ETORKIZUNIK EZ, EMOZIORIK GABE
Gaurko sarrera honetan aurkeztuko dizkizuet Psikologiako ikasleek egin duten lan boluntarioak.
Historiako blog honetan publikatu nuen sarrera batean Harari historialariaren liburuaren zati bat. "Gaur egun, zer?" orrian publikatuta. Eta psikologiako ikasle asko animatu dira galderak erantzutera. Horrela, hartu ditut beraien lan boluntarioetako zati batzuk zuei aurkezteko. Ondo idatzita eta pentsatuta daude. Eta galdera "deseroso" eta misteriotsuen erantzunak badira. Ikasi nahi duzu beraiekin?
Hala ere, erantzun hauek ulertzeko, joan behar duzu esteka honetara "Buruko estimulagailuak" eta irakurri proposatu nien lana, ados? Bestela, ez da ezer ulertzen!!
Gizakiak emozioak eta arrazoia gara
"(...)Abots hauek, berez, ezin dira kontzeptu ez-abstrakto bat bezala definitu. Zerbait abstraktoa etortzen zaigu burura, nahi ta nahi ez. ezta haien funtzionamendua guztiz ulertu, lehen aipatu dudanez, desberdinak direlako gizaki guztien artean. Ala ere, historian zehar hainbat korrontek adierazi dituzte abots hauek eta modu batean edo bestean, zer diren azaltzen saiatu egin dira. Freud-ek proposatutako pentsamenduaren, psikoanalisiaren, oinarriaren bat, abots hauek ziren. Mediku honek ikerketa izugarria egin zuen inkonzientearen inguruan eta hiru zatitan banatuta dagoela esan zuen, Zera, Nia eta Super nia. Azkenengo hau da, dudarik gabe, ahotsak errepresentatzen dituen kontzeptua. Abots hauek, modu sinple batean laburbilduz, bakoitzak aukeratu eta bereganatutako lege moralak dira , eta hauen bidez, pertsona bat modu batean edo bestean jokatuko du. Abotsak entzuten ditugu egoera baten aurrean aurkitzen garenean eta zein jokabidea izango dugun aukeratzeko beharra dugunean. Adibidez, nire aita nekatuta bueltatu da etxera egun osoa lan egiten eman ostean. Ni sofan botata nago, baita ere nekatuta nagoelako eta deskantsatu eta telebista ikusi nahi dudalako. Momentu batean konturatzen naiz nire aita arropa zintzilikatzen dagoela, eta gainera, afaria prestatu beharko duela gero. Nire buruari galdetzen diot ea zelan jokatu behar dudan, zerak ( alde instintiboena eta plazerren bila dagoena) etzanda geratzeko aginduko dit, baina nire abots hoiek, supernia, sofatik altxatzeko aginduko didate gogoaraziz aitari lagundu behar diodala ez daukadalako ezer eginik. Abots hoiek bakoitzaren Supernia dira. (...)
Berriro ere esperimentuari erreparatzen badiogu konturatuko gara estimulagarria jartzen diotenean efektibotasuna izugarria dela. Askotan esaten da gizakiak akatsak egiten dituela errobotak ez garelako, erabaki bat hartzerakoan, askotan, superniari jotzen baitiogu eta beti ez dira erabaki perfektuak hartuko. “Arazo” hau, badago lotuta emozio anitzak sentitzeko gaitasunarekin. Ikusi denez behin emozioekiko menpekotasuna gaindituta oso efektibotasun handia lortzen da, eta hori, argi dago gendea sendatzeko oso kualitate positiboa izan daiteke. Baina hala ere, errobotak bezala jokatzean galtzen dugu moraltasunez aukeratzeko gaitasuna eta hori, gure gaur eguneko bizimoduan beharrezkoa dugu. Adibidez, medikua izanda batzutan erabaki moralak hartu behar dituzu. Adibide ezinhobea urte honetan bizitzako pandemia izango zen. UCI-ak beteta zeuden, langileak lan gehiegi zuten, gendea hil baino ez zen egiten eta krisi egoera batean zegoen mundua. Heldu zen momentu bat ezen medikuak erabaki behar izan zuten zer pertsonak izango zuen leku bat UCI-an, modu batean edo bestean , aukeratuta ez zen pertsona heriotzarekin zigortuz. Bakoitzaren moraltasun legeak beharrezkoak izan ziren gutxienez, bizitza guztiak salbatzean ezinezkoa izanda, erdiak salbatzeko. Erabaki hori errobot batek ez luke horrela hartuko, deuseztatuko zituelako adibidez nagusiak, gazteak salbatzea arrazionalki zentzu handiagoa baitu. Baina, errazagoa izango bazen ere egoera gupida edo errua sentitu barik, ez genuke zorigaitz bezala ikusiko gertaera eta behin deskonfinatuta ez lituzke inork beteko neurriak eta, Covid-aren eragina ez zen murriztuko. Esan nahi dudana da, askotan sentitutako emozio negatiboak eragin positiboa dutela gure etorkizuenan, eta esperientzia txar hori izaten ez badugu bizimoduak aldatuko ez direla.
Lehen aipatu dudan bezala, gizakiak emozioak eta arrazoia gara. Modu batean jadanik aipatu dut nolako garapena izango luke mundua, adibidez gerra garaian emoziorik (gupida edo errua) ez bagenitu sentitzen, ez genuke errespeturik izango ez ingurunearen aurrean, ezta petsona errugabeen aurrean ere. Hortaz, mundua ez luke zentzurik izango, errobotak bagina bezala biziko genuelako eta , gaur egungo gizartea aztertuz, konturatuko gara gure bizimoadua emozioz beteta dagoela. Beharrezkoak dira bi motatako emozioak gizartea hedatu ahal izateko eta mundua aurrera jarraitzeko".
AINHOA DE LAS FUENTES
Gizakiari ezin zaio enpatia kendu
"(...) Beraz, denok izan ditugu gure bizitzako uneren batean barneko ahots horiek, entzutea lortzen dugunean luzaroan irauten dutenak eta egonezina, kezka, errua edo tristura bezalako emozioak sortzen dizkigutenak. Gure ahuleziez, beldurrez edo akatsez hitz egiten dute. Horregatik, esan liteke gure barneko ahotsak gure erabakiei buruz iritzia ematen duten eta gure akatsak edo segurtasunik ezak behin eta berriz errepikatzen dizkiguten gure epaileak bezalakoak direla. Barneko ahotsek egindako epaiketa horren ondorioz, gure segurtasuna edo autokonfiantza gutxitu egiten da, eta horrek pixkanaka zoriontasun-sentsaziotik aldentzen joatea dakar. Nire kasuan, ahots horiek noizean behin entzuten ditut. Adibidez, duela gutxi lagun bati modu txarrean erantzun nion, eta arratsalde hartan zehar nire barruko ahotsak oso pertsona txarra naizela esan zidaten. Horrek tristatu egin ninduen azkenean, eta, nire gogoa hobetzeko eta neure buruarekin hain gaizki ez sentitzeko, barkamena eskatu behar niola erabaki nuen. (...)
Nire ustez gizakiari ezin zaio enpatia kendu, ezinbestekoa baita gizarte egokia eta on bat eraikitzeko. Izan ere, enpatia funtsezko oinarria da besteen sentimenduak edota emozioak ulertu eta partekatu ahal izateko. Beste norbaiten larruan jarri ahal izateko eta haiek dituzten sentimenduak eta emozioak antzemateko gaitasun horri esker, besteak gehiago kontuan hartzen ditugu.
Gizakiari enpatia kentzen badiogu, etengabeko gerra sortuko litzateke, besteen emozioak kontuan hartuko ez liratekeelako eta, beraz, bakoitzak berarentzat onena bilatuko lukeelako. Beraz, enpatia ezak eragiten duena da akordio amankomun batera heldu ezin izatea eta ondorioz gerra batean gertatuko litzatekeena izango zen bakoitzak bere interesen edo taldearen ineteresen alde jotzea.
Pertsonek enpatia balute eta terrorista kalifikatzean akatsak egingo balituzte, orduan haien akatsa onartuko lukete. Aldiz, enpatia izango ez balute eta terrorista kalifikatzean akatsak egingo balituzte, ez lukete haien errua onestuko eta hortaz egia ez zen azaleratuko, pertsona guztiek terroristatzat hartuz. (...)"
AINHOA MONTERO
Batzuetan emozioak oztopo bihurtu daiteke?
"(...) Emozioak gizakientzako funtsezkoak dira, baina egia da batzuetan oztopoak bihurtzen direla ekintza zehatz batzuk egin nahi ditugunean. Batez ere, lanbide batzuetan eragin positiboak izango lituzke enpatia ezabatzea. Medikuntza, oso arlo garrantzitsu bat da. Patologiak antzematean, ebakuntzak egitean edo pilulak errezetatzean; sentimenduak alde batera utzi behar dituzte, lan horretan objektibotasuna oinarrizkoa delako. Adibidez, mediku batek lagun bati pilula batzuk ematen badio pena sentitzen duelako berarengan, ondorio larriak gertatu ahal dira. Gure biologia ez da jolas bat edo nahi dugunean aldatu dezakeen zerbait. Ondorioz, saindu eta errespetatu behar dugu. Polizia edo segurtasunean aritzen direnak, bertako arauak eta legeak errespetatzen diren zaindu behar dute. Enpatia alde batzera utzi eta zorroztasunez bete behar dituzte haien zereginak. Egia da batzuetan, gustukoak ez ditugun gauzak egiten dituztela, baina benetan ez da bere errua, haiek ez dituztelako legeak egiten eta ezin dituztelako aldatu nahi dutenean. Epaileen lana oso zaila da, milaka froga aztertu ostean, epaitu bati zigor bat inposatu; edo bi epaituen artean erruduna nor den erabaki behar dutelako. Horregatik, sentimenduak ez dituzte kontuan hartu behar. Influentzien arabera aukerak egiten dituzten epaileak oso arriskutsuak dira, bidezkoak ez diren erabakiak hartzen dituztelako. Beste lanbide batzuetan dauden ondorioak aztertu ahal ditugu, baina beti konklusio bera ondorioztatuko dugu, badaudela sentimenduak parte hartzea behar dituzten lanbideak; eta behar ez dutenak. Garrantzitsuena da hauek desberdintzea eta errespetatzea lan bakoitzaren baldintzak. (...)"
