viernes, 6 de marzo de 2020

II Mundu Gerra aztertzen

II Mundu Gerraren gainean entzuten dugun 
dena sinestu behar dugu?


Sarrera honetan ikusiko duzue ikasle batzuek atera dituzten ondorioak II Mundu Gerrako bideo desberdinak ikusten. Iturri guztiz desberdinak aztertu dituzte eta entzun ondoren, hauek izan dira beraien hausnarketak:

"Bi bideoak konparatuz, ikus dezakegu nola herriaren arabera II Mundu Gerra modu desberdinetan ikusten duten. Adibidez, Ameriketako Estatu batuetan oso arro adierazten dute II Mundu Gerraren ondorio positiboa bere ekonomiaren hazkundea izan zela. Ez hori bakarrik, geroago aipatzen dute gaur egun arte EEBBak munduko potentzia ere izan direla. Baina bigarren bideoan, aldiz, kolokan jartzen dute EEBBen garaipena zibil asko hil behar zituztelako gerra "irabazteko".

Adi faltsukeriarekin!!


Adi egon
faltsukeria ikusteko!!

L. Unzuetak egindako lana aurkeztu nahi dizuet gaur. ikertzen egon zen, ulertu nahi zuen zein den informazio ona jasotzeko gure eskubidea. Horrez gain, ulertu zuen non amaitzen den gure adierazpen askatasuna. Amaitzeko, gu guztiok manipulatzeko erabil daitezkeen estrategiak ikertu zituen. Nortzuk daude manipulazio horien atzean?? Interesak ulertzeko pausuak egin zituen.
Hemen dituzue berak ikasitakoaren "zatitxo" batzuk: ulertu zuenaren parte batzuk eta bere ondorio pertsonalak.

martes, 3 de marzo de 2020

Gure bizitzen globalizazioa




Gure bizitzen "GLOBALIZAZIOA"

Hemen duzue ikasle hauen lana. Ederto egin dute, benetan!!

Lan honetan ikasleek "mozorrotu" ziren lau pertsonen bizitzetan sartzen. Landu genituen edukiak hauek ziren:
1. Adierazpeneko edukiak: Globalizazioa, lana, lan-banaketa, (taylorismoa), aurrekontua, aurrezkiak, diru sarrerak, gastuak. (Ekonomia eta Historia)
2. Prozedurazko edukiak: Ikasiko dugu nola egin aurrekontu familiarra.
3. Jarrerazko edukiak: Enpatia landuko dugu, besteen bizitzan jartzeko gaitasuna, maila ekonomikoko pertsonen desberdinen ametsak, zailtasunak eta erronkak ikusiko-sentituko ditugu.

Lehenengo esteka honetan Criselen eta Maiteren testimonioak topatuko dituzu. Klikatu eta begiratu bideoa!!

Bigarren esteka honetan duzue Ali Talevi eta Enekoren testimonioak.

Eta guztien testimonioak...

Amaitzeko, ikasleek zer ikasi zuten irakur dezakezue!
Kuriositatea duzue zer egin eta ikasi duten jakiteko??


Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...