lunes, 24 de febrero de 2020

Palestina e Israel (2)



  PALESTINA ETA ISRAEL



1.      Kokapen estrategikoa

Palestinarren herriko aginteak ez du onartzen azpian dagoen mapa, Interneteko edozein bilatzailetan aurki dezakeguna. Bertan, Israel ageri da estatu modura, baina ez Palestina: horrexegatik ezin dute onartu palestinarrek.

Lurralde gatazkatsu batean. (Ez da agertzen Palestina)

Zer dago lurralde honetan, hain interesgarria izateko?





Gazako bonbardaketa eta gero, neska palestina kalean ibiltzen


Zalantza barik, kokagune estrategiko batean dago, Mediterraneo eta Itsaso Gorriaren artean. Egipto (AEBren lagun estrategikoa) mugakide du, eta oso gertu du Suez kanala. Beste alde batetik, badakigu Ekialde Hurbileko lurralde askotan eta Afrika ipar-ekialdean (Iran, Irak, Siria, Libia…) energia iturri asko dagoela: petrolioa, gasa, mineralak... Edo, bestela, lurralde horiek bidea izan daitezke Ekialde Hurbiletik Europara edo Estatu Batuetara funtsezko lehengai horiek eramateko.

Israel, zer da?

Wikipedian begiratzen badugu, kokapena eta estatua honela deskribatzen dute: “Ekialde Hurbileko estatua da, Mediterraneo itsasoaren ekialdean, Egipto eta Libano artean kokatua. Mugakide ditu Libano, iparraldean; Siria, Jordania eta Palestina, ekialdean; Akabako golkoa, hegoaldean; Egipto, hego-mendebaldean; eta Mediterraneoa, mendebaldean. Judua den estatu bakarra da, munduan”. Baina… oso eztabaidatua da oraindik ere nork duen zilegitasuna lurralde hori guztia berarena dela esateko.
Hasi baino lehen… badago beste gauza bat ahaztu ezin duguna: palestinarrak musulmanak dira, eta juduak israeldarrak. Eta judutar asko lur honetara heldu zirenean, palestinarrak bizi ziren han. Gehiengoa arabiarrak eta musulmanak ziren, gutxiengo bat kristauak ziren (60.000) eta oso gutxi, judutarrak ziren (20.000). Orokorrean pazifikoki bizi ziren elkarrekin.

2.  Gatazka honen historia




·       I. Mundu Gerra (1914-1919) amaitu zenean, Nazioen Elkarteak (NE, Nazio Batuen Erakundearen aitzindaria) Britania Handiari eman zion Palestinan inguru hartako kontuak kontrolatzeko agindua.

Eta britaniarrek zin egin zizkieten aktore desberdinei bateraezinak ziren gauzak. Horien artean, hauek:

    a. Turkiarren aurkako matxinada arabiarra bultzatu zuten, eta Turkia garaitua, britaniarrek zin egin zieten laguntza arabiar erresuma bateratu handia sortzeko. (Siriatik-Yemenera)
b. Aldi berean, Sykes Picot 1916ko akordioaren bidez, Frantziarekin adostu zuten eskualdea bi eragin eremutan banatzea, frantsesa iparraldean eta britainiar handiagoa hegoaldean.
c. Azkenean, 1917ko Balfour Adierazpenaren bidez, Palestinako judu herriaren "etxe nazionala" sortzearen alde agertu ziren.

·        Baina, 1947an-Holokaustoaren oroimena bihotzetan-, NBEk esan zuen lurraldea banatu egin behar zela, juduentzat eta palestinarrentzat estatu bana sortuta. Horrez gain, Betleem eta Jerusalem hiri bereziak zirela ezarri zuen NBEk, ez zirela izango ez palestinarrenak, ez juduenak, erlijio bientzako (judaismoa eta islama) oso leku esanguratsuak baitira. Orduantxe hasi zen gatazka armatua. Eta handik aurrera, argi eta garbi geratu zen Israel estatu juduaren nagusitasun militarra.




·        1948an, hau erabaki zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak: indarrez kanporatutako errefuxiatu palestinarrek beren lurraldeetara itzultzeko eskubidea zutela. 1974an, NBEk berretsi egin zuen erabakia. Israelek ez zuen baimena eman, eta errefuxiatu palestinar ugari erbesteratuta bizi dira oraindik, oso egoera latzean. Urte berean OLP jaio zen. (Organización Nacional Palestina, Yassir Arafat buru).

Israelek beti erabili ditu gerra eta botere militarra palestinarren lurraldeak okupatzeko. Esaterako, kolono juduek, palestinarrak beren etxeetatik botatzeko Israelgo armadaren laguntzarekin, palestinarren lurretan kokatzen dira.




· 1949tik 1967ra bitartean, palestinarren lurraldeak okupatzen jarraitu zuen Israelek, bere botere militarrari esker. Jassir Arafat buru, urte horietan juduen okupazioaren kontrako ekintza bortitzak egiten hasi ziren palestinarrak. Garai hauetan koka daitezke gerra/ofentsiba asko: 

·  1967an, NBEko Segurtasun Kontseiluak honako hau erabaki zuen: Israelek militarki okupatutako Gaza, Zisjordania, Jerusalem, Siria eta Egiptoko lurraldeak okupatu baino lehen zeuden moduan utzi behar zituela, Israelek lurralde horietatik irten behar zuela. Israelek ez zuen inoiz jaramon egin.
· 1967an, Nazio Batuetako ebazpen batek arrazakeriatzat jo zuen sionismoa.
·  1978an, Nazio batuen Batzar Nagusiak debekatu egin zuen Israelekiko kooperazio militarra.
·  1980an, Israelgo gobernuak estatuko «hiriburu bakar eta banaezin» izendatu zuen Jerusalem. Nazio Batuek ez zuten onartu izendapen hura; erakunde horrentzat, Tel Aviv da oraindik hiriburu ofiziala.
· 80ko hamarkadan hasi ziren bi intifadak, palestinarren independentziaren aldeko matxinadak, desobedientzia zibilean eta kaleko ekintzetan oinarrituak. Baina ez ziren armada bat, ezta gerrilla indartsua ere. Intifada deskribatzeko, oso famatuak izan ziren “umeak harriak botatzen” zeuzkaten argazkiak.




· 1993an, amaitu egin zen palestinarren biolentzia –ekintza armatuak–. (OLPk onartua) Palestinak onartu zuen Israelgo Estadua eta Israelek Palestinakoa. Osloko akordioak izan ziren. Bakea hurbilago zegoen.
·  2011n, Palestinako estatua onartu zuen NBEk.
· 2017an, Trump AEBko presidenteak, NBEaren iritziaren kontra berriz ere, Israelgo hiriburutzat onartu zuen Jerusalem. Handik aurrera, jarraitu du Israelgo lurralde konkistatua Israelena dela onartzen -NBEko iritziaren kontra- eta Israelen lurrak babesten. Adiskidetza estrategikoa dute Ekialde Hurbilean Israelek eta Estatu Batuek.
2021an, Israelek Gaza bombardatzen du , gau eta egunez.

3.      ZER-NOLAKO HARREMANA DUTE ESTATU BATUEK ETA ISRAELEK?


Netanjahuren kanpainian, USArekin duen harremanak garrantzia du. 2019

*        Munduko estatuetan, Israelek du AEBko burtsan kotizatzen duten enpresen kopururik handiena.
*        Israelen aldeko lobbyek (presio taldeek) botere handia dute AEBn. Adibidez, Obamak hauteskundeak irabazi zituenean, 11 milioi dolar eman zioten. Eta Trumpen gobernuak Israelen aldarrikapenak defendatzen jarraitu du nazioarte mailan.
*        Israel izan zen AEBrekin merkataritza askeko ituna sinatu zuen lehenengoetariko herrialdea.
*        Estrategikoki begira, AEBk lagun leial bat izan nahi dute lurralde horretan.
*        Gainera, AEBk armak ematen dizkio Israeli, baina Israelek are arma hobeak eta zehatzagoak fabrikatzen ditu; adibidez, AEBk erabiltzen dituen droneak israeldarrak dira.




Esteka batzuk, sakontzeko:

1. Razones por las que EEUU e Israel son Aliados. Publico
2. Israel y EEUU entierran al estado palestino. La Vanguardia
3. Por qué USA apoya a Israel. Israel noticias.
5. (2021) Biden pide a Netanjahu cesar los bombardeos de Gaza. ETB

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...