Chicago Seven
-69CR180 kasua:
“Se
levanta la sesión, es el 26 de septiembre de 1969 y en el juzgado del distrito
norte de Illinois da comienzo el juicio 69CR180, Los Estados Unidos de America
contra Abbie Hoffman, Jerry Rubin, David Dellinger, Tom Hayden, Rennie Davis, John Froines, Lee Weiner,
y Bobby Seale”.
William
Kunstler eta Leonard Weinglass dira defentsaren abokatuak eta akusatu guztiak
errepresentatzen dituzte Bobby Seale (afroamerikarren eskubideen aldeko
aktibista) izan ezik. Bobbyren abokatua ondoezik dago eta ordezkapen legala ez eduki
arren, epaiketak jarraitu egiten du. Bobbyren eskubideen lehenengo bortxaketa
argia.
Fiskaltzak
zortzi kideak konspirazioa egiteagatik salatzen ditu, Rap Brown-en legea aplikatzen.
Baina, zer da “Rap Brown-en legea? Estatu Batuetako hegoaldeko kongresista
zuriek aktibista beltzen eskubideak murrizteko idatzi zuten lege bat. Epaiketa
hau izan baino lehen ez zen inoiz aplikatu; beraz, lege honek ez zuen aurrekaririk.
Fiskaltzak leporatu zien zazpiei
liskarrak sortzea zela mobilizazioaren helburua, eta horren ondorioz, Estatu
Batuetako gobernuaren kontrako konspiratzailetzat jo nahi zituzten.
Konpiratzeko errudunak zirela zazpiak esan zuen akusazioak.
Fiskala
salatu guztiak (zazpi kideak, alegia) saku berean biltzen saiatu zen, ezker
muturreko aktibistak zirela esanez. Egia esateko zazpi kide hauek batzen zuen
ezaugarri bakarra hauxe zen: 1968an Chicagon egon zen mobilizazio istilotsuan
parte hartu izana.
Baita
ere David Dellinger
zegoen eserita “errudunen” jezarlekuan, familiako aita dena eta Vietnamgo
Gerraren Amaieragatiko Mugimenduaren liderra.
Azkenik,
Bobby Seale epaitzen da, “Pantera Beltzen” Alderdiaren presidentea eta John
Froines eta Lee Weiner-ri, azken bi hauen partaidetza mugimenduan txikiagoa zen.
Guztiok uste zuten azken bi hauek amaieran absolbituak izango zirela eta modu
horretan epaiketaren krudelkeria “zurituko” zuten arduradunek. Baina, zergatik
zen oso epaiketa gogorra? Nixonen garaian gaude. Vietnamgo gerra gobernuaren
ardura da. Horren kontrako mobilizazioak eta manifestaldi baketsuek Nixonen
popularidadea eta ondo-egina kolokan jartzen dituzte. Gobernuak ezin ditu
salaketak onartu eta epaiketa politikoa bihurtzen da.
Epaiketaren
hasieratik, epailearen akusatuen kontrako jarrera nabarmena da. Argi eta garbi ikusten da
epaileak hitz egiten duen bakoitzean fiskalaren tesiak partekatzen dituela eta
ez dela batere neutrala. Epaiketan zehar, defentsaren protesta ugari dira eta
epaileak ia gehienetan uko egiten dio protesta egiteko eskubidea. Gainera,
lekuko erabakiorraren testigantza ez du onartzen epaileak.
Auzitegian hitz egiten duen lehenengoa alkatearen idazkaria da. Honek nahiz eta baimena ez eman, Chikagoko hirian protestak egongo zirela esan ziotela dio. Sekretariak hau mehatxu moduan ulertzen du, oharpen soila izan arren.
Honen
ostean, manifestazio barruan inkogniton zeuden zenbait polizia hitz egiten dute
eta azaltzen dute salatuen erantzukizuna egon zela, beraiek antolatutako
istiluak gertatu zirela. Gehienek exageratu egiten dute gertatu zena eta errua
manifestaldien alde kokatzen dute, nahiz eta kontrakoa izan. Beste polizia
batzuek zuzenean gezurra esaten dute. Beste behin ere, balantza fiskaltzaren
aldera makurtzen da, eta honek garaipena ziurtzat jotzen du.
Epaiketaren
89. egunean, tentsioa puntu gorenera iritsi zen Bobby Seale eta Hoffman
epailearen arteko beste eztabaida baten ondorioz, ekintzaile beltzak txerri
faxista deitu baitzion epaileari. Honen ondoren, epaileak, aguazilek Bobby
eramatea erabakitzen du eta, amordazatu ondoren, epaiketara itzultzen da. Hain
da izugarria gizon beltz horren tratuaren irudia, non fiskaltzak epailearekin
hitz egiten duen. Akusatuaren inguruko irregulartasunak direla eta (defentsarik
ez izatea, ahoa estalita egotea…), fiskal nagusiak Las Panteras Negraseko
presidentearen aurkako karguak bertan behera uzteko eskatzen dio epaileari.
Hoffmanek auzitegi horretan epaitzen ari den akusazioak kentzea erabaki du,
baina beste delitu batzuk egiteagatik
salaketak ditu eta Connecticuten egindako hilketa bategatik susmagarria izaten
jarraitzen du.
Baina
erabakirik hartu aurretik, eztabaidatu ondoren, defentsak lekuko bati deitzea
erabaki zuen. Bera onartu ostean, Ramsey Clark fiskal nagusiak lekukotasuna
emango du, defentsak eskatuta.
Hala
ere, erretiratutako estatuko langileek informazioa ematea debekatzen duen lege
bat dela eta, epaileak lekukotasunaren garrantzia frogatzeko eskatzen du,
epaimahairik gabeko agerraldi baten bidez. Berak adierazi duenez, bere garaian
ez zen salaketarik jarri Chicagoko istiluengatik; izan ere, Dibisio Penala
txosten batean ondorioztatu zuen istiluak poliziaren erruz hasi zirela, eta ez
manifestarien erruz. Datu garrantzitsu hori eman arren, epaileak ez zuen
arrazoirik ikusi Clark jaunak epaimahaiaren aurrean lekukotza eman zezan, eta,
gainera, ez zitzaien inoiz jakinarazi ex-fiskal deklaratu zuena.
Azkenik,
1970ean, Abbie Hoffman, Jerry Rubin, David Dellinger, Tom Hayden eta Rennie
Davisek bost urteko kartzela-zigorra eta 5.000 dolarreko isuna jaso zuten, ez
konspiratzeagatik, baizik eta estatuko arauak indarkeria bultzatzeko asmoz ez
errespetatzeagatik. Hala ere, Zazpigarren Zirkuluko Apelazio Auzitegiak
epaiketa baliogabetu zuen, epailearen partzialtasuna eta epaimahaiaren
partzialtasun kulturalaren ondorioz. Epaiketa errepikatzea eskatu zen, baina ez
zen inoiz egin, Justizia Departamentuak uko egin baitzion. Gainera, beste
epaile batek Dellinger, Rubin, Hoffman eta Kunstler prozesuan zehar pilatutako
karguak epaitu zituen. Eta errudun aurkitu arren, ez zituzten ez kartzelara ez
isunik ordaintzera kondenatu.
-Sumarioa:
https://www.archives.gov/files/education/lessons/images/rg21-watching.pdf
Testuinguru Historikoa:
1914-an,
Lehenengo Mundu Gerra piztu zenean, askok defendatu zuten gatazkaren beharra,
gerrekin betirako amaituko zuen behin-betiko gerra zela pentsatzen zutelako.
Baina 1918-19an amaitu izan arren, gizakiak ezin izan zuen saihestu Bigarren
Mundu Gerra bat egotea hogei urte geroago. Parisko Bake Biltzarrean (1919)
lortu ezin izan zutena buruan izanda Nurenberg eta Tokioko epaiketak egin
ziren. Epaiketa hauen bitartez, gizateriaren kontrako krimenak epaitu zituzten,
baina zoritxarrez bakarrik galtzaileak izan ziren epaituak: Nurenbergen naziak
eta japoniarrak Tokion.
Baina 1940ko hamarkadaren bigarren erdian mundu mailako gatazka berri bat hasi zen. Eta 1945an amaitu, izua eta minaren aztarna sakon bat utzita munduko gizakumeengan. Aliatuek Bigarren Mundu Gerraren ondoren egin zituzten konferentzietan (Yalta, Postdam) ikusi zen moduan, tentsio nahikoak egon ziren baita irabazleen artean ere. Garai berri bat hasia zen Gerra ondoren. Konkretuki bi blokeen arteko eztabaidak egon ziren, alde kapitalista eta alde komunista. Eta Gerra berezi honi “Hotza” ezizena jarri zioten, blokeko herrialderik handienetako lurraldeetan gatazka armatua piztu ez zelako.
Bi
sistema ekonomikoen arteko gatazka argi geratzen da 1949-an, urte honetan
Estatu Batuak Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea (OTAN) sortzen duenean. Elkarte
beliko honen bitartez, AEB-k Sobietar Batasunaren eragina Europan gelditu nahi
du eta Aliantza/Itun Militar bat eraso baten aurrean. Filma 1968-9an kokatuta
dago. Gerra Hotzaren erdia, hain zuzen. Eta garai horietan Vietnamgo Gerra
(1955-1975) piztu zen. Gerra bera pelikulako beste protagonista isila bat dela
esan dezakegu. Gatazka hau, Gerra Hotzeko testuinguru honetan agertu zen.
Baina, zein zen Amerikako Estatu Batuetako egoera urte hauetan?
Gerra
Hotzaren lehenengo zatian, Eisenhower izan ezik, AEB-ko gobernuak demokratak
izan ziren. Nahiz eta betidanik herrialde honek kapitalismo gordin bat
jarraitzeagatik ezaguna izan, urte hauetan (1933-73) sistema keynesiar bat
erabili zuten errenten birbanaketa hobea
izateko eta Ongizatearen Estatua indartzeko. Azken finean, langileen presioak
eta SESB-en existentziak berak kapitalismoa “biguntzen” lagundu zuten. Urte
hauetan zehar, aberastasun maila zabaldu zen klase ertainen artean eta
komunismoa saihesteko propaganda erabili zen; “American way of life” sloganaren
urteak izan ziren.
Pantera
Beltzak
Baina
arlo makroekonomiko mesedegarriak izan arren, (ezin dugu ahaztu Gerraren
ondorio ekonomiko positiboak Estatu Batuentzat) gizarteak oraindik hobekuntzak
behar zituen. Pelikulan ere islatzen den moduan, gizon eta emakume beltzak
oraindik botere zuriaren menpean daude eta ez dute bere eskubideak bermatuta
ikusten. Eskubide zibilen aldeko mugimenduak sortu ziren. Batzuk oso baketsuak,
(Marthin Luther Kingek bultzatua, esate baterako) eta beste batzuk bortitzagoak
_Pantera Beltzak barne-.
Honen ondorioz, gero eta mugimendu sozial
handiagoak sortu ziren. Martin Luther King aktibista ikur beltza bihurtzen da.
Nahiz eta J. F. Kennedyk eta L. B. Johnsonek beltzen diskriminazioaren kontra
borrokatzeko legeak idatzi, kaleetan ez zen lege horien islada ikuste.
Horregatik, gizartean asaldura eta urduritasuna gero eta handiagoa zen. Gainera
1968-an Martin Luther King hil egin zutenez, komunitate beltzen manifestazioak
gero eta gogorragoak izan ziren.
Gerra
Vietnam-en
1946-an,
Bigarren Mundu Gerra amaitu bezain laster, Viet Minh-go tropak altxatu
egin ziren frantsesen kontra; Indochina Frantziaren kolonia baitzen.
