martes, 2 de marzo de 2021

Kondor operazioa

 KONDOR OPERAZIOA LATINOAMERIKAN eta Ameriketako Eskola

MILITARISMOA, IRAULTZAREN AURKAKO GOTORLEKUA: Giza eskubideak bortzatuta, demokraziaren izenean?

Orbita kapitalistaren pean zeuden Hirugarren Munduko herrialdeetan askotariko egoera politikoak zeuden, baina esan genezake ezen, estatuaren antolamendua monarkia zein errepublika izanda ere, hiru ezaugarri orokor partekatzen zituztela (ia) guztiek:

  1. Ezegonkortasun politiko handia. Sarritan, gerra zibilak izaten ziren etnia edo fakzioen artean, bai eta estatu-kolpeak ere, militarrek bultzatuak.

  2. Erregimen demokratikoen porrota. Garai bateko Britainiar Inperioko zenbait herrialdetan baino ez ziren sustraitu erregimen parlamentarioak; guztietan, India nabarmendu behar dugu, ikaragarri zabala delako (azpikontinente bat osatzen du berak bakarrik) eta munduko bigarren estaturik populatuena delako. 

  3. Erregimen autoritarioen nagusitasuna. Gerra Hotzaren testuinguruan, Estatu Batuek, beren interesak defendatzeko eta pobreziak izaera komunistako iraultzak ekartzea saihesteko, babestu edo ezarri egin zituzten diktadura militarrak Hirugarren Munduko herrialde askotan.

Dena dela, Estatu Batuek Latinoamerikan esku hartu zuten bereziki, faktore hauengatik: 

  • Estatu Batuen eragin-eremutik hurbilen dagoen eskualdea da.

  • Egundoko interes ekonomikoak zituzten Latinoamerikako herrialdeetan.

  • Desparekotasun sozialak hain handiak izanik, komunismoa hedatzeko arriskua zegoen, Kubako Iraultzaren ondoren gehienbat.

Gerra Hotzak iraun bitartean Latinoamerikan izan ziren diktadura militarren artean, Hego Konokoak nabarmendu behar ditugu, agertu zuten izaera guztiz erreakzionario eta errepresiboagatik: Paraguai (1954-1989), Brasil (1964-1985), Bolivia (1971-1978), Uruguai (1973-1985), Txile (1973-1990) eta Argentina (1976-1983).



Diktadura haiek guztiak elkar hartuta egon ziren errepresioa elkarrekin batera ezartzeko. 1975ean, Estatu Batuen eta bereziki CIAren laguntzarekin, Kondor Operazioa abiarazi zuten, beren ekintzak sekretuan koordinatzeko eta elkar babesteko; haren ondorioz, ezkerreko oposizioko milaka militante atxilotu, torturatu eta erail zituzten.


https://i.pinimg.com/originals/35/dd/58/35dd5861acaa86e20501ba9d2a3645a9.jpg

Egia esan, Hego Konokoa bezain tragikoa izan zen Erdialdeko Amerikako egoera (Nikaragua, Guatemala, Honduras eta El Salvador): Estatu Batuek isilean babestu zituen bertako diktadura basati eta ustelek antolatu zuten gerra zikina, herrialde haietan sortu ziren herri-erresistentziako mugimenduak zanpatzeko. 


Kubako erregimen komunista

 

Komunismoaren hedapena Latinoamerikan 


La revolución cubana de 1959 - SobreHistoria.com

Kubako Iraultza (1959) eta nola dirauen bizirik Sobietar Batasuna desegin eta gero ere 1952tik, Fulgencio Batista militarraren diktadura ustelaren pean bizi izan zen Kuba, harik eta 1959ko urtarrilean izaera nazionalistako gerrillari-mugimendu batek –Fidel Castro buru– boteretik bota arte.

Mugimendu hura maila sozial guztietako gizon-emakumeek osatzen zuten, zeinek bere ideologiarekin, bi helburu hauekin bat elkar hartuta: Kuba Batistaren tiraniatik askatzea, eta atzerriko konpainiek ezarrita zeukaten morrontza ekonomikotik askatzea.

Hala, behin iraultza garaile irtenda, desjabetze- eta nazionalizazio- politikari ekin zion Kubako gobernu berriak. Batez ere estatubatuar enpresak izan ziren kaltetuenak, herrialdearen ekonomia gehiena kontrolatzen baitzuten: argindarra, meatzaritza, ostalaritza eta azukre- kanaberaren ekoizpenaren ia erdia. Ordainean, errepresalia gisa, merkataritza- eta finantza-enbargoa ezarri zioten Estatu Batuek Kubari 1960an, nahiz eta Nazio Batuek behin eta berriz zigortu gaur arte irauten duena.

Declaración del gobierno revolucionario sobre el incremento del bloqueo de  EE.UU. a Cuba – Radio Nuevo Mundo

1961ean, AEBetako presidentetza hartu bezain laster, John F. Kennedy-k Kubari erasotzeko egitasmoa onartu zuen, Fidel Castro boteretik kentzeko CIAk aspaldi antolatutakoa. Operazio hura apirilean hasi zen, kubatar erbesteratuek Cochinos badia inbaditu zutenean, Kuba hegoaldean, baina erabateko porrota suertatu zen estatubatuarrentzat.

Handik aurrera Sobietar Batasunerantz babes eske lerratu, eta Amerika osoko lehen erregimen komunista ezarri zuen Fidel Castrok. 

Estatu Batuen eta Kubaren arteko tentsioak gora eta gora egin zuen, harik eta 1962an goia jo arte, misilen krisi entzutetsuarekin: beste batean esan genuen bezala, pizteko zorian egon zen munduko bi superpotentzien arteko gerra nuklearra une hartan. 

Fidel Castro presidentearen izaera pertsonalista eta diktatorialak markatu zuen erregimen komunista berria, baina hezkuntza eta osasun-zerbitzuak publikoak, unibertsalak eta doakoak izatea aldarrikatu zuen lehentasunezko helburu modura, bai eta eginkizun horretan arrakasta eduki ere: Kuba da Amerika osoko herrialderik berdinzaleena, desparekotasun sozial ikaragarriak dituen kontinentean nabarmendu beharreko kontua. 

Kubako ekonomia, edonola ere, Sobietar Batasunaren ekonomiaren beharrean zegoen erabat: SESBk, urtero, milaka milioi dolarreko laguntza ematen zion Kubari, bai eta petrolioa oso merke saldu ere, azukrearen truke. 1972an, COMECONeko kide bihurtu zen Kuba (SESBren eraginpeko zenbait herrialderen Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua izan zen COMECON, 1991n desagertua), eta bere kanpo-merkataritzaren hiru laurden baino gehiago elkarte horretako herrialdeekin izan zuen. 

URSS N. Khrushchev & Fidel Castro Cuba bandera rusa Postal soviético de la  amistad | eBay

Hori dela eta, SESB eta Europako gainerako erregimen komunistak desegindakoan, itzelezko arazo ekonomikoak izan zituen Kubak bolada batean, eta ematen zuen Fidel Castroren erregimena berehala desagertuko zela. 

Oztopoak oztopo, Kubako erregimenak eutsi egin zion bere izaera sozialistari, eta gaur arte iraun du, beste batean aipatu genituen Asiako lau herrialdeekin batera (Txina, Ipar Korea, Vietnam eta Laos).

Kubako Iraultzaren eragina Latinoamerikan Kubaren eragina guztiz nabarmena izan da Amerikako kontinente osoan, estatubatuarren inperialismoaren aurkako erresistentzia- eta desafio- eredutzat hartu baita.

El Che Guevara: de abusador de mujeres y asesino de homosexuales a símbolo  progresista

Beste alde batetik, Che Guevara –Kubako Iraultzan Fidel Castroren burkide, 1961etik 1967ra bitartean gobernuko kidea, eta gero Kongon eta Bolivian gerrillaria– heroi erromantikoaren irudi idealizatua bihurtu zen, martiriarena, herrialde zapalduak askatzeko borrokaren sinboloa; are gehiago, iraultza Latinoamerika osora zabaltzeko asmoarekin Bolivian gerrillari ziharduela 1967an harrapatu eta erail zutenean.

Dena dela, nahiz eta Kubak latinoamerikar matxinatu-talde askori babesa eman eta beste askok Kubakoa eredutzat hartu, iraultzak Nikaraguan (sandinistekin) eta Grenadan –Karibeko uharte txiki bat– baino ez zuen arrakastarik izan. Baina, Gerra Hotzaren testuinguruan iparramerikarrak ez zeudenez prest bere eragin-eremuan komunismoa hedatzen uzteko, Estatu Batuek Nikaraguan eta Grenadan esku hartu zuten bertako iraultzak zapuzteko, bai eta helburua lortu ere: Nikaraguan talde armatuak sortu zituzten (Contra izenekoak) sandinistak boteretik kentzeko, eta Grenada inbaditu egin zuten.





Ekonomiako ministroak

 EKONOMIAKO

ministroak izango gara

Botua ematen badiguzu...


Kaixo, ekonomialariok!!

Gaur ariketa demoktratiko bat egingo dugu: hauteskundeetan hartuko dugu parte. Nahi duzue?. 

Botua eman behar diozue alderdi hauei. Jarraian dauden puntu hauek dira bete behar dituzuen botuak. Oso-osorik lortu badu, eman puntu 1. Erdia lortu badu, 0,75. Ez bada hain ona izan: 0,5.

1. Ekonomia hiztegiaren erabilera. Hiztegi teknikoa eta dotorezia berba egitean.

2. Proposamenak. Jendearen ongizatea lortzeko.

3. Lana, "marketing-a" bideoa dotoretzen.


4C

1. LABP Alderdi politikoa.



2. JIAP Alderdi politikoa


4E

1. Alex P. Alderdi politikoa



2. Ander U. Alderdi politikoa

3. Ander U. eta Tomas M. Alderdi politikoa



4. Iker G eta Ander C. Alderdi politikoa



5. Alai alderdi! Alderdi Politikoa**


6. AOI. Alderdi Ongizate Ingurumena Alderdi Politikoa**



7. XLA. Askatasuna eta Justizia lortzeko**



4 A/B

1. Ekonomia euskal Batasuna. (Barkatu, baina bideoa ez zen ondo igotzen you-tube-ra).



2. Noja Warriors.


3. Bizi-Easy Proposamena duzu hemen **




3. Ekonomia ministro baten proposamena**






Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...