MERKATARITZA LIBREKO ITUNAK
1. Zer esan nahi dute TTIP siglek?
Trasatlantic Trade and Investment Partnership (euskaraz, Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza
Transatlantikoa). Azken finean, ituna sinatzen dutenen akordio ekonomikoa da.
Akordio proposamen hori, zehatz-mehatz, Europar Batasunaren eta Estatu Batuen
artekoa da.
Baina mota honetako akordioak lehenago ere sinatu dira munduan; besteak
beste, NAFTA (Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna, Kanadak, Mexikok eta
Estatu Batuek sinatua). NAFTA (gaztelaniaz, TLCAN; frantsesez, ALÉNA) XX.
mendearen azken hamarkadan sartu zen indarrean, 1994an. Itun hauek, gehienetan,
bi aldekoak izaten dira: bilateralak. Eta eragin ekonomiko izugarria izaten
dute sinatzaileen artean. Hala, munduko merkatu librearen sare ekonomiko
handiena eratzen ari da komertzio itun hauek sinatzearekin batera. Milioika kontsumitzailek
nabarituko dute eta nabaritzen ari dira itun hauen ondorioak eguneroko
bizitzan, erosketak egiten dituztenean edota salmentak egin nahi dituztenean.
Nazioarteko itun hauetan, batez ere, herrialdeetako mugetako oztopo
fiskalak kendu nahi dituzte sinatzaileek. Ez da hartu nahi den neurri bakarra,
baina bai oso neurri inportantea. Dakigunez,
itunotan “merkataritza librea” izena agertzen da. Beraz, saihestu nahi
dute estatuen kontrola: estatuak ez du kontrolatzen muga aduana zergak
jartzeko. Eta merkatua desaraututa geratzen da; “libre”, aldekoen esanetan.
Modu horretan, beraz, protekzionismoaren arantzelak edo muga zergak kendu
egiten dira: herrialde batetik bestera pasatzean produktuek ez dute zergarik
ordaindu behar mugetan. Printzipioz, komertzioa eta salerosketak -inportazioak
eta esportazioak, hain zuzen- erraztu egiten dira itun hauei esker.
Baina oso eragin desberdinak agertzen dira trukeko harremanetan. Enpresa
batzuentzat, oso mesedegarria bihurtzen da estatuen babesa desagertzea. Beste
askorentzat, berriz, guztiz kaltegarria suertatzen da babesik gabe geratzea.
Merkatari handienentzat -hau da, enpresa multinazionalentzat-, oso neurri
onuragarriak dira “merkataritza libre”koak, produktuak eta ondasunak erraz
garraiatu eta sartu ditzaketelako beste lurralde bateko eremuetan, muga zergak
ordaindu gabe. Baina merkatari txikiek -tokian tokikoek, merkatu lokaletan
saltzen dutenek- ez dute esportatzeko gaitasun komertzialik. Beraz, mota horretako
saltzaileentzat (txikientzat), nazioarteko itunak sinatzeak haien negozioa
amaitzea ekarri du askotan. Muga zergak kentzean, enpresa handiek jaitsi egin
ditzakete produktuen prezioak, eta horrela marka handi horiek saldutako
produktuak oso lehiakor bihurtzen dira merkatu guztietan (azoketan,
hipermerkatuetan, supermerkatuetan…) eta prezio baxuak jartzen dituzte
hasieran. Horren kontra, negozio txiki eta ertainak ezin dira lehiatu
prezioetan, produktuen kantitate askoz txikiagoak erosten dituztelako. Saltzaile
txiki eta ertainek ez dute merkatu globalean indarrik prezioak eurek ezartzeko;
horregatik, garestiago saltzen dute. Merkatu mota honetan, ekoizle txikiek
badute gaitasuna prezioak ezartzeko eremu lokalean, tokian tokikoan, neurri
batean behinik behin. Ekoizleak baserritar txikiak izan daitezke, bertako
produktuak ekoizten dituztenak. Batez ere, ongarri kimikoak erabiltzen ez
dituzten ekoizleek -ekologikoek, hain zuzen- ezin dute lurra gehiegi ustiatu
eta garestiago atera behar dituzte produktuak. Beraz, merkatari txikien
prezioak altuagoak izan ohi dira, are gehiago ekologikoak badira.
