lunes, 7 de diciembre de 2020

Justizia gaur

 

BA AL DAGO GAUR EGUN BOTERE BANAKETARIK??




Kaixo historiagileok!!

Gaur erakutziko dizkizuet bi ikasleen lan boluntarioak, Andrea eta Nahiarenak, hurrenez hurren. Biek lan polita egin dute, tele-saio bat ikusi dute botere judizialari buruz. Eta hauek dira egindako galderen erantzunak. Irakurri adi, interesgarriak dira eta!
Pil-pilean egon da gaia 2020ko azaroan, ea apur bat  hobeto ulertu dezakegun. Kontuan hartu tele-saioa ez zela erreza, eta oso lan ederra egin dutela, nahiz eta perfektua ez egon. Beste alde batetik, gauza batzuk kendu ditut hain luzea ez izateko eta hobeto ulertua izateko asmoz. Animo eta aurrera!




"Tele saioak politikaren eta epaileen arteko harreman konplexua jorratzen du. Azaltzen digute nola zenbait partidu politikoek botere judiziala kontrolatzeko asmoz, CGPJ (Botere Judizialeko Kontseilu Orokorra -BJKO-) berritzen saiatzen diren bakoitzean blokeatu egiten dute aldaketa gerta ez dadin.  Alderdiek zenbat eta kontaktu/harreman gehiago izan botere judizialaren barruan hainbat eta posibilitate handiago dituzte defendatuta egoteko, arazo juridikoren bat izanez gero.



Psoe-k lege berria sortu zuen, parlamentuak kontseiluko kide guztiak hautatuko zituena, baina une horretan ez zen burutu PP-ri kalte egiten baitzion eta Psoe-k PP-ren laguntza behar zuelako aurrekontuak gainditzeko, aurrera ateratzeko.

Epaileek, beren aldetik, uste dute autonomia edukitzeko epaileek beraiek hautatu behar dituztela CGPJ-eko kideak eta ez  dute-orain gertatzen den moduan- politikoek hautatuak izan behar.

PP-k hauteskundeak irabazi zituenean, 1993 urtean Aznarrek epaileek beren ordezkariak hautatzeko eskubidea izango zutela zin egin zuen. Ez zuen bere hitza bete eta zenbait blokeo egin zuen hautatzeko modua ez aldatzeko. Berriro ere, 2008. urtean Rajoyk berriro esan zuen epaileek beren kideak aukeratzeko eskubidea izango zutela gobernuburua izan baino lehen…baina berak ere ez zuen hitza bete hauteskundeak pasatu zirenean.



PP-k blokeo bat egiten duen bakoitzean errudun bat bilatzen du, adibidez 2007, urtean ez bakarrik auzitegi konstituzionala blokeatzea leporatzen diote PSOEri baizik eta Podemos-i komunistak izatearen kulpa botatzen diete.

Baina momentu honetan Podemos-PSOEko gobernuak ez du aldatu hautatzeko modua epaileek beraiek CGPJeko kideak aukeratzeko. Sistema berdina mantendu nahi dute -alderdiek egin dezaten- gehiengoak aldatuta.


Ikertu zein den CGPJ -Consejo General del poder Judicial-(Botere Judizialeko Kontseilu Orokorra)



Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia erakunde konstituzionala, kolegiatua eta autonomoa da, epaileek eta beste jurista batzuek osatua, Botere Judizialaren gobernu eginkizunak betetzen dituena, epaileen funtzio judiziala gauzatzerakoan epaileen independentzia bermatzeko. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzea ia bi urtez egon da geldirik. Badirudi egoera ez dela epe laburrean desegingo zeren eta Diputatuen Kongresuko eta Senatuko hiru bosteneko gehiengo kualifikatuaren adostasuna beharrezkoa da. Hau da, ezinbestekoa da herrialdeko bi indar politiko nagusiak, PPk eta PSOEk, itun batera iristea.

Gure herriko magistratuek beren lana betetzen dutela eta botere judizialaren independentzia bermatzeaz gain, CGPJ-k erabaki garrantzitsuak hartzen ditu epaileen kudeaketa profesionalari dagokionez. Gainera, Kontseilua arduratzen da Auzitegi Goreneko kideak eta beraiek osatzen duten ganberen buru diren magistratuak izendatzeaz. Egoera normaletan, berritzea 2018an gertatu behar zen. Hala ere, indar politiko nagusien arteko adostasun faltak hori eragotzi du.

