“Gizartea aldatzeko, diktadura-garaia behar da. Langileen paradisua lortzeko, haien eskubideak aldi batez etengo (mugatuko) ditugu, eta, horrela, gizarte ideala lortuko dugu”.
· Karl Marx XIX. mendeko ekonomialari, soziologo, filosofo eta irakasle alemanaren ideien egokitzapena da esaldi hori. 1848ko Manifestu komunista bere liburuan esan zuen berdintasunezko gizarte batean sinesten zuela, aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunik gabeko gizarte batean. Hala ere, diktadura bat ezartzea ezinbestekoa zela aldarrikatzeak, praktikan, ezkerreko diktadura krudelak ekarri zituen. XX. mendean, giza eskubideen urraketa larriak eragin zituzten diktadura horiek, hala nola Mao Zedong-en Txinako iraultzaren ondorengoak edo Stalinen Sobietar Batasunekoak. Jende askok errepresioa eta tortura basatiak jasan zituen
Bestalde, XX. mendean ere, Allendek –Txileko politikari demokratak– demokratikoki aukeratutako ezkerreko gobernua aurrera eraman zuen 1973an. Haren politikek estatubatuarren interes ekonomiko zapuztu zituzten. Estatu Batuek, CIA buru zutela, Allenderen gobernua ezegonkortu, erakunde demokratikoak bonbardatu, eta Pinochet jeneral txiletarraren eskuineko diktadura krudela babestu zuten. XX. mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan, Estatu Batuek Latinoamerika osoan babestu zituzten eskuineko diktadurak, iparramerikarren interesak babesteko aitzakiarekin. Eskuineko diktadura horietan haurrak lapurtu zituzten, aurkari politikoak torturatu eta desagerrarazi, eta giza eskubideak nabarmen urratu zituzten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario