miércoles, 3 de febrero de 2021

I MG: Ikasleak/mundua

 LEHENENGO MUNDU GERRA

IKASLEAK zarete MUNDUA!


Hemen ditugu ikasle-herrialde batzuk.

Alemania, lehenengo plano batean, Inperioa izateko nahian.

Bulgaria ere, nahiz eta gero galtzaile handia izan.

Polonia, isolatuta, nazioa eraikitzeko nahian. Dituen arazoak gerrak konponduko dizkio?

Espainia: Netraltasuna aldarrikatu zuen. Eta armak edo itsasontziak saltzeko industriari esker, ekonomikoki etekinak izan zituena (etekin mugatuak izan arren).

Turkia: "Europako gaixoa", inperioaren amaiera eratzen ari zen...


Kaixo, historiagileok!!

Gaur, Lehenengo Mundu Gerra ulertzeko, ikusiko ditugu herrialde batzuen kokagune politiko-belikoa Lehenengo Mundu Gerran (IMG)
Hasierako momentuan, egoera apur bat kaotikoa izan da...


Baina, geroago, apur bat argiago hasi gara ikusten...
Momentuz, blokeak baina ez ditugu aipatu. Eta, horrez gain, arrazoi batzuk borrokan egoteko...lagun estrategikoak, eragin eremuak...

Britania Handia eta Frantzia

Gogoratu ditugu Alemaniekin zituzten arazoak (Frantziak galdutako lur-eremuak: Altsazia eta Lorena; edota BHko beldurra Alemaniako espantsionismoarekin, garatutako industrialekin, Itsasontzigintzan hasitako garapen teknologikoarekin...)

Austria Hungaria eta Alemania

Zergatik batu dira bi hauek? Pangermanismoa, elkarren babesa emateko beharra, akordioak, Inperioak izaten jarraitzeko blokea eratzea, Errusiaren kontrako jarrera (Austra Hungariaren interesen kontrako zerbait zen Paneslabismoa...) Errusiak zituen interesak Serbiari laguntza emateko, berriro ere Austria Hungariaren interesen kontra...

Estatu Batuak eta Japonia, oso esanguratsuak izan arren, jokoz kanpo geratu zaizkigu. Baina sakontzen jarraitu behar dugu jakiteko zer gertatu zen haiekin...




Kuba 1962

 

Misilen krisia Kuban (1962)




Kaixo, historialariok!

Gaur hitz egingo dugu Kubari buruz. Baina horretarako, joan beharko dugu tenbora-bidai bat egitera. Eta Nora ? Gerra Hotzaren garaira. Ados?


Kubako misilen krisia, 1962an gertatu zen, oso ezaguna izan da historian zehar AEBen eta Sobietar Batasunaren arteko gerra nuklearra pizteko zorian egon baitzen haren eraginagatik (arrisku horren mehatxupean egon zen mundua Gerra Hotzean).




1959an, Fidel Castro buru, Kubako diktadura ustelaren gainean garaitu zuen iraultza komunistak. AEBak, ordea, ikusirik arriskuan zeudela beraren interes ekonomikoak Kuban, erasoka hasi zitzaion gobernu berriari. Komunismoak nazionalizazioak egiteari hasiko ez ote zion beldur zuen AEBetako gobernuak. Hori dela eta, Fidel Castrok Sobietar Batasunari laguntza eskatu zion, eta Amerika osoko lehen erregimen komunista ezarri zuen  uhartean.

Tentsioa gora eta gora egiten joan zen, harik eta 1962an puntu gorenera heldu arte, misilen krisiarekin. AEBei begira zeuden misil nuklearrak jaurtitzeko plataformak eraikitzen hasi ziren sobietarrak Kuban, eta hori izan zen krisiaren pizgarria.



F. Kastro eta N. Krustxev

1962ko urrian, estatubatuarren hegazkin espioiek instalazio haiek aurkitu, eta John F. Kennedy-k –aurreko urtetik AEBetako presidente–, irmotasunez erreakzionatuta, Kuba blokeatzea agindu zuen: uhartearen itsasalde osoa inguratu zuten hegazkinek eta gerraontziek, kosta ahala kosta galarazteko sobietarren itsasontziak beren arma nuklearrekin Kubara heltzea. Gerra Hotzaren tentsio goreneko unea izan zen hura, esan bezala: inoiz baino hurbilago egon zen bi superpotentzien arteko gerra zuzena. Baina azkenik Nikita Khrustxev SESBeko presidenteak, bere itsasontziak itzultzea agindu, eta konpromisoa aurkeztu zuen kenduko zituela misilak Kubatik; AEBek, berriz, Kuba ez inbaditzeko (eta indarrez hartzeko inolako ahaleginik ez babesteko) konpromisoa hartu zuen, bai eta bere misilak Turkiatik kenduko zituela ere.




Beste behin ere, muturreko egoera batera heldu izanak argi eta garbi erakutsi zuen zein premiazkoa zen potentziek elkar aditzea, mundu mailako hondamendia saihesteko. Hala, 1963an, superpotentziek «telefono gorria» ezarri zuten; hain zuzen ere, komunikazio zuzeneko linea bat, aurrerantzean Etxe Zuriaren eta Kremlin-en arteko elkarrizketa eta negoziazioa bideratzeko.

 

Gerra bideojokoetan

 

GERRA: Ausardia, trebezia edo sufrimendua?




Kaixo historiagileok!!

Gaur Elenaren lana aurkeztu nahi dizuet. Euskera polita eta hausnarketa are interesgarriagoa! Ikusi eta ikasi!

"Lan honetan, “los desastres de la guerra” izeneko F. Goyaren obren bilduma aztertuko dut, eta baita bere erlazioa gaur egun hainbat gazte ibiltzen diren ordenagailu-jokoekin ere.



Los desastres de la guerra Francisco de Goya espainiar margolariak 1810 eta 1815 artean egindako 82 grabatuko serie bat da. Han, gerraren izua nahiko argi ikus daiteke, eta Espainiako Independentzia Gerran izandako krudelkeriak erakusten dituzte.

Haietan argi ikus daiteke, gai nagusiak izua eta beldurra direla: gerraren produktu psikologikoa islatzen duten grabatuak dira eta. Izua nabaria da haiengan; irudiak inguratzen eta batzuetan itxuragabetzen dituen izua, noren jatorria beldurrean aurkitzen dena, bereziki gerraren ondorioen beldurrean: gosea, suntsipena, gaixotasuna eta heriotza.

Historian zehar, jakin nahi zenean gerrari buruz zerbait, Jainkoari, apaiz bati edota erregeei galdetzen zitzaien. Gauzak asko aldatu dira, eta filma, dokumental bat edo bideo-jokoetan jolastu besterik ez dugu egin behar gerraren ideia bat egiteko.



Gaur egun, hainbat eta hainbat gazte ibiltzen dira etengabe ordenagailu-jokoekin jolasean, eta gehienak, gerrarekin, hildakoekin eta sufrimenduarekin erlazionatuta daude. Hala ere, inoiz galdetu diogu geure buruari, zein da jolas hauen benetako funtsa?

Gerrako bideo-jokoak gerra-joko tradizional baten elementu berdinak partekatzen dituen bideo-joko bat da. Gaur egun, herrialde askotako armadek, Estatu Batuetakoak adibidez, bideo jokoak erabiltzen dituzte haien soldaduentzat entrenamendu simulazio birtualak sortzeko eta estrategia edo gerra planak egiteko.




Hemen agertzen da "Call Of Duty", Bigarren Mundu Gerran girotutako bideo-joko bat. Gaur egun hainbat eszenatokitan garatzen da: gerra historikoak, gaur egungo liskarrak, gudu futuristak... Hain zuzen ere, hor ikusten duguna da soldaduak beren bizitzaren alde eta etsaien aurka borrokatzen, gerran girotutako ingurune batean, non etsai bat hurbil baduzu, hil dezakezuna. Odola. Heriotzak. Sufrimendua. Hori da ikusten duguna. Protagonista berdinak dira: gizon soldaduak, eta jolasten hastean, batekin partekatzen zaituzte. Hiltzen bada, beste bat tokatzen zaizu, eta horrela behin eta berriro.

Irudiei buruz, ezin gara kexatu gerraren ondorioak zein argi ikusten diren; zure kideen heriotzatik, armada oso baten suntsiketara. Joko honen ezaugarria gerra baten krudelkeria eta sufrimendua frogatzeko orduan duen gardentasuna da: zauriak, sufrimendua, odola… Soldaduen beldurra eta mina han egongo balitz bezala ikus daiteke. Agian gehiegi.

Asi afectan los videojuegos a tu cuerpo y a tu cerebro; Zoaz estekara!



Baina, hala ere, zein da jolas hauen benetako helburua? Gerrarako prestatu? Ez sufritzea espero dugun sufrimenduaz mentalizatzea? Eta zertarako?

Ukaezina da jolas mota honek dakarren entretenimendua, eta hori baino urrunago iristen ez dela, entretenimendura. Hala ere, jolas batean, denbora gutxian halako krudelkeria islatzera iritsi bagara, etorkizunean, zer gehiago transmitituko dugu? Ez ahal da gehiegi?

Elena Lucera

 


Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...