 

Zein da arazoa Parlamentuak aukeratzen baditu CGPJko kideak?

Ez litzateke inpartziala izango, beraz, ez luke bere lana edo betebeharrak modu bidezko batean egingo. Hori gertatu egin da PP-ren kasuan eta horrexegatik CGPJ berritu nahi dute. Duela zenbait urte, Pablo Casadori master bat ez izatearen salatu zioten baina epaiketa egiteko momentuan CGPJ-tan zeuden bokalak babestu eta defendatu egin zuten. Azkenean Antzinako Erregimenean gertatzen ziren gauza antzekoak gaur egun gertatzen dira epaitegietan. Absolutismoan errege absolutuak erabakitzen zuen nork epaituko zion, eta modu honetan “garaitezina” zen. Hori ez zela justua ikusita, gauzak aldatu egin ziren baina orain badirudi berriro bueltatzen ari garela “tranpatiak” izatera.

 

Zer zerikusia du ustelkeriarekin?

Ustelkeria, Kargudun edo enplegaturen batek, bere egoeraz zilegi ez den moduan baliatuz, diru edo onuren truke, botereaz aprobetxatzea da. Beste hitz batzuekin, boterea erabiltzea gehiegikeriak egiteko, interes pertsonalak lehenetsiz. Honek zerikusia du CGPJ-rekin zeren eta gaur egun ezin da guztiz partziala edo justua izan, zenbait partidu politikoek onura ateratzen dute hartatik. Azken finean, bai ustelkeria baita boterea erabiltzea zure eginkizun “ilunak” ezkutatzea ere legearen kontra doaz eta hori gerta ez dadin saiatu behar da epaileak benetan autonomoak izatea, alderdien agindupean egon barik. (...)


Andrea Gomez Hermosilla




"LaSexta-n emandako programa honek politikaren eta epaileen arteko harreman konplexuaz hitz egiten digu, botere betearazlearen eta judizialaren artean. Ia 60 minutuko iraupenean, herrialdea gobernatu duten alderdi politikoetan zehar Espainiak igaro behar izan zituen gertakari eta egoera batzuk planteatzen ditu. Oso galdera garrantzitsua planteatzen zaigu: benetakoa al da botere-banaketa?, 1978ko Espainiako konstituzioan agertzen zen Erregeak izendatutako hogei kideetatik, kategoria guztietako epaile eta magistratuen arteko hamabi horietatik izan behar zirela. Horrekin ez zen zehazten aukeratu behar zituena, eta, beraz, parlamentuak gainerako zortzi legelariak bezala izenda zitzakeen. Azkenean, erreforma guztiz legezkoa zela erabaki zen, baina ganberek aurreikusi zuten bete beharreko postuak alderdi ezberdinen artean banatuta egongo zirela.

Agustin Azparren Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko magistratu eta abokatu ohia, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian aurkeztu zen independente bezala, eta berak erabaki zuen ez zuela inolako alderdiren alde egin nahi. PSOEko eta PPko alderdien artean adostutako hautagai bakarra izan zen (…).

Blokeoak eragiten duen arazo guztia ikusita, beharrezkoa da alderdien arteko akordio batera iristea, blokeoak demokrazia arriskuan jartzen baitu eta Konstituzioaren urraketa argia baita. Jakina da gaur egungo justizia Espainian diktaduraren garaian Espainian bizi izan zen aurreko justizia frankistaren emaitza dela. Ez zen beharrezkoa banaketa politiko bat, garai hartan epaile independente izatea oso erraza zen, baina egungo Demokraziaren etorrerarekin erregimen Konstituzionalarekin eratu da.

 

Bideoko datu guztiek gure justizia-sektorea Espainian nola dagoen hausnartzeko balio dute. Jakin behar dugu Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia blokeatuta dagoela oraindik. Eta garrantzitsua da birplanteatzea ea gure egungo justizia oso politizatuta dagoen eta alderdikeriak eragina duen epaileengan. Laburbilduz, epaiketak ekuanimeak eta objektiboak izateko, justizian epaitzeko, alderdi politikoek ondo egin behar dute beren lana eta utzi behar diete epaileei berea agiten.

 

 

Zein da arazoa Parlamentuak aukeratzen baditu CGPJko kideak?

 

Dakigunez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia Erregeak izendatzen du eta Gorte Nagusiek (Kongresuak eta Senatuak) aukeratzen dute, hau da, ganbera biko Legebiltzarrak. Praktikan, alderdi politikoei dagozkie, Talde Mistoa izan ezik. Kideak alderdi politiko batekoak edo bestekoak direnez, erabakiak zatituta daudela pentsa daiteke. Iritzi ezberdin horiek alderdien arteko desadostasuna eragiten dute, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian blokeoa sortuz, argi dagoena ez da egoera ona.

 

 

 

Zer dio Europak? 


Konstituzioaren aurkakoa da, Europak independentzia judiziala indartu nahi du. Ustelkeriaren Aurkako Taldeko presidenteak ez du erreforma gustuko, ustelkeriaren aurkako erne egon behar izateari garrantzi berezia ematea esaten du. 

Gobernuaren ekimen legegilea Europako Kontseiluaren estandarrak urratzea izan daitekeenez, azkenean gobernuak erreforma bertan behera utzi du.


Nahia Arcocha Loedo











 

 

 

 

 

sábado, 28 de noviembre de 2020

LGTBIQ+ Erresuma Batuan 1985

 

MEATZARIAK, LESBIANAK eta HOMOSEXUALAK

 Margareth Thatcherren garaian


 

Kaixo historiagileok!!

Hona hemen, Markelen lana. Tabua apurtzen...

"Klasean nengoen eta LGTBIQ+ ri buruzko komentario bat entzun nion irakasleari. Orduan, buruan ideia bat piztu zitzaidan, interesgarria iruditu zitzaidan kolektiboaren gaineko ikerketa bat egitea, historia irakasgaian. Zergatik izan daiteke interesgarria? Homosexualak, lesbiatak etab. lehenaldian bizi izan zuten egoera bat delako, baina gaur egun ere, antzeko egoerak bizitzen ditugu oraindik. Egia da LGTBIQ+ kolektiboko kideek sufritu dutela askotan. Sufrimenduko momentu guzti horiek agerikoak dira eta oso esanguratsuak. Hala ere, ikerketa honetan Margaret Thatcherren garaian zentratu naiz. XX. Mendeko 80ko hamarkadan (1984-85an). Eta garai horretako borrokan kokatu naiz; nire asmoa zen ondo ulertzea zer gertatzen ari zen garai horretan LGTBIQko kideekin eta batera, zein egoeratan bizitzen ari ziren meatzariak. Bi kolektibo horiek elkartasun-sarea eraiki zuten eta. Erresuma Batuko -EB- lehengo ministrarentzat Parlamentuko jarduerak interesgarriak eta bereziak izan ziren oso bere bigarren egonaldian: eragina izan zezakeen jende askoren bizimoduan. Eta horregatik, testuinguru historiko horretan jarri naiz. “Denbora-bidaia” horretarako Pride pelikula ikusi dut. Benetan pelikula hunkigarria da eta guretzako LGTBIQ+-ko kideentzat ez ezik, denontzat ere, oso esanguratsua iruditu zait.

 




Testuingurua aztertzeko lehen ulertu behar dugu nor den Margaret Thatcher eta zelako egoera zegoen EB-n 1984an. Margaret Thatcher EB-n hautatutako lehen emakume ministra izan zen bi aldiz aukeratua: 1979 eta 1983an.

 



 Hamarkada horretan, ekonomian gauzak okertu ziren: esate baterako, langabezia bikoiztu zen. Horren ondorioz, grebak bata bestearen atzetik gertatu ziren eta horrekin batera, Margaret Thatcherren onarpena asko jaitsi zen. EB krisialdian zegoen. Krisi horretatik irtetzeko modurik hobeterena eta ministraren proiektuarekin jarraitzeko, gerra bat egon zen: Malvinetako gerra, 1982 urtean hasi eta amaitu izan zena. 

