domingo, 23 de febrero de 2020

Terrorismoa


TERRORISMOA



Terrorismoa zer den aztertzea ez da batere erreza. Sarrera honetan ezin dut gai osoa jorratu. Oso gai eztabaidatsua da gaur egun eta iritzi kontrajarriak aurkituko ditugu. Nork definitzen duen markatzen du zeintzuk jotzen dituen terroristatzat. Historian zehar terrorismo mota desberdinak agertu dira. Baina, zer da terrorismoa?. Honela deskribatu daiteke, orokorrean: Terrorea sortarazten duen ekintza oro. Terrorista, beraz, terrorismoa egiten duen egilea edo taldea izango litzateke.

Hala ere, nork egiten du?

Wikipedian, euskeraz, honela deskribatzen dute:

Terrorismoa biolentzia politikoaren erabilera sistematiko eta iraunkorra da, bereziki gatazka asimetrikoetan talde edo erakunde politiko baten eskutik burutzen dena aginte politikoaren aurka, gehienetan atentatuen bidez. Ekintza horiek askotan faktore politikoekin, ekonomikoekin edo eta erlijiosoekin lotuta daude, edota subiranotasuna lortu nahiarekin.

2. Honela deskribatzen du Kanpo politikaren ministerio espainiarrakEl terrorismo constituye una de las amenazas más graves para la paz y seguridad internacionales. Supone una de las mayores violaciones de los derechos humanos y las libertades fundamentales, así como de los principios fundamentales de democracia y de respeto al Estado de derecho.​

3. CNN-ren arabera, hauek dira erakunde terroristak eta honela izendatzen ditu EEBBetako gobernuak. Zoaz esteka honetara.

4. Zer uste du Errusiak? Zoaz esteka honetara (2016). Iritzi desberdinak? Terrorismoaren kontrako borroka bera?.

5. Eta NBE-ak? Zer esan eta zer egin du?

Askok salatzen dute talde terroristez gain, estatu-terrorismoa oraindik existitzen dela eta inpunitatearen arriskua handiagoa dela kasu horietan, aurreiritzia "bakearen bermea" direla dago eta. Beldur handia sentitzen dugu terrorismo hitza entzuten dugunean, zauri sakona baita gure munduan eta gure herrian.

6. Hala ere, aztertu PPT honetan zerbait ISIS (Estatu Islamikoa) eta Al- Qaeda-ri buruz.

7. Lan hau amaiteko, zoaz eta begiratu esteka hauek:

7.1 Afganistango Gerra (1979-89)
7.2 Nor zen Osama Bin Laden?
7.3 Osama Bin Laden-en heriotza. (2011)
7.4 Desberdintasunak Al Qaeda eta ISIS-en artean
7.5 Kronologia EEBB- Irak.
7.6 2003-2011 IRAKEN kontrako GERRA eta okupazioa: EEBBetako okupazio/liberazioren ondorioak: hildakoak. Giza Eskubideen defentsan, ikuspuntu kritikoa: ZENBAT BALIO DU BIZITZA? BIZITZA GUZTIEK BERDIN BALIO DUTE?
7.8 Sadam Husseinen heriotza. (2006)

Lan hau amaitzeko, ondo legoke berriro ere Giza Eskubideen aldeko begirada bat emango bagenu. Zoaz bi esteka hauetara eta aztertu:





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...