ALEX DREYER
Emoziorik gabe, automatak izango ginateke
"(...) Hala ere, gauza bat da momentu jakin batean emozioak kentzea eta beste
gauza bat da emoziorik gabe bizi izatea. Emoziorik gabe automatak bilakatuko
ginateke, eta gure portaera beti berdina izango litzateke, egoerak eta
baldintzak kontuan hartu gabe, adibidez, enpatia eta elkartasuna desagertuko
lirateke. Mundua jasanezin bihurtuko litzateke.
Bestalde, historian aurrerapen eta asmakizun asko pertsona batzuen desioen,
jakin-minaren eta anbizioen ondorioak dira, eta emoziorik gabe bultzada hori
galduko litzateke. Baina gorrotorik gabe hobeto bizi izango ginateke.
Dena den, emoziorik gabe bizitza oso aspergarria izango litzateke,
nolakoak izango ginateke gizakiak sentimendurik gabe?
Animaliek baino izaera pobreagoa izango genuke, robotak besterik ez
ginateke izango."
IÑAKI ARMENTIA
Espeziaren amaiera nahi ez badugu, emozioak agindu behar du
"(...)Argi dagoenez, ugaztunok emoziorik gabe, hoztasun hutsa izango ginateke. Poza, segurtasuna, ikusmira, miresmena, sorpresa, nazka, beldurra, haserrea, tristura eta errua beste espezieengandik bereizten gaituzten oinarrizko sentimenduak dira. Beraz, hauek galtzeak, esaterako narrastiak bezala jokatzera eramango gintzuke, garun-linbikoa soilik erabiliz. Garun linbikoa, baita narrastien garuna deitzen dena, biziraupenaz arduratzen den garun primarioa da.
Narrastien garuna soilik erabiltzeak gizartearen eta gizakiaren atzerapen oso bat ekarriko luke, milaka urte eman baititu gizakiak horrenbeste emozio garatzea lortu duen arte. Historiako beste fase batean kokatzera eramango gintuen, eboluzioa atzera eramaten eta gizakioi amaiera emanez.
Emozioek gaur egungo kultura eta zientzia garatzeko ezinbestekoak izan dira eboluzioan zehar, beraz, hauek kontserbatzea ezinbestekoa da espeziearen amaiera nahi ez badugu."
IRATI RICA
Enpatia eta emoziorik gabe, bizitzak ez luke zentzurik izango
"Gizakiari enpatia bezalako zerbait kentzeak gizateriaren amaiera ekar lezake. Sentitzen dut dramatikoa izatea, baina ez dut imajinatu nahi nolako kaltea egin diezaiokeen gizarteari jendeak besteen lekuan jartzen ez jakiteak. Denok ari gara borrokan besteek batere ideiarik ez duten zerbaiten aurka, eta ulertzen edo zure lekuan jartzen ez jakiteak Covidek baino pandemia okerragoa sortuko luke, bai bai; inork sendatuko ez lukeen eta aurrera egiten utziko ez ligukeen birus bat sortuko luke, bakardadea. Enpatia bertute bat da, zoritxarrez jende askok ez duenai, eta norberekoikeria eta hoztasun hori, gurekin bukatuko lukeena orekatzen laguntzen duena. Enpatiak beharrezko oreka sortzen du, eta ziur nago horren mende gaudela erabat. (...)
Emozioak guztiz garrantzitsuak dira eta behar den balio eman behar diegu, azken finean, emozio gabeko mundu batean biziko bagina makina bezalakoak izango gianteke; hau dda, robotetatik desberdintzenn gaituen gauza bakarra emozioak dira, orduan, hauek egongo ez baliz, mundua ez luke sentzurik izango. Ezingo ginateke ez maitemindu, ez alaitu, ez haserretu, etabar, ez ginateke gai izango bizitzaz gosatzeko. Emozioak izaki bizidunen oinarria direla esatera aursartuko nintzateke; hauek gabe bizitza ez luke zentzurik izango."
JONE MESA
No hay comentarios:
Publicar un comentario