Arlo soziala jorratu nahi badugu LGTBIQ+ kolektiboaren egoeran jarriko dut arreta. Eta ondorioztatu dezaket kolektiboari burla bezalako zerbait egin zigula Thatcherrek. 60ko hamarkadan bera izan zen homosexualen deskirminazioaren alde egin zuen parlamentarioren bat. Thatcherrek ideiak oso kontserbadoreak zituen eta boterera ailegatu eta gero, 1988an sekzio 28 izenezko lege bat ezarri zuen. Oso lege negatiboa izan zen kolektibo honen askatasunak erabat murrizten zituelako. Sekzio 28 horretan homosexualei buruzko edozein propaganda egitea galarazi zuten. Ustezko “propagandaz” gain, eskoletan, hezkuntza sisteman homosexualitatea edo LGTBI­Q+ren gainean ikastea debekatuta zegoen. Niretzat -eta espero dut denontzat- bai harrigarria ikustea nola jendeari ez zioten uzten 20 urteetan zehar norberaren sexualitateari buruz hitz egitea!. Baina horrez gain, eskoletan gaiari buruz ezin zuten ezta hitz egin ere!. Horren ondorioz, ez zait hain harrigarria egiten homofobia tasa hain altua izatea garai horretan, ezta?. Hildo beretik, ez da arraroa homosexualitate-tasa hain baxua izatea. Gainera, denbora horretan SIDA-HIEZaren existentziaren kulpa/errua botatzen zitzaien kolektiboko kideei.

Beraz, homosexualak diskriminatu zituzten , jo, eskubideak kendu eta haien gainean gauza oso itsusiak esaten zituzten. Zoritxarrez, egoera triste hauek ez ziren EBan bakarrik gertatzen, mundu osoan baizik. Penagarria izaten bada ere, leku batzuetan  LGTBIQ+ taldekideen kontrako diskriminazioa badago oraindik ere.


 

Benetan nire ustez M. Thatcher etsigarria izan da, lehenengo emakumea izan zelako kargu hori hartzen. Ni bezalako norbaitentzat berri ona da, feminista naizelako eta emakumea aritzen denean arlo politikoan, txalokatzen eta aldarrikatzen dut. Baina zailagoa egiten zait ulertzea zelan ezarri zuen sekzio 28ko bezalako legea: kolektibo minoritario honen eskubideak urratzen zuen legea, hain zuzen. Seguruenik emakumea izanda emakumeen egoera zailak uler zitzakeen. Beraz, zergatik lege hori? Egia da bera kontserbadorea zela, baina hasiera batean beraien alde egin -itxuraz, behintzat- eta boterera ailegatzean beren kontra jartzea, benetan zentzurik gabekoa eta nahiko itsusia den ekintza da, nire ustez. Lege “homofobo” hau 2003an kendu egin zen. Hala, esan daiteke 20 urteko oztopo instiuzionala pairatu behar zutela LGTBIQ+ko kideek, gay eta lesbianak zirenek. Luzea, kondena.

 

Hemen azpian jarri dizkizuet bi bideo, you tubekoak, ulertzeko garai horretako meatzarien egoera eta M. Thatcherren hitzaldia, hurrenez urren:

 

Hau izan zen Margaret-en homosexualen kontrako diskurtso bat

 

Meategietako greba

 


 

Filmara bueltatzen, filma honek erakusten digu eskuzabaltasun keinua meatzari eta gay eta lesbianen kolektiboen artean. Horrez gain, ikus daiteke nola laguntza behar dugunean edonoren laguntza onartzen dugu, orokorrean. Dogmatismoz beteriko pertsonak izan ezik, laguntza esker onez jasotzen dugu. Baina, nortzuk dira dogmatikoak? Modu apalean esanda,  dituzten ideak hoberenak direla pentsatzen duten horiek. Filmean ikusi ahal dugu 1984 eta 1985 bitartean egon zen greba, meategietako langileak egina. 1984an greba hasi zuten meatzarien egoera ekonomikoa larria zelako eta gainera, egoera larriagoa bihurtu zen krisiarekin langabezia bizkoitu zelako. Orduan, kalera atera ziren meatzariak eskubideak eta lanak mantentzeko. Gay eta lesbianen talde bat meatzariei laguntzeko prest zeuden. Hala ere, meatzarien sindikatuek ez zieten behar zuten arreta eman homosexualak zirelako, eta garaiko gizartea aurreiritziz beteta zegoelako: penagarria, baina horrela izan zen! Homosexualak eta lesbianek haientzat ez zen erreza izan kontuan hartuta izatea.

Egun batean Gales-eko herri bateko persona batzuei deitu zieten. Erantzun zuten eta lehenengo aldiz homosexual eta lesbianen talde honen laguntza onartu zuen lehenengo herria bihurtu zen hura. Harrigarria iruditu arren meatzarien herrietan kolektibo honek eskaintzen zuen laguntza ez zuten onartu nahi! Laguntza onartzen zuten, ez zuten eskatzen! Baina…homosexualak ziren. Hori zen dena. Gainera, hasierako momentuan, meatzarien artean haustura bat zegoen. Haietako askok ez zuten laguntza hori onartu nahi “zikina” izango balitz bezela, homosexualek eta lesbianek emana zen eta.

1985ean laguntza hori eta beste batzuei esker, greba amaitu zen. Meatzariak eta antolakuntza horretan zeuden batzuk LGTBIQ+ kolektiboko kideen zordun sentitzen ziren. Horregatik, beraiek jasotako laguntza bueltatu nahi zieten. Hala, 1985an lagunak  sentitzen zirenez, “pride” ospatzen zeneko egunean desfileetara joan ziren. Modu horretan, meatzariek kolektibo homosexualari laguntzen zioten bakoitzaren sexualitate, geure sexualitatearen eskubideak aldarrikatzen “Pride” eguneko desfilean.

Oso modu polita izan zen eskuzabaltasuna adierazteko, ahal zuten moduan mesede-elkartasuna bueltatzen. Gainera pelikulan zehar ikusi ahal dugu nola jende homosexuala etxetik joan/ihez egin behar ziren gurasoek eta familiek onartzen ez zituztelako ziren moduan. Hau nekez onartu ahal dut, naskagarria iruditzen zait, eta gaur egun oraindik gertatzen da, zoritxarrez.

 PRIDE FILMA Honekin zer ikusi ahal dugu?

 


1.      ELKARREKIN HOBETO. Azkenean ikusten da nola bi kolektibo hauek batera doazenean gehiago lortzen dutela borroketan, haiek bakarrik baino.

2.      LAGUNTZA, LAGUNTZA DA. Beste alde batetik, ikusten dugu jendeak laguntza behar duenean, edozein laguntza onartuko duela. Aurreiritziak albo batera utzita.

3.      BORROKATU DUENAK ULERTZEN DITU BORROKAK. Nik uste dut borroka bat badago zure eskubideen alde, borrokatu behar baduzu eta beste bat ere egin behar badu, ziur nago elkar lagunduko dutela. Zergatik, ba? Egoera zailetatik pasatu ondoren beste pertsonaren sentimenduak hobeto ulertuko dituzulako. Sufrimendua eta borroka nolakoa den badakizulako.

4.      DISKRIMINAZIOA EZ DA AMAITU. TABUA DA ORAINDIK. Azkenik esan nahi nuke hau ikusita gaur egun bagaudela posizio hobe batean baina oraindik diskriminazio asko dago eta nire ustez kritika eraikitzaile bezala, oso gutxi irakasten eta hitz egiten da kolektiboari buruz.  Arlo batzuetan gai hau tabu da oraindik. Nire iritziz, gure %100 askatasuna lortzeko asko geratzen da oraindik.

5.      ASKATASUNAREN GILTZA. Guk geuk, mundu honetako etorkizuna garenez, askatasunaren giltza dugu, Frantziako iraultza ireki zuen horrelako ate bat (ez literalki gerrak eta abar egon zirelako) eskubideak lortzeko. Aukera paregabea gurea, etorkizunean oraindik mundu irekiago bat lortzeko.

 

Markel Unamuno




miércoles, 25 de noviembre de 2020

Buruko estimulagailuak

 BURUKO ESTIMULAGAILUAK 




Kaixo, ikasle maiteok!!

Gaur nire hausnarketa aurkeztu nahi dizuet. Yuval Noah Harari-ren liburua irakurtzen ari nintzela, pasarte honek -azpian duzuenak- txunditu egin ninduen. Iruditu zitzaidan egilea etorkizuna idazten ari zela. Eta oso gogorra egin zitzaidan "distopia" horren irudia imaginatzea. Alde batetik, teknologiaren aurrerapenek itxaropena piztu ahal dute, agian. Baina beste alde batetik, ematen du gure bizitzak guztiz aldatu ditzaketela. Horrela, galdera hauek etorri zitzaizkidan burura: atea irekitzen dio teknologiak Homo sapiensen amaierari? "Supergizakia" sortzea ekarriko al du teknologiak?


(YUVAL NOAH HARARI-ren HOMO DEUS liburutik)

"[Gizakion burua ikertzeko zenbait esperimentu esanguratsutan, kasko berezi batzuk erabiltzen dira (garunean zeharreko korronte jarraituko estimulagailuak), kanpoaldetik buruko larruazalera finkatzen diren elektrodoak dituztenak.] 

