lunes, 24 de febrero de 2020

Mexicoko historia

Historia apur bat
Mexiko, lurraren alde borrokan.



Gaur zer egin behar duzu??
Irakurri hemen azpian duzun testua eta egin eskema bat. ESKUZ. Gero, bidali zure eskemaren argazkia classroom-en!! 

Horrez gain: Bi esteka duzu; bat zapatistei buruz eta bestea indigenak presidenteari konstituzioaren erreforma ematen. Irakurri, begira itzazu! (Honekin ez bidali ezer)



1. Porfirio Diaz-en diktadura





XX. mendearen hasieran Porfirio Diaz-en diktadurapean, Mexikoko ekonomia izugarri hazi zen.
Porfirio diktadore izan zen garaian, herri lanak eta industrializazioa sustatu zituen, baina arazo bat are larriagoa egin zen: lur jabetzaren egitura. Lur gehienak latifundisten esku zeuden. Jabe gutxien esku, alegia.

Garai horretan, lur-jabetzak handitu zituzten herri-eremuak gehituz; eremu horiek nekazari indiarrenak ziren oso aintzinatik, eta bat-batean, lurrik gabe geratzeaz gain, asko bota egin zituzten. Mexikoko iraultzaren aldeko herri-altxamenduen oinarrietako bat izan zen gertaera hori.

2. Francisco Madero

1909an, estatu kolpea eman zuten Porfirio Diazen dikaduraren aurkako zenbait pertsonaiek; hala bukatu zen autokraziaren garai luzea, eta erbestera bidali zuen diktadorea.

Francisco Madero presidente berriak lurrak indigenei itzuliko zizkiela agindu zuen, baina ez zuen esandakoa bete, eta areagotu egin zen gizartearen haserrea. Madero 1913an hil zuten, goi klasekoen probilegio tradizionalen aldeko indarrek.

Emiliano Zapata eta Pancho Villa buruzagi iraultzaileek zanbai altxamendu burutu zituzten iraultzaren aurkako gobernu berria botatzeko, baina altxamendu horiek gerra zibil bihurtu ziren 1913 eta 1917 artean. Iraultzaileek garaipena lortu zuten, eta 1917ko otsailaren 5ean, Queretaroko kongresua elkartu eta garai poplitiko berri bati eman zion hasiera.

Nekazaritza erreformak jarri zituzten martxan berehala, eta latifundioei ere mugak jarri zizkieten.

3. Mexikoko iraultza



Iraultzaren hasier-hasieratik herrialdea berreraikitzeko prozesua hastea izan zuten helburu, eta horretarako, neurri hauek hartu zituzten:

  • Estatua sekularizatu
  • Derrigorrezko hezkuntza zabaldu.
  • Gizarte-laguntza sortu
  • Langileen eskubideak onartu
  • Programa bat jarri martxan meatzaritzako eta petrolio arloko erauzketa-industriak nazionalizatzeko, bi urte geroago egin zena.
Iraultzaren ondoren, talde irabazleen artean alderdi politiko bat sortu zen ofizialki 1929an: Partido Nazional Revolucionario (PRI) izango zena eta Mexikoko gobernuan egon zena XX. mende osoan zehar.

4.Lazaro Cárdenas (1934-1940)



Bultzada berri bat eman zien neurri iraultzaileei. Estatu Batuetako interesen aurka agertu zen. Hauek izan ziren egin zituen erreformak:
-Nekazari pobreen artean banatu zituen 20 milioi hektarea baino gehiago.
-Burdinbidea (1937) eta petrolioa (1938) nazionalizatu zituen.
Doako hezkuntza zabaltzeko anbizio handiko proiektu bat landu zuen.
Presidente horrek 1939an milaka errepublikano hartu zituen, Espainiatik ihes joan zirenak Francisco Franco diktadoreak Gerra Zibila irabazi ondoren.

5. Salinas de Gortari.




Berarekin Mexiko EEBBetako gobernuarekin TLC- Merkataritza Libreko Ituna sinatu zuen, eta zapatisten altxamendua gertatu zen.

6. Vicente Fox

Alderdi desberdinen hautagaia, iraultzatik 2000ra arte, irabazi zuen urtean, PRIkoa ez zen lehenengo presidentea. 

8. Gaur egun (2020): Lopez Obrador



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...