Indochinako alderdi komunistaren kontra borrokatzeko, Frantziak AEBetako
laguntza izan zuen, baina azkenean Vietnamek independentzia lortu zuen (bitan
bananduta). Iparralde komunista eta hegoalde kapitalistaren arteko bakea ez
zuen asko iraun eta gerra berri bat piztu zen berehala Vietnamgo kontrol osoa
izateko. Iparraldeak Hồ Chí Minh
lider komunista buru izan zuen eta Sovietar Batasunak Ipar Koreak, Kubak eta
Txinako laguntza izan zuten. Beste aldetik, Hegoaldeari Estatu Batuek,
Filipinak, Australiak, Zeelanda Berria eta Hego koreak eman zioten laguntza,
batez ere.
Izan ere, hegoaldeak ia herrialde kapitalista guztien laguntza jaso zuen, baina kasu gehienetan oso kantitate gutxitan, esaterako Frankoren Espainiak 12 mediku bidali zituen Vietnamera.
Hala
ere, Estatu Batuen bonbardaketak eta napalm arma kimikoen erabilera oso krudela
izan zen. Beste alde batetik, amerikarren gorpuak, kutxetan sartuta ikusi zituzten
estatubatuarrek telebistan.
Puntu
honetan, filma kokatzen den puntura ailegatzen gara. Lindon B. Johnson
presidenteak tropen zenbakia handitzea erabaki zuenean, eta kontuan izanda
soldadu nahikorik ez zegoela, erreklutamendu sistemak gero eta gazte gehiago
Vietnamera bidali zituen. Bere legealdiaren amaieran, milioi erdi soldadu
zeuden Vietnamen, Korean egon zirenen ia bikoitza.
Baina
gizarteak orokorrean gero eta txarrago ikusten zuen gatazka hau, askok
zentzugabekoa zela uste baitzuten. Gazteek ikusten zuten beren lagunak
gobernuak errekrutatzen zituela eta infernura bidaltzen zituztela askatasunaren
izenean. Horregatik izan ziren gehien mobilizatu zirenak eta mugimendu hippie
eta bakezaleen hasiera ekarri zuen. Filmean ikusten zen moduan, 1968-ko
Kongresu Nazional Demokrataren ospakizuna zela eta, Chikagoko hirian protesta
sendoak egin ziren gehien bat gazteek bultzatuta. Pertsona ezagunak mugimendu
bakezaletik gertu egon ziren; besyteak beste, oso famatua da John Lennon eta
Yoko Onok egindako aldarrikapena, “Bed-ins for Peace” izenarekin ezagutu zena.
Herriak
ez zuen ikusi Johnsonek egindako mugimenduak begi onekin eta nahiz eta hurrengo
hauteskundetara ez aurkeztu, bere alderdiak boto beherapen oso handia izan zuen
eta azkenean Richard Nixon aukeratuta atera zen. Honek bazekien jarauntsitako
Vietnamgo gerrak oso onarpen gutxi zuela jendearen artean eta horregatik, ahal
izan zuen moduan kapitulu beltz honi amaiera ematen saiatu zen, lehen aipatu
dugun moduan. Hala ere, oso eztabaidatua izan da Nixonen gobernualdia gaur egun
arte.
Vietnamtik
bueltatutako milaka soldadu bergizarteratzeko zailtasun handiak izan zituzten.
Soldadu horietako askok mutilatuta amaitu zuten eta hainbatek drogen menpekotasuna.
Baina
hau ez zen izan AEB-ko interbentzoinismo bakarra garai hartan, gehien bat
Hego-Amerikan erregimen komunisten sorrera saihesteko haien eskua sartu zuten
herrialde hauetan:
Nire ondorioak, pelikula ikusi
ondoren:
Beldurra, Historiaren motorra.
Gizarte-mailen arteko borrokak historiako motorra zela esaten zuen Karl Marx-ek. Nik pintzelkada bat emango nioke baieztapen horri eta esango nuke beldurra dela historiaren motorra. Sentimendu hau piztu egiten da gure integritate fisikoa kolokan jartzen dela ikusten dugunean. Lehenengo hominidoak orain dela 2,5 milioi urte baino gehiago bi hanketan jarri ziren haien etsaiak belar altuak zirela eta ikusi ezin zituztelako. Honek haien segurtasuna arriskuan jartzen zuen.
Orain dela 1600 urte, haien bizi baldintzak gero eta txarragoak zirenez,
herri germaniarrak haien beharrak asetzea kolokan ikusi zuten eta hegoaldera
emigratzea erabaki zuten V. Mendearen hasieran. Honen ondorioz, mendebaldeko
Erromatar Inperioak kolapsatu zuen eta amaiera ikusi zuen, Antzinako Aroarekin
batera.
Historia
igaro ahala, beldur honek lotura handiak aurkitu zituen ekonomia arloarekin,
Mundu modernoan honek gizakien egoera erabakitzen baitzuen. Hemen sartu
dezakegu Karl Marx azaldutako klase gizarteen arteko borrokak. Erdi Arotik
aurrera, herri xeheak bere bizi baldintzak gero eta okerragoak zirela ikusi
zuen eta orduan boteretsuen aurka altxatu ziren. Hau argi ikus daiteke 1789-ko
Bastillaren Hartzean edo 1917-ko Iraultza boltxebikean. Inkluso, 30-reko hamarkadan herri alemaniarrak
kausa naziari emandako laguntzaren atzean, herriak I. Mundu Gerratik arrastakatzen
zuen krisialdi ekonomikoa zegoen.
Baina
beldurra oso sentimendu indartsua da eta pertsonen portaeran eta eginkizunetan
inpaktu zuzena izan dezake. Honen ondorioz, historian zehar, liderrek
sentimendu hau erabili dute hiritarren pentsaera eta ekintzak moldatzeko.
Adibide argi bat ikusi dezakegu 1793-ko azaroaren hiruan, egun honetan Olympe
de Gouges pentsalariaren ebazpena bete izan zen, gillotinan hil zutela. Lau
urte lehenago, Gizon eta Hiritarren Eskubideen Aldarrikapena idatzi zuten
iraultzaile burgesek Frantzian. Olympe girondino bat zen, hau da, moderatua,
baina beti mugimendu iraultzailea defendatu zuen; horregatik emakumeen
eskubideen defentsarako artikuluak idatzi egin zituen. Iraultza gizonen kontua
zela argi utzi zioten berari, baina politika ez zuen utsi eta geroago, oso
gogor kritikatu egin zuen Robespierre-n gobernua. Gauza bi honen ondorioz,
gillotinan hiltzera kondenatu zuten. Eta zer ikasi zuten Frantziako emakumeek?
Beldurraren bitartez, ikusi zuten urte horietako iraultza haientzat ez zela eta
eskubiderik nahi bazituzten, itxaron beharko zuten.
Olympe
de Gouges-en kasuarekin paralelismo bat aurki dezakegu filmean. Nixonek gerra
ezatsegin bat jarauntsi egin du Johnsonengandik eta horregatik gatazka ahal
duen bezain azkar moztu nahi du. Gerraren aurrean gizarteak dituen kexak
isiltzeko, kopla-buruko (pagaburua) talde bat bilatzen eta epaitzen du. Chicago
Seven taldearen epaiketaren bitartez erakusten dio herritarrei haien iritzia
kaleetan ez dutela adierazi behar; bere momentuan Robespierrek egin zuen
moduan.
Dudarik
gabe, gure sistema demokratikoak dituen arazo guztien artean, boteren banaketa
ez betetzea da arriskutsuenetariko bat. Oso erraza da, pelikulan ikusten den
moduan, botere judiziala betearazlearen menpe egotea presioen bitartez. Argi
daukat Hoffman epaileak nahiko arrazista zela, baina uste dut epaile txarra ez
zela. Ia segurua da hark gobernutik presioak jaso zituela auzia eredugarria
izatea lortzeko.
Gure
herrialdea ez da kanpoan geratzen eta erreforma mordoak egin behar dira sistema
judizialaren independentzia guztiz bermatzeko. Horrela izango balitz gobernuak
ezin izango luke presiorik egin epaileengan ezta mezurik gizarteari bidali ere
haien eskubideak zeharka murrizteko.
Lucas Gonzalo (1. Batxilergoa. 2020)
No hay comentarios:
Publicar un comentario