Estatu Batuetako armadak horrelako kaskoak erabiltzen dituzte, soldaduek –bai prestakuntza-saioetan, bai gerran– kontzentrazioa zorrozteko eta errendimendua hobetzeko esperimentuetan. Giza Eraginkortasunerako Zuzendaritza Orokorrean egiten dira esperimenturik garrantzitsuenak, Ohioko aireko indarraren base batean. Oraindik ere ondorioak batere argiak ez badira ere, eta publizitate-kanpainetan garunean zeharreko estimulagailuekin lor daitekeenaz esajeratzen bada ere, ikerketa batzuen arabera jakinarazi da badirela aski eraginkorrak luzaroan arreta betean egon behar dutenekin (drone-operadoreak, aire-kontrolatzaileak, frankotiratzaileak…).



Behin hala, baimena eman zioten Sally Adee New Scientist aldizkariko kazetariari frankotiratzaileak trebatzeko kuartel bat bisitatu zezan, eta han aukera izan zuen efektuak bere larruan esperimentatzeko. Hasieran, kaskorik gabe (estimulagailurik gabe) sartu zen gerra-simulagailuan. Sallyk deskribatzen du nola sentitu zen itota izu-ikaragatik, hogei gizon ikusi zituenean berari eraso egiten, aurpegia estalita zutela, lehergailuak gorputzari itsatsita eta errifleak eskuan. “Hiltzen dudan gizon bakoitzeko —idatzi zuen Sallyk—, beste hiru soldadu agertzen dira, ezerezetik sortuak. Bistan dago ez dudala behar bezain azkar tirokatzen, eta izuagatik eta gaitasun faltagatik behin eta berriro trabatzen zait erriflea”. Erasotzaileak, Sallyren zorionerako, inguratzen zuten pantaila erraldoien gainean proiektatutako bideo-irudiak baino ez ziren. Hala eta guztiz ere, hain etsita zegoen errendimendu gutxi erakusteagatik, non bere arma utzi eta simulagailutik irteteko puntuan egon zen.




Gero, estimulagailua jarri zioten buruan. Ez zuen aparteko ezer sentitzen, salbu eta inurridura arin bat, eta metal-zapore bitxi bat ahoan. Baina terroristak banan-banan akabatzen hasi zen, hotz eta metodikoki, Rambo edo Clint Eastwood balitz bezala. «Beren armak airean haietako hogei niganantz korrika hasten dira, eta nik, lasai asko, erriflea destatu, eta tartetxo bat hartzen dut arnasa sakon hartzeko, tiro egiten diot hurbilen daukadanari, eta patxada handiz aukeratzen dut zein izango den hurrengoa. Irudipena dut ez dela pasatu apenas denbora, eta ahots ozen bat entzuten dut halako batean: “Ederto. Amaitu da”. Pizten dira simulazio-gelako argiak… Bat-bateko isiltasun hartan, inguratzen nauten gorpuen artean, erasotzaileak gehiago izango zirela espero nuen, eta apur bat zapuztuta sentitzen naiz elektrodoak kentzen hasten direnean. Gorantz begiratu, eta neure artean galdetzen dut ea inork aurreratu ote dituen erlojuak. Harrigarria bada ere, hogei minutu pasatu dira guztira. “Zenbat aldiz jo dut helburuan?”, galdetzen diot laguntzaileari. Zur eta lur begiratzen dit. “Guztietan”.»

Esperimentu hark errotik aldatu zuen Sallyren bizitza. Hurrengo egunetan sentitu zuenaren arabera, bere hitzetan: «Esperientzia ia espiritual bat bizi izan nuen […]; ez zen azkarragoa sentitzen nintzela edo arinago ikas nezakeela: oin azpian hutsune handi bat sentitu banuen, nire bizi guztian aurreneko aldiz buruan dena isildu zitzaidalako izan zen. […] Burmuinetik segurtasun-eza erabat desagertzea agerkunde bat bezalakoa izan zen niretzat. Bat-batean, erabateko isiltasun hura buruan […]. Espero dut ulertuko didazuela: esperientzia hura pasatu eta hurrengo asteetan, irrika bizian egon nintzen bueltatzeko eta elektrodoekin konektatuta egoteko. Eta hainbat galdera etortzen zitzaizkidan burura: Alde batera utzita nire burmuina populatzen duten gnomo sumindu eta bihozgabe haiek, zerbait desberdina probatzeko beldur handiegia izaten dudalako porrotera eramaten nauten gnomo haiek, nor nintzen ni? Eta nondik zetozen ahots haiek?».




