HISTORIA GAINDITZEKO Lana eta epeak:
Epea: Ekainaren 12an eman ikastetxean. Itzi-ri, eskura.
1. ABSOLUTISMOA
Pelikula bat ikusi eta absolutismoaren ezaugarriak erlazionatu pelikularen eszenekin.
Hau egiteko hemen duzu PPT bat, Esteka honetan duzu teoria eta hemen duzu AMADEUS peliularen esteka.
Luzera: 3 orrialde. (arial12)
Hauxe Film Affinity-k egiten duen iruzkina pelikularen gainean.
"Antonio Salieri es el músico más destacado de la corte del Emperador José II de Austria. Entregado completamente a la música, le promete a Dios humildad y castidad si, a cambio, conserva sus extraordinarias dotes musicales. Pero, después de la llegada a la corte de un joven llamado Wolfang Amadeus Mozart, Salieri queda relegado a un segundo plano. Enfurecido por la pérdida de protagonismo, hará todo lo posible para arruinar la carrera del músico de Salzburgo. Mientras tanto, Mozart, ajeno a las maquinaciones de Salieri, sorprende a todos con su genialidad como músico, pero también con sus excentricidades". (FILMAFFINITY).
Pelikula honetan Wolfrang Amadeus Mozart-en bizitzan zehar XVIII. mendeko bizimodua ikus dezakegu, monarkiaren Gorteetan, absolutismoaren garaian. Ariketa: Gehiago sakontzeko.
Ikusi pelikula osoa etxean eta egin zerrenda bat. Zerrenda honetan agertu behar da ezena bat eta gero, absolutismoaren zein ezaugarri ikusten duzun. Amaitzeko, egin azalpen laburtua ezaugarri hori azalduz. Hor, klasean ikusitako edukinak aplikatuko dituzu.
2. PARLAMENTARISMOA Vs ABSOLUTISMOA Ingalaterrako Gerra Zibilean.
Ariketak:
2.1. Begiratu bideo honetan dagoen gudua. Noiz gertatu zen? (Lagungarriak izan daiteke beheko estekak)
2.2. Ikertu: Nor zen Cronwell?
Luzera: Orrialde bat.
Luzera: Orrialde bat.
Batalla de Edgegill. Zoaz Esteka honetara!!
Biografia de Cronwell. Zoaz esteka honetara!!
3. EMAKUMEA Antzinako erregimenean.
3.1 Sense and sensibility (1995)
Ariketak: Trayler-a ikusi, goian duzuna. Jane Austen-en lanarekin moldatuta dago pelikula hau eta ikusi ahal duzu Antzinako Erregimenaren amaierako landako aristokraziaren bizimodua, Ingalaterran.
3.1. Nolakoak dira trayler honetan agertzen diren emakumeak? (10 lerro).
****
4. Irakurri azpian duzun testu hau eta egin testu iruzkin bat. Luzera: 3 orrialde.
Emakumeak Larramendiren ikuspegian:
"(...)Larramendiren obran emakumeak ere gipuzkoarrentzat eraiki zuen ideal birilaren arabera irudikatzen ziren:
Las mujeres en Guipúzcoa son las más hermosas que hay en toda España; de bellísimo color, bien apuestas, rollizas, fuertes, ágiles y sanas; de pocos melindres y hazañerías, de gran despejo, que bajan y suben a sus caserías y montes con el mismo aire y vigor que si no hubiera cuesta. Son más robustas y de más aguante que los hombres en llevar y traer cargas pesadísimas sobre su cabeza de un lugar a otro, distante tal vez tres o cuatro leguas.
Orokorrean, Ilustrazio europarrak gozotasuna, fintasuna eta dotorezia bezalako ezaugarriak ezarri zituzten emakumeei berezkoa zitzaien esentziaren atributu bezala. XVIII. eta XIX. mendeetan zehar, pentsamendu ilustratuaren ildotik feminitatea naturalizatuz joan zen amatasuna, domestizitatea eta ezkontza emakumeen patu naturaltzat ezarriz. Baina Larramendiren obrak erakusten du XVIII. mendean zehar proposamen ilustratuekin batera beste irudi batzuk ere, oso erroturikoak (enraizados), existitu zirela. Andoaindarraren obra osoan zehar, amatasuna, esaterako, bigarren planoan geratu zen. Larramendik baserritarrei, mojei, serorei etab.ri buruz hitz egin zuen. Baina amatasunaren inguruko aipamenak eskasak izan ziren eta ez zentzu laudagarrian (onean).
Emakumeen hezkuntzari buruz idatzi zuenean amatasuna ez zen inoiz emakumeen formakuntzaren erdigunean kokatu pentsalari ilustratuek egingo zutenaren kontra.
Lanaren luzerak ez digu aukerarik ematen Larramendiren ikuspuntua heziketa proposamen ilustratuekin alderatzeko. Baina argi dago bere idatzietan eta pentsamenduan emakumeen zereginak eta, oro har, feminitatearen definizioa zentzu ilustratuko amatasunetik eta domestizitatetik zeharo aldentzen (urruntzen) zirela(...)".
- Iturri Historikoa: Generoa Antzinako Erregimenean: Sancho El Sabio aldizkaria.
- Izenburua: Manuel Larramendiren ikuspuntua eta bere itzala* Gender in the Ancien Régime: point of view and trace of Manuel de Larramendi.
- Egilea: Bakarne Altonaga Begoña.
5. "Amistades peligrosas" (1988)
Pelikula honetan ikusi ahal dugu Antzinako Erregimeneko noblezia frantziarraren islada.
Ariketa: Begiratu pelikularen zatia eta erantzun: Zer dio emakumeak bere bizimoduari buruz, zer zen inportantea Antzinako Erregimeneko emakumeentzat, bere ustez? Nolakoa izan behar zen beraien bizimodua? Protagonistak berak bete zuen "agindua"?
Luzera: orrialde baten erdia.
6. Iraultzak
Absolutismo eta liberalismoa Espainian. Esteka honetan bideo bat duzu gazteleraz. Nahi dudana hauxe da: orrialde 1eko laburpena euskeraz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario