jueves, 27 de febrero de 2020

Ukrania, Bilbon


SOBIETAR BATASUNA:
Ukraniako esperientzia, Bilbon




Lehenengo eta behin, eskerrak eman nahi dizkiot M.M ikaslearen familiari. Elkarrizketa batean kontatu dute beraiek egin dutenen bizitzako bidearen parte bat. Kontatzen dutenarekin hobeto jakin dezakegu ze nolako bizitza zegoen SESB-eko ekonomia planifikatuaren garaian, Estatuko komunismoarekin. Amamak kontatzen dituen gertakizunak 1950 hamarkadakoak dira, eta amarenak 1990. hamarkadakoak. Eta M.M-k egin duen lan honetan oso ondo ulertzen da zein bizitza izan zuten SESB-en garaian. Elkarrizketa batean.

Esteka honetan duzue M.M-k prestatutako PPT Ukraniako egoera azaltzeko. Beti bezala, ez dut "perfekzioa" baloratu, (akats ortografiko batzuk egon arren lan ederra izan delako); baina bai ekonomia erreala ulertzeko familaren memoria egitearen lana, modu boluntarioan.


Testigantza hauekin kolokan geratzen da amets komunistaren errealitatea, SESB-en bizi zen moduan.  Beste gauzen artean Stalinismoan alderdi komunistan zeuden politikoen probilegioei buruz hitz egiten du -totalitarismoaren islada-. Ulertu dezakegu lan falta ez zela hain nabaria izan baina soldata urriak zirela kausa ongizate maila nahiko baxua zen. Pentsatzeko askatasuna bai, baina ez zuten publikoki adierazteko askatasunik... jostailurik gabeko amamaren garaiko umeek artaburuekin egiten zituzten bere jostailuak edo panpinak. Kontsumo gutxiko gizartea deskribatzen dute biek. Haserrearen gizartea deskribatzen dute. "Argi" gutxiko gizartea. Eta hemen azpian ikusten duzuenez, ikaslearen ondorioa, gerra guztien gainean:





Jakin nahi duzu zerbait gehiago Ukraniako historiari buruz?


Ukraniako historia apur bat



Ukrainako historia modernoa Ekialdeko eslaviarrekin hasi zen, XIX. mendetik aurrera, eslaviarrak Ukrainako erdiguneko eremuan bizi ziren. “Kieveko Rus” izenarekin ezagutzen den estatu hau Europako estatu handiena eta ahaltsuena bilakatu zen , baina XII mendean desegin zen. XVI eta XVII mendeetan, Ukraina izan zen Khmelnytsky matxinadaren garaian lehen demokrazia modernoa (Bi Nazioen Errepublika).

Iparraldeko Gerra Handiaren ostean, Ukraina eskualdeetako hainbat potentzien artean banatu zen eta XIX. Mendean, Ukrainako zatirik zabalenek Errusiako Inperioarekin bat egin zuten. Gainerako lurraldeak Austro-Hungariako Inperioaren kontrolpean geratu ziren. Gerra etengabeak eta independentziarako hainbat saiakera egin ondoren, 1922an Ukraina Sobietar Batasuneko sortzaileetako errepublika bat izan zen.

Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistako lurraldea Bigarren Mundu Gerra eztanda egin baino lehen eta amaitu ondoren eta mendebaldera zabaldu zen. 1954an berriro handitu zuen bere lurraldea Krimea bereganatu zuenean. 1945ean, Ukrainako Sovietar Errepublika Nazio Batuen Elkarteko kide sortzaileetakoa izan zen.  

Ukrainak independentzia lortu zuen Sobietar Batasuna desegin ondoren 1991ean. Horrela hasi zen merkatuko ekonomiarako trantsizio garaia. Ukraniarrek espero zuten goraldi ekonomikoa ez zen heldu, 1988an hasi baitzen depresio ekonomikoa, SESB-etatik independentzia lortu baino lehenago. Krisi horrek eta 1999ra arte iraun zuen, zoritxarrez.

2000 eta 2007ren artean Barne Produktu Gordina asko hazi zen Ukranian. Hala ere, 2008ko krisi finantziarioaren ondorioz Ukraniak bigarren depresio handia pairatu zuen.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...