Baina prozesu osoa ez da horrela amaitzen normalean. Behin saltzaile
txikiak eta ertainak merkatu lokaletatik aterata, merkatari handiek oligopolioa
ezartzen dute eta prezioak euren artean adosten dituzte ahalik eta etekin
handienak lortzeko. Kontsumitzaileek, ordea, produktu gehiago kontsumitu
dezakete, baina marka bakan batzuetakoak: markarik handienetakoak baino ez.
Eta, beste aldetik, ez dute beste denda batera joateko aukerarik, oligopoliko
bihurtu delako merkatuko atal hori. Prozesu hori, esate baterako, oso nabaria
izan da jakien merkatuetan saltoki handienekin. Beraz, kontsumitzaileek ez dute
hainbeste indarrik prezioetan eragina izateko, eta saltzaile handi horiexek
markatzen dute salmentetarako prezioa. Ekoizleek, beste alde batetik, ezin dute
ezarri nahi duten prezioa jakietan. Askotan, erosle handien aldeko kontratuak
sinatzera behartuta ikusten dute bere burua. Behin uzta heldua dagoela, nola
esan ezetz erosle bakar bati prezioa jaitsi behar duzula esaten duenean? Uzta
saldu gabe, galera handiegiak izango lirateke ekoizle horientzat. Beraz,
kontsumitzaileek indarra galtzen dute prezioak negoziatzeko.
3. Zeintzuk dira itun hauen abantailak eta desabantailak?
Abantailak: Itunen defendatzaileek hau esaten dute:
1. Inbertsoreak ituna sinatzen
duten herrialdeetara joango dira, negozio aukera bertan dagoela ikusita. Beraz,
atzerriko kapitala herrialde sinatzaileetara etorriko delakoan daude. Eta haien
ustez, diru horren eragina positiboa izango da ekonomian.
2. Beste alde batetik, nazioarteko enpresek lanpostu berriak sortuko
dituzte.
3. Beste batzuek ere
globalizazioaren alderik atseginena ikusten dute itun hauetan. Pentsatzen dute Estatu Batuetako
merkatua eta biztanleriaren nahiak asetzeko aukera berriak irekiko direla
TTIPrekin Europan. Eta horrela Estatu Batuetara esportatu ahal izango ditugu
gure produktuak (ardoa, txerrikiak, xanpaina eta perfumeak, adibidez).
1. Natura eta ingurumena kontuan
hartuta, mota honetako itunak ez dira sostengarriak. Globalizatzen den heinean,
merkatu erraldoi hauekin biderkatu egiten dira neguko efektuko gasen isurketak.
Adibide batzuk jartzearren: ezin ditugu jan Peruko zainzuriak, Txile edo
Argentinako mangoak edo Estatu Batuetako garbantzuak aztarna ekologiko
erraldoia utzi gabe: produktu horiek hegazkinez etortzen bazaizkigu, CO2
gehiegi isuri, eta klima aldaketa areagotu egingo da. Lurraren osasun makala
dute kritiko hauek buruan. Eta klima aldaketaren etorkizun beltza.
2. Atzerriko produktu horiek
guztiak itsasontzi handietan ekartzen baditugu, jakiak kontserbatzeko produktu
kimikoek eragin oso kaltegarria izango dute kontsumitzaileon osasunean. Beraz,
kritikoen ustez, bigarren arrazoia gizakion osasuna da.
3. Hala ere, gero eta maizago
ikusten ditugu produktu horiek supermerkatuetan. Paradoxikoki, Estatu Batuetako
garbantzuak Gaztela-Mantxakoak baino merkeagoak dira askotan gure
supermerkatuetan. Beraz, zer aldatuko luke TTIPk? Besterik gabe, oso egoera
kaltegarria finkatzea ekarriko luke, bai eta enpresa erraldoien boterea
berrindartzea ere.
