BA AL DAGO GAUR EGUN BOTERE BANAKETARIK??
"Tele saioak
politikaren eta epaileen arteko harreman konplexua jorratzen du. Azaltzen
digute nola zenbait partidu politikoek botere judiziala kontrolatzeko asmoz, CGPJ (Botere Judizialeko Kontseilu Orokorra -BJKO-) berritzen saiatzen diren bakoitzean blokeatu egiten dute aldaketa gerta ez
dadin. Alderdiek zenbat eta kontaktu/harreman
gehiago izan botere judizialaren barruan hainbat eta posibilitate handiago
dituzte defendatuta egoteko, arazo juridikoren bat izanez gero.
Psoe-k lege berria
sortu zuen, parlamentuak kontseiluko kide guztiak hautatuko zituena, baina une
horretan ez zen burutu PP-ri kalte egiten baitzion eta Psoe-k PP-ren laguntza
behar zuelako aurrekontuak gainditzeko, aurrera ateratzeko.
Epaileek, beren
aldetik, uste dute autonomia edukitzeko epaileek beraiek hautatu behar
dituztela CGPJ-eko kideak eta ez dute-orain
gertatzen den moduan- politikoek hautatuak izan behar.
PP-k hauteskundeak
irabazi zituenean, 1993 urtean Aznarrek epaileek beren ordezkariak hautatzeko
eskubidea izango zutela zin egin zuen. Ez zuen bere hitza bete eta zenbait
blokeo egin zuen hautatzeko modua ez aldatzeko. Berriro ere, 2008. urtean Rajoyk
berriro esan zuen epaileek beren kideak aukeratzeko eskubidea izango zutela
gobernuburua izan baino lehen…baina berak ere ez zuen hitza bete hauteskundeak
pasatu zirenean.
PP-k blokeo bat
egiten duen bakoitzean errudun bat bilatzen du, adibidez 2007, urtean ez
bakarrik auzitegi konstituzionala blokeatzea leporatzen diote PSOEri baizik eta
Podemos-i komunistak izatearen kulpa botatzen diete.
Baina momentu
honetan Podemos-PSOEko gobernuak ez du aldatu hautatzeko modua epaileek beraiek
CGPJeko kideak aukeratzeko. Sistema berdina mantendu nahi dute -alderdiek egin
dezaten- gehiengoak aldatuta.
Ikertu
zein den CGPJ -Consejo General del poder Judicial-(Botere Judizialeko Kontseilu
Orokorra)
Botere Judizialaren
Kontseilu Nagusia erakunde konstituzionala, kolegiatua eta autonomoa da,
epaileek eta beste jurista batzuek osatua, Botere Judizialaren gobernu
eginkizunak betetzen dituena, epaileen funtzio judiziala gauzatzerakoan
epaileen independentzia bermatzeko. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia
berritzea ia bi urtez egon da geldirik. Badirudi egoera ez dela epe laburrean
desegingo zeren eta Diputatuen Kongresuko eta Senatuko hiru bosteneko gehiengo
kualifikatuaren adostasuna beharrezkoa da. Hau da, ezinbestekoa da herrialdeko
bi indar politiko nagusiak, PPk eta PSOEk, itun batera iristea.
Gure herriko
magistratuek beren lana betetzen dutela eta botere judizialaren independentzia
bermatzeaz gain, CGPJ-k erabaki garrantzitsuak hartzen ditu epaileen kudeaketa
profesionalari dagokionez. Gainera, Kontseilua arduratzen da Auzitegi Goreneko
kideak eta beraiek osatzen duten ganberen buru diren magistratuak izendatzeaz. Egoera
normaletan, berritzea 2018an gertatu behar zen. Hala ere, indar politiko
nagusien arteko adostasun faltak hori eragotzi du.
Zein da
arazoa Parlamentuak aukeratzen baditu CGPJko kideak?
Ez litzateke
inpartziala izango, beraz, ez luke bere lana edo betebeharrak modu bidezko
batean egingo. Hori gertatu egin da PP-ren kasuan eta horrexegatik CGPJ berritu
nahi dute. Duela zenbait urte, Pablo Casadori master bat ez izatearen salatu
zioten baina epaiketa egiteko momentuan CGPJ-tan zeuden bokalak babestu eta
defendatu egin zuten. Azkenean Antzinako Erregimenean gertatzen ziren gauza
antzekoak gaur egun gertatzen dira epaitegietan. Absolutismoan errege
absolutuak erabakitzen zuen nork epaituko zion, eta modu honetan “garaitezina”
zen. Hori ez zela justua ikusita, gauzak aldatu egin ziren baina orain badirudi
berriro bueltatzen ari garela “tranpatiak” izatera.
