamaina eta populazio handieneko inperioa zen, politikoki bateratua zegoen mandarinen burokrazia. Enperadore meztizo baten aginpean.

Zibilizazio Txinatarra, gizartearen antzinakoenetarikoa zen. Ekialdearen eta Mendebaldearen arreta piztu zuen, han asmatu zituztelako haibat gauza, adibidez: papera, inprenta, iparrorratza… Baina gauza atzerritarrak ondo ez zituzten hartzen eta kanpoko mundura itxita egon zen Txina mendeetan zehar. Isolamendu horregatik eta hain handia den inperio  bat izanda, lurraldeka banatzeko aukera moduan ikusi zuten potentzia handiek eta beraien helburua konkistatzea bihurtu ze. Beraz, XVIII. mendearen amaieratik aurrera, Txinako merkatu handian sartu nahi zuten euren interesetarako baldintza onuragarrietan.


XIX. mendean zehar, dinastia Quing-en ahultasuna eta barne gatazka sozialak aprobetxatuz, potentzia handiek mota guztietako gerra eta presioen bidez, hainbat itun desberdin bultzatu zituzten Txinarekin. HOrrela, Txinako merkatuan sartzeko baimenak lortu zituzten Mendebaldeko potentziek batzuk eta Txinako portuak merkataritzara zabaltzeko behartu zuten Txina.

  

Hau izan zen Opioko lehenengo gerra: 1839-1842. Britainiarrak, Txinarekin zuen merkataritza balantza kaltegarria konpentsatzeko, (Britania Handiak Txinari te kopuru handiak erosten zizkion). Hala, britaniarrak Indiaren opioa sartzen hasi ziren Txinako merkatuan, eta honek Txinako herritarrengan ondorio izugarri txarrak ekarri zituen: droga menpekotasunak. Txinatarrek britaniarren truke komertzial hori debekatu zutenean, Erresuma Batuak Txinaren kontrako gerra hasi zuen. Txina garaitu zuten britaniarrek eta Nanking hitzarmena onartu behar izan zuen. Lehen Itun Desorekatua izan zen, britaniarren alde. Horrela, Erresuma Batuari eman behar izan zion zion Txinak "Hong Hong". Horrez gain, Txinak eman behar izan zion sei portuetako sarrera. Adibidez, Sanghai. Bi urte geroago, Estatu Batuek Txinarekin haien ituna sinatu zuten,eta haiek ere, berme eta abantaila handiak lortu zituzten Txinako barne merkatuan.





Oier

Geroago, 1856.urtetik 1860.urtera, Bigarren Opio Gerra gertatu zen. Testuingurua nahiko ezegonkorra zen, “Tai Ping” iraultza gertatzen ari zelako hamarkada haren hasieratik, Enperadorearen kontra. Hortaz, Frantzia eta Erresuma Batuak egoera horretaz baliatuz, bere nahia Txinari inposatzeko, sartu ziren gatazkan. Ondorioz, Txinak Pekingo Itunaren bitartez beste hamaika portu zabaldu eta biztanle kanpotarrei onurak eman behar izan zizkien. Horrez gain, akuratze-lurraldeak eta trenbide-emakidak lortu zitusten europearrek Txinan eta lurralde txinatarra lau esku- hartzeko zonaldeetan banadu zuten. Errusiarrentzat izan zen iparraldea, Alemaniarrentzat iparmendebaldea, Britainiarrentzat Yangtséko harana eta Frantziarrentzat hegomendebaldea.


Hurrengo gertakizun garratzitsua Gerra Txino-Japoniarra izan zen, 1894tik 1895ra. Gerra hau inperialismo japoniarraren lehen urratsa izan zen, Asian. Gatazkaren iturburua Txinaren aliatua zen Korearen kontrola lortzea izan zen. Txina eta Japoniaren arteko liskarra izan zen. 1895.urteko Shimonosekiko Itunarengatiko porrotaren ondoren, Korearen independentzia aldarrikatu zen, benetan Japoniaren kontrolpean zegoen arren, eta Txinak Taiwan uhartea eta Liadong penintsula Japoniari laga zizkion. Hala ere, azken hau Errusiak erreklamatu zuen eta herrialde nipondarrak hari uko egin behar izan zion.


