Nazioa, nazionalitateak, nazio-estatua, nazionalismoak.
Nazio kontzeptua. Nazionalitateak.
Esan dezakegu "nazioa" hitza Frantziako Iraultaren eta Napoleonen inperioaren garaian sortu zela Europan, Frantziaren hedapenarekin batera gertatutako gerren ondorioz jaioa. Hain zuzen ere, "nazio" hitzak kutsu defentsiboa izan zuen hasieran: 1789ko iraultzan asanblada izan zen "nazioa", absolutismoaren kontrako protagonistak, alegia. Nazioa zen orduan herri subiranoa eta nazioa defentzarako kontzeptua bihurtu zen monarkia absolutuaren kontrako mugimenduan. Geroago, Napoleonen hedapenaren garaian, Frantziako ejerzitoak okupatu zituen herrialdeetan nazio hitza erabili zuten hiritarrek eraso militarren kontra. Hala, kanpotarren kontrako sentimendu nazionala garatu zen lurralde askotan. Eta nazioa zen -une horretan -Frantziak militarki okupatutako lurraldeko hiritarrak.