Zer
zerikusia du ustelkeriarekin?
Ustelkeria, Kargudun
edo enplegaturen batek, bere egoeraz zilegi ez den moduan baliatuz, diru edo
onuren truke, botereaz aprobetxatzea da. Beste hitz batzuekin, boterea erabiltzea
gehiegikeriak egiteko, interes pertsonalak lehenetsiz. Honek zerikusia du
CGPJ-rekin zeren eta gaur egun ezin da guztiz partziala edo justua izan,
zenbait partidu politikoek onura ateratzen dute hartatik. Azken finean, bai
ustelkeria baita boterea erabiltzea zure eginkizun “ilunak” ezkutatzea ere
legearen kontra doaz eta hori gerta ez dadin saiatu behar da epaileak benetan
autonomoak izatea, alderdien agindupean egon barik. (...)
Andrea Gomez Hermosilla
"LaSexta-n emandako programa honek politikaren eta epaileen arteko harreman konplexuaz hitz egiten
digu, botere betearazlearen eta judizialaren artean. Ia 60 minutuko iraupenean,
herrialdea gobernatu duten alderdi politikoetan zehar Espainiak igaro behar
izan zituen gertakari eta egoera batzuk planteatzen ditu. Oso galdera
garrantzitsua planteatzen zaigu: benetakoa al da botere-banaketa?, 1978ko
Espainiako konstituzioan agertzen zen Erregeak izendatutako hogei kideetatik,
kategoria guztietako epaile eta magistratuen arteko hamabi horietatik izan
behar zirela. Horrekin ez zen zehazten aukeratu behar zituena, eta, beraz,
parlamentuak gainerako zortzi legelariak bezala izenda zitzakeen. Azkenean,
erreforma guztiz legezkoa zela erabaki zen, baina ganberek aurreikusi zuten bete
beharreko postuak alderdi ezberdinen artean banatuta egongo zirela.
Agustin
Azparren Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko magistratu eta abokatu ohia,
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian aurkeztu zen independente bezala, eta
berak erabaki zuen ez zuela inolako alderdiren alde egin nahi. PSOEko eta PPko
alderdien artean adostutako hautagai bakarra izan zen (…).
Blokeoak eragiten duen arazo guztia
ikusita, beharrezkoa da alderdien arteko akordio batera iristea, blokeoak
demokrazia arriskuan jartzen baitu eta Konstituzioaren urraketa argia baita.
Jakina da gaur egungo justizia Espainian diktaduraren garaian Espainian bizi
izan zen aurreko justizia frankistaren emaitza dela. Ez zen beharrezkoa
banaketa politiko bat, garai hartan epaile independente izatea oso erraza zen,
baina egungo Demokraziaren etorrerarekin erregimen Konstituzionalarekin eratu
da.
Bideoko datu guztiek gure justizia-sektorea Espainian
nola dagoen hausnartzeko balio dute. Jakin behar dugu Botere Judizialaren
Kontseilu Nagusia blokeatuta dagoela oraindik. Eta garrantzitsua da
birplanteatzea ea gure egungo justizia oso politizatuta dagoen eta
alderdikeriak eragina duen epaileengan. Laburbilduz, epaiketak ekuanimeak eta objektiboak
izateko, justizian epaitzeko, alderdi politikoek ondo egin behar dute beren
lana eta utzi behar diete epaileei berea agiten.
Zein da arazoa Parlamentuak aukeratzen baditu CGPJko kideak?
Dakigunez, Botere
Judizialaren Kontseilu Nagusia Erregeak izendatzen du eta Gorte Nagusiek (Kongresuak
eta Senatuak) aukeratzen dute, hau da, ganbera biko Legebiltzarrak. Praktikan,
alderdi politikoei dagozkie, Talde Mistoa izan ezik. Kideak alderdi politiko
batekoak edo bestekoak direnez, erabakiak zatituta daudela pentsa daiteke.
Iritzi ezberdin horiek alderdien arteko desadostasuna eragiten dute, Botere
Judizialaren Kontseilu Nagusian blokeoa sortuz, argi dagoena ez da egoera ona.
Zer dio Europak?
Konstituzioaren aurkakoa da, Europak independentzia
judiziala indartu nahi du. Ustelkeriaren Aurkako Taldeko presidenteak ez du
erreforma gustuko, ustelkeriaren aurkako erne egon behar izateari garrantzi
berezia ematea esaten du.
Gobernuaren ekimen legegilea Europako Kontseiluaren
estandarrak urratzea izan daitekeenez, azkenean gobernuak erreforma bertan
behera utzi du.
Nahia Arcocha Loedo
No hay comentarios:
Publicar un comentario