1900.urteko Boxerren Iraultza.Asiako lurralde hauetan Japoniak eragindako kalteak zirela kausa eta potentzia mendebaldar berrien esku-hartzeak talde nazionalisten sorkuntza sustatu zuen. Nazionalismoa Txinan zeuden atzerritarren kontra agertu zen. Besteak beste, “Ukabil Zuzen eta Armoniatsuen” elkarte sekretua Boxerrak, Britainarren arabera. Hauek arte martzialak praktikatzen zituzten eta 1899tik Txinatar katolikoak eta misiolari mendebaldarrak hiltzen ibili ziren. 1900.urtean altxamendu bat hasi zuten Pekinen eta atzerritarren auzo diplomatikoa setiatzea lortu zuten bi hilabetez, mendebaldeko zazpi potentzien arteko operazio militar batek, Japonia barne, garaipena lortu zuten arte. Ci Xi enperatrizak -iraultza sostengatu zuenak- kalte-ordainketa altuak eman behar izan zizkien potentzia atzerriterrei, onura ekonomikoekin batera.

Azkenik, Qing dinastiak, makal eta ospegabekoak, 1911ko altxamenduan porrot egin zuen, eta horren ondorioz Txinako Errepublika aldarrikatu zuten. Hala ere, ezegonkortasun politikoa ez zen gutxitu eta potentzia mendebaldarrekiko menpekotasuna mantendu zen.


Lucas 



Beraz, garai hartan enpresek ez zuten behar kolonia pribatu batean ezarri eta kontrolatu, XIX. mendean, gestoreak eta akziodun handiek Londres, Amsterdam edo Paris-en boterea kontrolatu zezaketen eta Estaduek botere finantziarioaren interesak babesten zituzten: akziodunena, alegia. Marxek "barre egiten zuen" egoera horrekin eta honela kalifikatzen zuen: gobernuak sindikatu kapitalistak bihurtu dira.

Akziodunek gobernuen gainean zuten influentzia ikusteko eta ulertzeko, adibiderik argiena Opioko Lehenengo Gerra da (1840-1842), Erresuma Batua eta Txinaren arteko konfliktua. Mendearen lehenengo erdian Mendebaldeko Indian Konpainia Britanikoa eta beste negozio gizonek diru mordoa irabazi zuten opio eta beste drogen esportazioarekin (Txinara). Txinatar asko adiktoak bihurtu ziren eta hango gizartea suntsitu zuen drogak. Horregaitik, 1930-ean herrialdeko gobernuak drogaren salerosketa debekatu zuen, baina britanikoek ez zuten legea errespetatu. Hau zela eta, Txinak droga kargamentuak espropiatzen eta hondatzen hasi ziren eta drogen monopolioaren enpresek oso erlazio estua zutenez gobernuarekin (ministro eta kongresista batzuk akzioak zituzten enpresa horietan), estadua presionatu zuten ekin egiteko beraien interesak defendatuz. 




Miriam


1840an, Britaina Handiak guerra bat deklaratu zuen Txinaren kontra, komertzio askea lortzeko asmoarekin. Ingelesak irabazi zuten, beraien armak askoz hobeak zirelako eta, artillería, bapore ontziak, suziriak eta errifleak zituzten. Txinak Itun bat sinatu zuen non hau bete behar zuten: Txinak ezin zuen Opioren kontsumoa mugatu eta Txinako poliziak haien negozioan egindako min guztia konpentsatu beharko zuten. Ingelesek Hong Kong uhartearekin geratu ziren 1997ra arte. Hong Kong oinarri seguru bat zen droga-trafikoa burutzeko. XIX. mendearen amaieran, populazioaren hamarrenak (40 milioi pertsona) adiktuak ziren, hau zekulazko inpaktua izan zuen, ekonomikoki eta sozialki.

Egiptok ere Ingalaterrako kapitalismoa errespetatu zuen. XIX. mendearen zehar, ingelesek eta frantzesek mailegatu zuten izugarrizko diru kopurua, Suezeko kanalaren proiektua finantzatzeko. Geroago beste proiektu batzuk bultzatzeko, baina askoz arrakasta gutxiago izan zuten. Egiptoko zorrak asko handitu ziren eta Europako hartzekodunek egiptoko gaietan esku hartu zuten. 1881an Egipzioko nazionalistak haserretu ziren eta iraultza egin zuten.  Aldebakarreko indargabetze bat ebatzi zuten kanpoko zorrena. Urte bat geroago, Egipto Ingalaterrako protektoratu bat bihurtu zen Bigarren mundu gerrara arte.




Claudia

Ez ziren inbertitzaileen interesak babesteko borrokatu ziren gerra bakarrak izan. Egia esan gerra bera opioa bezala merkantzia bihur daiteke. 1821ean greziarrak matxinatu ziren Otomandar Inperioaren aurka. Altxamenduak sinpatia handia piztu zuen Britainia Handiko zirkulu liberal eta erromantikoetan. Lord Bairon poeta, Greziara joan zen matxinatuekin batera borrokatzera, hala ere Londresko finantzarioek matxinoen buruzagiei Greziako matxinadaren fidantzak emateko proposatu zieten aukera ere ikusi zutelako. Londresko burtsan negoziatzeko greziarrek agindu behar zuten bonuen zenbatekoa gehi interesak itzultzeko, betiere independentzia lortu duten inbertitzaile pribatuek irabaziak lortzeko bonuak erosten dituztela edo Greziako arrazoiarekin bat egiten dutelako edo bi arrazoiengatik, nor daki!. 


Greziako matxinadaren arabera, Londresko burtsan gora eta behera egin zuten akzioek: Hala Eladiako gudu zelaietan izandako arrakasten eta porrot militarren arabera igo eta jaitsi egiten ziren akzioak. Turkiarrek abantaila lortu zutenean matxinoen berehalako porrotarekin akziodunek galtzeko aukera izan zuten. Akziodunen interes guztia interes nazionala zen jadanik, beraz Ingelesek nazioarteko flota bat antolatu zuten eta honek 1827an otomandar flotilla hondoratu zuen. Navarinoseko batailan mendeetako menderatze nagusiaren ondoren Grezia askea izan zen baina askatasuna herrialde berriaren zor izugarriarekin batera heldu zen.Eta ez zegoen Greziako ekonomian ordaintzeko modurik. Inbertitzaile ingelesen aurrean hipotekatuak geratu ziren greziarrek hamarkada luze batez. 



domingo, 4 de octubre de 2020

Beltza/ indigena naiz

  BELTZA/INDIGENA naiz




Kaixo historiagileok!!

Sarrera honetan aurkeztu nahi dizuet zuen klasekide hauen lanak. Ane, Lucas, Irati, Amaia eta Eider bideoak egin dituzte. Bideo horietan, asmatu eta kontatu dute pertsonai baten biografia, norberak berea. Zein da lan honen helburua? Honekin Amerika indioa/indigena eta beltza hobeto ulertu nahi dugu. 

lana bi galderekin hasi ginen:
Zergatik sortu zen 2020ko abuztuaren "Black lives matter" mugimendua? Eta 1994ko "altxamendu zapatista"? Eta, nahi gabe, historian ikertzera bidaiatu dugu.

Hemen azpian dituzuen esteka hauetan beraien bideoak topatuko dituzue. Gozatu, ikusi eta ikasi. Hori bai: Kontuan hartu zuen adineko ikasleak direla eta ikasten ari direla, zuek bezala. Ez bilatu perfekzioa! Bai, ordea, ikasketa-prozesuan aurrerapausoak ematea.

Lucas. Zoaz estekara.
Amaia. Zoaz estekara.
Eider. Zoaz estekara.
Irati. Zoaz estekara.
Ane. Zoaz estekara


Eskerrik asko, guztioi zuen parte hartzeagatik!!


Amnistia Internazionala

 

Nork aldatzen du Historia?



"Esan, eta ahaztuko dut.
Irakatsi eta gogoratuko dut
Parte-hartzaile bihur nazazu eta ikasiko dut"
Andoni Aranzabe ikastetxean, 2020ko urrian.

Kaixo, historiagile maiteok!!

Gaur sarrera berri bat egin nahi dut gelan izan genuen topaketa gogoratzeko.

