viernes, 29 de mayo de 2020

Bidezko merkataritza

BIDEZKO MERKATARITZA
FAIR TRADE
COMERCIO JUSTO



Merkataritza justuaren aldeko apostua.

Kaixo!!
Sarrera honetan ikasiko dugu Bidezko Merkataritza zer den.


1. Lehenengoz, hemen duzu PPT errez-erreza, modu eskematikoan zer den ulertzeko.
2. Hemen duzu nire bideo bat ikusteko nola jakin ea jaki bat edo produktu bat Bidezko Merkataritzakoa den.
3. Hemen (asociación cumbres de Ingapi)  duzu merkataritza mota honekin lan egiten duen kooperatiba bat, Boliviakoa.
4. Geroago, teoria apur bat topatuko duzu.

Gozatu, ikusi eta ikasi!!
(jarraitu irakurtzen!!)

martes, 26 de mayo de 2020

Mundua aldatzen

Enpresariak gara!!
MUNDUA ALDATZEN




Kaixo ekonomialariok!!
Gaur ikasle batzuen lanak erakutsi nahi dizkizuet. Sortu dituzten enpresekin mundua aldatzeko prest daude. Kontzientzia ekologikoa, giza eskubideak errespetatzen eta justizian oinarritutako enpresak sortu dituzte. Zatozte beraien enpresen bideoak ikustera...merezi dute eta!






1. "Elelandaia": Etxeak zailtasunak dituztenentzat.




2. "Animalifree": Animaliei tratu txarrik gabeko arropa: moda eta kirola.







3. "Balea". Eta bere "making of".




4. "Antonio e hijos, jostailuak". Jolasa eta elegantzia, kalitatean diferentzia.




. "Guztion Arropa". Materialak birziklatzen, ekologia kontuan hartuta.




4. "Birziklauto". Etorkizuneko garraioak.






5. Jatetxe bereziak: zailtasunak dituzten pertsonentzat pentsatuta!




6. EKOTEK. Teknologia eta mundu berdea bateragarriak







7. "Arropaword" Ez dugu zertan baliabide gehiegi kontsumitu!






8. Eko-eroso: Zapatila ekologikoak






9. EKO- Euskadi. Etorri, eta kontatu!

E.H: Ezkutuko zorra

Euskal Herria: EZKUTUKO ZORRA
Euskal Ekonomiaren inpaktu sozio-ekologiko globalak
(2013)


Esteka honetan: Pelikula dokumental osoa duzu!

Kaixo, historiagile, ekonomialariok!!
Zer moduz zaudete?
gaur dokumental bat erakutsi nahi dizuet.
Zeren gainekoa?

Historikoki, gure kontsumorako zein industriarako erabiltzen ziren lehengaien jatorria Euskal Herrian zegoen batez ere.

Gaur egun, ordea, kontsumitzen ditugun material gehienak oso urrutitik ekartzen dira. Euskal Herrian kontsumitu eta ekoizten dugun produktu ugarik Hegoaldeko  herrialde txirotuetan dute jatorria, bertan kutsatzea edo langileak baldintza prekarioetan kontratatzea errazagoa eta merkeagoa baita. Somalian arrantzatzea, Bolivian mineralak erauztea edo Indonesian nekazal-erregaiak landatzea merkea izaten da, kutsatzen denagatik ez delako ordaintzen, besteak beste. Iparraldeko herrialde insdustrializatu edo aberastuok onura ateratzen dugu hortik; kontsumitzaileok, euskal enpresek eta gobernuek onura ateratzen dute injustizia horretatik.

Babesleak: Euskal Herriko Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritza, Ekologistak martxan eta ekopol.org



Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...