MEATZARIAK, LESBIANAK eta HOMOSEXUALAK
Margareth Thatcherren garaian
Kaixo historiagileok!!
Hona hemen, Markelen lana. Tabua apurtzen...
"Klasean nengoen eta LGTBIQ+ ri
buruzko komentario bat entzun nion irakasleari. Orduan, buruan ideia bat piztu
zitzaidan, interesgarria iruditu zitzaidan kolektiboaren gaineko ikerketa bat
egitea, historia irakasgaian. Zergatik izan daiteke interesgarria? Homosexualak,
lesbiatak etab. lehenaldian bizi izan zuten egoera bat delako, baina gaur egun
ere, antzeko egoerak bizitzen ditugu oraindik. Egia da LGTBIQ+ kolektiboko
kideek sufritu dutela askotan. Sufrimenduko momentu guzti horiek agerikoak dira
eta oso esanguratsuak. Hala ere, ikerketa honetan Margaret Thatcherren garaian
zentratu naiz. XX. Mendeko 80ko hamarkadan (1984-85an). Eta garai horretako
borrokan kokatu naiz; nire asmoa zen ondo ulertzea zer gertatzen ari zen garai horretan
LGTBIQko kideekin eta batera, zein egoeratan bizitzen ari ziren meatzariak. Bi
kolektibo horiek elkartasun-sarea eraiki zuten eta. Erresuma Batuko -EB- lehengo
ministrarentzat Parlamentuko jarduerak interesgarriak eta bereziak izan ziren
oso bere bigarren egonaldian: eragina izan zezakeen jende askoren bizimoduan.
Eta horregatik, testuinguru historiko horretan jarri naiz. “Denbora-bidaia”
horretarako Pride pelikula ikusi dut. Benetan pelikula hunkigarria
da eta guretzako LGTBIQ+-ko kideentzat ez ezik, denontzat ere, oso esanguratsua
iruditu zait.
Testuingurua aztertzeko lehen ulertu
behar dugu nor den Margaret Thatcher eta zelako egoera zegoen EB-n 1984an.
Margaret Thatcher EB-n hautatutako lehen emakume ministra izan zen bi aldiz aukeratua:
1979 eta 1983an.
Hamarkada horretan, ekonomian gauzak okertu ziren: esate baterako, langabezia bikoiztu zen. Horren ondorioz, grebak bata bestearen atzetik gertatu ziren eta horrekin batera, Margaret Thatcherren onarpena asko jaitsi zen. EB krisialdian zegoen. Krisi horretatik irtetzeko modurik hobeterena eta ministraren proiektuarekin jarraitzeko, gerra bat egon zen: Malvinetako gerra, 1982 urtean hasi eta amaitu izan zena.
Arlo soziala jorratu nahi badugu LGTBIQ+ kolektiboaren egoeran jarriko dut arreta. Eta ondorioztatu dezaket kolektiboari burla bezalako zerbait egin zigula Thatcherrek. 60ko hamarkadan bera izan zen homosexualen deskirminazioaren alde egin zuen parlamentarioren bat. Thatcherrek ideiak oso kontserbadoreak zituen eta boterera ailegatu eta gero, 1988an sekzio 28 izenezko lege bat ezarri zuen. Oso lege negatiboa izan zen kolektibo honen askatasunak erabat murrizten zituelako. Sekzio 28 horretan homosexualei buruzko edozein propaganda egitea galarazi zuten. Ustezko “propagandaz” gain, eskoletan, hezkuntza sisteman homosexualitatea edo LGTBIQ+ren gainean ikastea debekatuta zegoen. Niretzat -eta espero dut denontzat- bai harrigarria ikustea nola jendeari ez zioten uzten 20 urteetan zehar norberaren sexualitateari buruz hitz egitea!. Baina horrez gain, eskoletan gaiari buruz ezin zuten ezta hitz egin ere!. Horren ondorioz, ez zait hain harrigarria egiten homofobia tasa hain altua izatea garai horretan, ezta?. Hildo beretik, ez da arraroa homosexualitate-tasa hain baxua izatea. Gainera, denbora horretan SIDA-HIEZaren existentziaren kulpa/errua botatzen zitzaien kolektiboko kideei.
Beraz, homosexualak diskriminatu zituzten
, jo, eskubideak kendu eta haien gainean gauza oso itsusiak esaten zituzten.
Zoritxarrez, egoera triste hauek ez ziren EBan bakarrik gertatzen, mundu osoan
baizik. Penagarria izaten bada ere, leku batzuetan LGTBIQ+ taldekideen kontrako diskriminazioa badago
oraindik ere.
Benetan nire ustez M. Thatcher etsigarria izan da, lehenengo emakumea izan zelako kargu hori hartzen.
Ni bezalako norbaitentzat berri ona da, feminista naizelako eta emakumea
aritzen denean arlo politikoan, txalokatzen eta aldarrikatzen dut. Baina
zailagoa egiten zait ulertzea zelan ezarri zuen sekzio 28ko bezalako legea:
kolektibo minoritario honen eskubideak urratzen zuen legea, hain zuzen. Seguruenik
emakumea izanda emakumeen egoera zailak uler zitzakeen. Beraz, zergatik lege
hori? Egia da bera kontserbadorea zela, baina hasiera batean beraien alde egin
-itxuraz, behintzat- eta boterera ailegatzean beren kontra jartzea, benetan zentzurik
gabekoa eta nahiko itsusia den ekintza da, nire ustez. Lege “homofobo” hau
2003an kendu egin zen. Hala, esan daiteke 20 urteko oztopo instiuzionala
pairatu behar zutela LGTBIQ+ko kideek, gay eta lesbianak zirenek. Luzea,
kondena.
Hemen azpian jarri dizkizuet bi
bideo, you tubekoak, ulertzeko garai horretako meatzarien egoera eta M.
Thatcherren hitzaldia, hurrenez urren:
Hau izan zen Margaret-en homosexualen kontrako diskurtso bat
Filmara bueltatzen, filma honek
erakusten digu eskuzabaltasun keinua meatzari eta gay eta lesbianen kolektiboen
artean. Horrez gain, ikus daiteke nola laguntza behar dugunean edonoren laguntza
onartzen dugu, orokorrean. Dogmatismoz beteriko pertsonak izan ezik, laguntza
esker onez jasotzen dugu. Baina, nortzuk dira dogmatikoak? Modu apalean esanda,
dituzten ideak hoberenak direla
pentsatzen duten horiek. Filmean ikusi ahal dugu 1984 eta 1985 bitartean egon
zen greba, meategietako langileak egina. 1984an greba hasi zuten meatzarien
egoera ekonomikoa larria zelako eta gainera, egoera larriagoa bihurtu zen
krisiarekin langabezia bizkoitu zelako. Orduan, kalera atera ziren meatzariak
eskubideak eta lanak mantentzeko. Gay eta lesbianen talde bat meatzariei
laguntzeko prest zeuden. Hala ere, meatzarien sindikatuek ez zieten behar zuten
arreta eman homosexualak zirelako, eta garaiko gizartea aurreiritziz beteta zegoelako:
penagarria, baina horrela izan zen! Homosexualak
eta lesbianek haientzat ez zen erreza izan kontuan hartuta izatea.
Egun batean Gales-eko herri bateko persona batzuei deitu zieten. Erantzun zuten eta lehenengo aldiz homosexual eta lesbianen talde honen laguntza onartu zuen lehenengo herria bihurtu zen hura. Harrigarria iruditu arren meatzarien herrietan kolektibo honek eskaintzen zuen laguntza ez zuten onartu nahi! Laguntza onartzen zuten, ez zuten eskatzen! Baina…homosexualak ziren. Hori zen dena. Gainera, hasierako momentuan, meatzarien artean haustura bat zegoen. Haietako askok ez zuten laguntza hori onartu nahi “zikina” izango balitz bezela, homosexualek eta lesbianek emana zen eta.
1985ean laguntza hori eta beste batzuei esker, greba amaitu zen. Meatzariak eta antolakuntza horretan zeuden batzuk LGTBIQ+ kolektiboko kideen zordun sentitzen ziren. Horregatik, beraiek jasotako laguntza bueltatu nahi zieten. Hala, 1985an lagunak sentitzen zirenez, “pride” ospatzen zeneko egunean desfileetara joan ziren. Modu horretan, meatzariek kolektibo homosexualari laguntzen zioten bakoitzaren sexualitate, geure sexualitatearen eskubideak aldarrikatzen “Pride” eguneko desfilean.
Oso modu polita izan zen eskuzabaltasuna adierazteko, ahal zuten moduan mesede-elkartasuna bueltatzen. Gainera pelikulan zehar ikusi ahal dugu nola jende homosexuala etxetik joan/ihez egin behar ziren gurasoek eta familiek onartzen ez zituztelako ziren moduan. Hau nekez onartu ahal dut, naskagarria iruditzen zait, eta gaur egun oraindik gertatzen da, zoritxarrez.
1.
ELKARREKIN HOBETO. Azkenean ikusten da nola bi kolektibo hauek batera doazenean
gehiago lortzen dutela borroketan, haiek bakarrik baino.
2.
LAGUNTZA, LAGUNTZA DA. Beste alde batetik, ikusten dugu jendeak laguntza
behar duenean, edozein laguntza onartuko duela. Aurreiritziak albo batera
utzita.
3.
BORROKATU DUENAK
ULERTZEN DITU BORROKAK. Nik uste dut
borroka bat badago zure eskubideen alde, borrokatu behar baduzu eta beste bat
ere egin behar badu, ziur nago elkar lagunduko dutela. Zergatik, ba? Egoera
zailetatik pasatu ondoren beste pertsonaren sentimenduak hobeto ulertuko dituzulako.
Sufrimendua eta borroka nolakoa den badakizulako.
4.
DISKRIMINAZIOA EZ DA
AMAITU. TABUA DA ORAINDIK. Azkenik esan nahi
nuke hau ikusita gaur egun bagaudela posizio hobe batean baina oraindik
diskriminazio asko dago eta nire ustez kritika eraikitzaile bezala, oso gutxi
irakasten eta hitz egiten da kolektiboari buruz. Arlo batzuetan gai hau tabu da oraindik. Nire
iritziz, gure %100 askatasuna lortzeko asko geratzen da oraindik.
5.
ASKATASUNAREN GILTZA. Guk geuk, mundu honetako etorkizuna garenez, askatasunaren
giltza dugu, Frantziako iraultza ireki zuen horrelako ate bat (ez literalki
gerrak eta abar egon zirelako) eskubideak lortzeko. Aukera paregabea gurea, etorkizunean
oraindik mundu irekiago bat lortzeko.
Markel Unamuno
No hay comentarios:
Publicar un comentario