"Black lives matter" eta "indigena zapatisten" egoerak aztertzen hasiak gara, ezta?
Konturatu zareten moduan, hauxe izan da egin dugun prozesua:
1. Egoeraz dakiguna aztertu genuen. Hipotesiak planteatu genituen. Zergatik sortu zen mugimendua edo iraultza?
2. Amerika indigena eta Amerika beltzaren oinarri historikoak ikusi ditugu: konkista, esklabotza, independentziak, kronologia...
3. Bideoak prestatu dituzue zuek, ikasleok, historia kontatzeko indio eta belzen abotsekin.
4. Eta testu iruzkinak egiten hasi zarete Angelina Grinke-ren hitzaldian oinarri hartuta
5. Baina oraindik daude airean gure hasierako galderak: Delitu gehiago egiten dituzte beltzek Estatu Batuetan? Abusu polizialak gertatu dira? Zergatik? Zer egin daiteke arazo horiekin eta arrazakeriarekin amaitzeko?
6. Galdera horien erantzunak bilatzeko Andoni Aranzabe izan dugu klasean. Zein sortea gurea!!



Andonik fisika ikasi zuen. Eta orain, lan egiteaz gain, Amnistia Internazionalean jardutzen du boluntario. Berak kontatu zigun Amnistiak zer egiten duen nazioarte mailan. Power point bat ekartzen zuen gurekin partekatzeko, baina zuen/ikasleen galderekin "harrapatuta" gelditu ginen. Hauek izan ziren aztergaiak:

a. Zer egin behar da Amnistia Internazionaleko boluntario edo aktibista izateko?
b. Nola erabiltzen dute Gobernuz Kanpoko Erakundeak (Amnistiak, zehatz mehatz) jendeak ematen dion dirua?
c. Zer pentsatzen du Amnistia Internazionalak ETAkideen egoeraz, kartzeletan? 
d. Ados dago Amnistia heriotz-zigorrekin? Zer egingo zenuke, Andoni (edo Itzi), zure senitarteko bat hil egingo balute? 
e. Nola jakin preso batek ez duela errepikatuko egindako delitua behin kondena beteta, irten ondoren?




Hauek izan ziren emandako erantzun batzuk, hausnartzen jarraitzeko:

1. Preso guztiek dute abokatu bat edukitzeko eskubidea. Preso guztiek pertsona guztiek dituzten eskubideak dauzkate, kartzeletik irtetzeko askatasuna izan ezik, eta horrekin lotuta daudenak. Beraz, delituak saihesteko ezin da torturatu, epaiketa justua izan behar da, etab...
2. Sistema penalaren helburua bikoitza da: alde batetik, pertsona guztiak babestea, beraien kontra delitugileak deliturik ez egiteko. Baina beste alde batetik, ezin da ahaztu zuzenbide penalak eta sistema penitentziarioak duten helburua delitugilearentzat: Bergizarteratzea. Beraz, jarrera onak edukitzeagatik edo damutu izateagatik kondenaren murrizketak izan ditzake.
3. Delituak norberak egiten dituenak dira, eta ez dute zertan kaltetu delitugilearen senideak. Delituak ezin dira "heredatu".
4. Giza eskubideen defentsan Nazioarteko Epaitegiak daude.
6. Amnistia Internazionalari gertatzen zaion moduan, batzuetan, herrialde batean gatazka politiko edo arazo bat dagoenean, kanpotik datorrenak hobeto aztertu ditzake irtenbideak, objetibitasun maila handiagoa du eta. Beraz, Amnistia Internazionaleko aktibistak beti kanpoan gertatzen diren gatazkak eta giza eskubideen urraketak aztertzen eta defendatzen saiatzen dira.

Baina...Zenbat gauza geratu zitzaizkigun aztertu eta eztabaidatu barik!!

Horretan sakontzeko, hona hemen esteka interesgarri batzuk:

I. Heriotz Zigorra. Zoaz estekara.
II. Amnistia Internazional: Nortzuk Gara. Zoaz estekara.



Eta...ESKERRIK ASKO, Andoni, zure testigantza ematera etorri izanagatik!!
Jarraituko dugu gauzak elkarrekin prestatzen?

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...