4. Enpresa erraldoiak finkatzen direnean, desagertutako lanpostuak baino
gutxiago sortzen dira merkataritza libreko itunak sinatu direnen lekuetan.
Halaxe gertatu da Mexikon, adibidez. Ekoizle pobreenek edo saltzaileek
eros-ahalmena galdu egin dutela salatzen dute behin eta berriro. Eta askok
lanpostua galtzen dute edo produktuen prezioak jaisten direnean lana utzi behar
izan dute. Gainera, tokian tokiko enpresa askok itxi behar izan dute.
4. Nortzuk daude itun hauen alde eta kontra?
Esteka: Desabantailak: Oso txarra lan eta ekonomiarentzat. Publico
Esteka: Alderdi politikoen iritzia gai honetan. La Marea. 2015.
Esteka: El futuro de la ganaderia europea en manos del TTIP. Avicultura.
Alde:
Batez ere, enpresa multinazional handiek ikusten dituzte itunok modu baikorrean. Eta, haiekin batera, herrialde boteretsu askotako gobernuak; Estatu Batuetan, adibidez, bai Obamak, baita Hillary Clinton hautagaiak ere (demokratak biak) itun hauen aldeko jarrera izan zuten. Ez, ordea, Trump-ek. Trumpen politika ekonomikoa ez da itun hauen aldekoa izan, protekzionismo sutsua ezarri duelako Estatu Batuetan. “Make America great again” lelopean, gutxienez aldi baterako “ahaztu” egin du Europako merkatua eta babesa eman nahi izan dio barneko produkzioari berriro “Amerika zuri”aren ekonomia bultzatzeko. Hala ere, ekonomista askok esaten dute Trumpen eredu ekonomikoa epe laburrerako izango dela. Eta behin Estatu Batuetako ekonomia berrindartuta, berriro ekingo diotela “merkataritza libre”ko itunak sinatzeari. Horrela, merkatuetan euren nagusitasuna finkatuko dute berriro ere. Espainian, alderdi batzuk. Ikusi esteka.
Batez ere, enpresa multinazional handiek ikusten dituzte itunok modu baikorrean. Eta, haiekin batera, herrialde boteretsu askotako gobernuak; Estatu Batuetan, adibidez, bai Obamak, baita Hillary Clinton hautagaiak ere (demokratak biak) itun hauen aldeko jarrera izan zuten. Ez, ordea, Trump-ek. Trumpen politika ekonomikoa ez da itun hauen aldekoa izan, protekzionismo sutsua ezarri duelako Estatu Batuetan. “Make America great again” lelopean, gutxienez aldi baterako “ahaztu” egin du Europako merkatua eta babesa eman nahi izan dio barneko produkzioari berriro “Amerika zuri”aren ekonomia bultzatzeko. Hala ere, ekonomista askok esaten dute Trumpen eredu ekonomikoa epe laburrerako izango dela. Eta behin Estatu Batuetako ekonomia berrindartuta, berriro ekingo diotela “merkataritza libre”ko itunak sinatzeari. Horrela, merkatuetan euren nagusitasuna finkatuko dute berriro ere. Espainian, alderdi batzuk. Ikusi esteka.
Kontra: No al ttip. Esteka
Ekoizle pobre asko (adibidez, Mexikoko indigenak), ekologistak, esportatzen ez duten enpresari txiki eta ertain batzuk. Protekzionismoaren bultzatzaileak. Espainian, alderdi batzuk, ikusi esteka.
Ekoizle pobre asko (adibidez, Mexikoko indigenak), ekologistak, esportatzen ez duten enpresari txiki eta ertain batzuk. Protekzionismoaren bultzatzaileak. Espainian, alderdi batzuk, ikusi esteka.
No hay comentarios:
Publicar un comentario