LANA: Istorio txikiak,
Historiaren islada
Sarrera honetan proposamen bat egin nahi dizuet 2020ko Aste Santuan ikertzeko. Pentsatu duzue zuen aitite-amamek bizi zuten mundua oso bestelakoa zela, guztik desberdina? Edo, aita eta amaren hartzaroan edo gateak zirenean: nolakoa zen Euskadi, España, Europa, mundua? Gogoratzen dute zerbait?
Memoria errekuperatu nahi duzu?
Hemen dituzu galdera batzuk. Egin behar dizkiezu senitartekoei hauen artean galdera batzuk zer gogoratzen duten ikertzeko. Zer izan zen inportantea beraien bizipenetan, ea iraganeko historia hurbila gogoratzen duten edo bizi zuten...
- Nola? Elkarrizketa bat, bi edo hiru guraso, osaba-izeko edo aitite-amonekin. Eman aukera galderak ikusteko eta beraren ustez interesgarriena erantzuteko.
- Hizkuntza? Euskeraz. Beste hizkuntza batez hitz egiten badizute, itzuli! (Apur bat zailakoa)
- Luzera? Ordenagailuz 3 orrialde edo gehiago, toperik gabe.
- Aurkezpena: Argazkiak, zu eta elkarrizketatua, nahi badute.
- Ondorioak: Zure bideo bat lan honekin historiaren gainean zer ikasi duzun esanez. gehien jota 2 minutu. Bidalita egon behar da nire korreoan Aste santutik etorri eta lehenengo egunean, gaueko 12etan.Ez ahaztu giza eskubideen gaineko begirada.
GALDERAK:
1. Ez ahaztu!! Zerbait aipatzen dutenean, urteak esan, gogoratzen badituzte.
2. (1936-39) Gogoratzen duzu edo kontatu zizuten zerbait gerra zibilari buruz? Ideologiak, irabazleak, sentimenduak, borroka?
3. Zer gogoratzen duzu edo kontatu zizuten gerraoste-ri buruz? Errazionamendua, gosea, beldurra, poza?
4. (1937-1975) Zer gogoratzen duzu frankismoaren garaiaz?
- Kulturan: musika, euskera, eskola, maisu-maistrak, zentzura, modak...
- Ekonomia: zer nolako egoera zegoen familian? Kontsumismoa zegoen? Nolakoak ziren gabonak, etabar?
- Sentitzen zenuten diktadura bat zela? Nola? Kanpotik etortzen zen informazioa? Telebistan, irratian?
- Nolakoa zer egoera erlijiosoa?
- Konpromezu politikoa zegoen, hitz egiten zenuten horretaz?
5. (1975-1982) Zer gogoratzen duzu garai horretaz?
- Frankismoaren amaiera, azken urteak?
- 23 F-ko estatu kolpea? E.T.A?
- Zer gogoratzen duzu "transizioa" entzutean? lehenengo hauteskundeak? Alderdiak? GAL?
- Nazioartean: Gogoratzen duzu Gerra Hotza, SESB, Europa -CEE-, EEBBko egoera?
- OTAN-en inguruko debateak?
- konstituzioa eta Autonomia Estatutuak?
- Arlo kulturalean, ekonomikoan, musikan zer bizi zenuten?
6. Iragan hurbila: Zer gogoratzen dute?
- Dorre bikien atentatuak?
- Gerrak? Zer sentitzen zenuten?
- Gosea munduan?
- Kultura, ekonomia, musika...?
7. AMAITZEKO...eman aukera edozein gai historikoaz berba egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario