Guk historia eraikitzen dugu
Kurtsoa aurrera doa. Gatazkak, kausak, ondorioak...aztertu ditugu. Hala ere, sarrera honetan proiektu berri bat aurkeztu nahi dizuet.
Zer egin beharko duzue?
Hemen dituzue gaiak, aukeratu beharko duzue hauetatik bat:
Hemen dituzue gaiak, aukeratu beharko duzue hauetatik bat:
2. Mexico
3. Iran
4. Palestina eta Israel. -sarrera 1- (Ikasleak egin zutena). Palestina e Israel -sarrera 2-, edukinetan sakontzeko.
6. Terrorismoa
7. Sahara
8. Merkataritza Libreko Itunak. Europa- EEBB. Komertzioa.
Historiagileak zarete!! Kazetariak, ikerlariak. Hurrengo lerroetan aurkituko dituzue gatazka batzuk, egoera korapilatsuak, debate sozialetan dauden gaiak. Klasean zerbait aztertuko dugu, "mokokadatxo" bat emango diogu bakoitzari zuen interesa pizteko. Geroago, orri batean bakoitzak jarriko du gehien interesatzen zaion gaia. Eta horrekin, lana egingo duzue.
Bakarkako lana gaia aztertzeko.
Eta taldeko lana aurkezpen bat egiteko.
Lana egiteko urratsak:
1. Edukinak ikusi eta rakurri, bideoak ikusi, artikuluak irakurri, mapak aztertu.
2. Atera zure ondorioak, informazioa ezagutza bihurtu.
- Zeintzuk dira gai honetan aurrekariak, kausak?
- Zer gertatu da - orain edo iragan hurbilean-.
- Zer ondorio izan ditu gai honek?
- Sozialak
- Ekonomikoak
- Politikoak
3. Asmatu irtenbide bat arazo edo gai honi emateko irtenbide bat. Eta idatzi.
Puntu 2 eta 3 hauek idatziz egingo dituzue. Eskuz!! Luzera: 3 orrialde. Egin ardatz kronologiko bat! Eta izan daiteke eskema bat.
4. Prestatu antzerki, abesti, aurkezpen bat klase aurrean egiteko. Gehien jota: 10 minutu.
5. Grabatu 4 minutu baino gutxiagoko bideo bat zuen ondorioak ateratzen. Transferentzia egin. Zer ikasi duzue? Zertarako balio du gai hau ulertzea?
No hay comentarios:
Publicar un comentario