Ahots haietako batzuek gizartearen aurreiritziak islatzen dituzte; norberaren historiaren oihartzuna izaten dira beste batzuk; eta areago: gure herentzia genetikoa artikulatzen dute beste batzuek. Denek batera, Sallyk dioenez, kontakizun ikusezin bat osatzen dute, nekez ulertzen ditugun gure erabaki kontzienteak modelatzen dituena. Zer gertatuko litzateke aldian behin aukera bagenu gure barneko monologoak berriz idazteko edo –areago– erabat isiltzeko?

2016an, garunean zeharreko estimulagailuak oraindik ere haurtzaroan zeuden, eta ez dago argi denborarekin teknologia guztiz garatua bihurtuko ote diren, ez eta, gertatzekotan, noiz gertatuko den ere. Gaur-gaurkoz, tarte laburretarako baino ez dute eskaintzen gure gaitasunak hobetzea; Sally Adee-ren hogei minutuko esperientzia hura ohiz kanpoko zerbait izan liteke (edo, besterik gabe, plazebo-efektu famatuaren ondorio hutsa). Estimulagailu horien gaineko ikerketa gehienetan –argitaratu direnetan, behinik behin–, laginak txikiak dira (lagun gutxik eta gainera oso baldintza berezietan aritutakoek osatzen dituzte), eta ez dakigu ezertxo ere estimulagailuek epe luzera ekar ditzaketen ondorioei eta arriskuei buruz. Baina teknologia hori nabarmen garatuko balitz edo burmuinaren jokabide elektrikoak manipulatzeko beste metodoren bat aurkituko balitz, zer-nolako eragina edukiko luke gizataldeetan eta gizakietan?

Gure burmuineko zirkuitu elektrikoak aldatu genitzake… ez terroristak akabatzeko bakarrik, baizik eta helburu liberal apalago batzuk lortzeko: eraginkorragoa izateko ikasteko eta lan egiteko orduan, joko eta denbora-pasetan murgiltzeko, edo unean uneko gure interesgunean arreta osoa jartzeko –matematika izan zein futbola izan–. Edonola ere, manipulazio horiek eguneroko praktika bihurtuko balira, bezeroen ustezko aukeramena edo buruaren jabetasuna eros litekeen beste produktu bat besterik ez litzateke izango. Piano-jotzaile apartak izan nahi dugula, baina praktikatzeko ordua heltzen den bakoitzean telebista ikusi dugula nahiago? Arazorik ez: kaskoa jarri, programa egokia instalatu, eta sekulako gogoa izango genuke pianoa jotzeko.

Norbaitek argudia lezake buruko ahotsak isildu edo hobetu ahal izateak indartu egingo lukeela aukeramena, ez ahuldu. Orain, askotan, kanpoko zerbaitek arreta galarazten digunez, ez gara gai izaten gure amets benetakoenak eta gutiziatuenak betetzen. Kaskoaren edo antzeko gailu baten laguntzarekin, berriz, apaizen, manipulatzaileen, publizitatearen eta ingurukoen ahots arrotzei askoz ere errazago entzungor eginez, nahi dugun horretantxe kontzentra gintezke. Baina ‘ni’ bakarra daukagulako ideia –eta, beraz, gure benetako desirak eta kanpoko ahotsak bereizi egin ditzakegula– beste mito liberal bat baino ez da; berriki argitaratu diren ikerketa batzuetan frogatu denez, faltsua." 

Y.N.H

  1. Buruko abots horiek...Zer dira? Psikologiako korronte batzuetan agertzen dira. Esate baterako, S. Freud-ek super-niaz hitz egin zuen. Gizarteko superegitura barneratua, beste korronte filosofiko batzuen ustez. Azaldu zure hitzekin.

  2. Kendu ahal diogu gizakiari “enpatia”, beste norbaiten larruan jartzeko gaitasuna? Zer lekarke horrek? Zer gertatuko litzateke gerran? Eta terrorista kalifikatzean akatsak egingo balituzte?

  3. Zein aplikazio positiboa eduki dezake? (Medikuntzan, arreta handia eskatzen duten beste lanbide batzuetan?)

  4. Zer gara ugaztunok, emoziorik gabe? Nora eramango du honek historia, zure ustez?



Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...