miércoles, 20 de mayo de 2020

Eskola laguntzak. Batx.Hist.





HISTORIA GAINDITZEKO Lana eta epeak:


(Saskiratze luzapenean)

Epea: Ekainaren 12an eman ikastetxean. Itzi-ri, eskura.
Lana: ESKUZ!!
Nola egin?? Testu iruzkinaren egitura duzu hemen; eta esaldi politak: hemen.

1. ABSOLUTISMOA

Nire bideoa. Ikusi! (1 ariketa azalduz)

Pelikula bat ikusi eta absolutismoaren ezaugarriak erlazionatu pelikularen eszenekin.
Hau egiteko hemen duzu PPT bat, Esteka honetan duzu teoria eta hemen duzu AMADEUS peliularen esteka.
Luzera: 3 orrialde. (arial12)


Hauxe Film Affinity-k egiten duen iruzkina pelikularen gainean.

"Antonio Salieri es el músico más destacado de la corte del Emperador José II de Austria. Entregado completamente a la música, le promete a Dios humildad y castidad si, a cambio, conserva sus extraordinarias dotes musicales. Pero, después de la llegada a la corte de un joven llamado Wolfang Amadeus Mozart, Salieri queda relegado a un segundo plano. Enfurecido por la pérdida de protagonismo, hará todo lo posible para arruinar la carrera del músico de Salzburgo. Mientras tanto, Mozart, ajeno a las maquinaciones de Salieri, sorprende a todos con su genialidad como músico, pero también con sus excentricidades". (FILMAFFINITY).



Pelikula honetan Wolfrang Amadeus Mozart-en bizitzan zehar XVIII. mendeko bizimodua ikus dezakegu, monarkiaren Gorteetan, absolutismoaren garaian. Ariketa: Gehiago sakontzeko.
Ikusi pelikula osoa etxean eta egin zerrenda bat. Zerrenda honetan agertu behar da ezena bat eta gero, absolutismoaren zein ezaugarri ikusten duzun. Amaitzeko, egin azalpen laburtua ezaugarri hori azalduz. Hor, klasean ikusitako edukinak aplikatuko dituzu.

HURRENGO ARIKETEN AZALPENA: NIRE BIDEOA. IKUSI!!




2. PARLAMENTARISMOA Vs ABSOLUTISMOA Ingalaterrako Gerra Zibilean.


Ariketak:
2.1. Begiratu bideo honetan dagoen gudua. Noiz gertatu zen? (Lagungarriak izan daiteke beheko estekak)
2.2. Ikertu: Nor zen Cronwell?
Luzera: Orrialde bat.

Batalla de Edgegill. Zoaz Esteka honetara!!

Biografia de Cronwell. Zoaz esteka honetara!!

3. EMAKUMEA Antzinako erregimenean.

3.1 Sense and sensibility (1995)


Ariketak: Trayler-a ikusi, goian duzuna. Jane Austen-en lanarekin moldatuta dago pelikula hau eta ikusi ahal duzu Antzinako Erregimenaren amaierako landako aristokraziaren bizimodua, Ingalaterran.

3.1. Nolakoak dira trayler honetan agertzen diren emakumeak? (10 lerro).

****
4. Irakurri azpian duzun testu hau eta egin testu iruzkin bat.  Luzera: 3 orrialde.

Emakumeak Larramendiren ikuspegian:

"(...)Larramendiren obran emakumeak ere gipuzkoarrentzat eraiki zuen ideal birilaren arabera irudikatzen ziren: 

Las mujeres en Guipúzcoa son las más hermosas que hay en toda España; de bellísimo color, bien apuestas, rollizas, fuertes, ágiles y sanas; de pocos melindres y hazañerías, de gran despejo, que bajan y suben a sus caserías y montes con el mismo aire y vigor que si no hubiera cuesta. Son más robustas y de más aguante que los hombres en llevar y traer cargas pesadísimas sobre su cabeza de un lugar a otro, distante tal vez tres o cuatro leguas.

 Orokorrean, Ilustrazio europarrak gozotasuna, fintasuna eta dotorezia bezalako ezaugarriak ezarri zituzten emakumeei berezkoa zitzaien esentziaren atributu bezala. XVIII. eta XIX. mendeetan zehar, pentsamendu ilustratuaren ildotik feminitatea naturalizatuz joan zen amatasuna, domestizitatea eta ezkontza emakumeen patu naturaltzat ezarriz. Baina Larramendiren obrak erakusten du XVIII. mendean zehar proposamen ilustratuekin batera beste irudi batzuk ere, oso erroturikoak (enraizados), existitu zirela. Andoaindarraren obra osoan zehar, amatasuna, esaterako, bigarren planoan geratu zen. Larramendik baserritarrei, mojei, serorei etab.ri buruz hitz egin zuen. Baina amatasunaren inguruko aipamenak eskasak izan ziren eta ez zentzu laudagarrian (onean). 

Emakumeen hezkuntzari buruz idatzi zuenean amatasuna ez zen inoiz emakumeen formakuntzaren erdigunean kokatu pentsalari ilustratuek egingo zutenaren kontra.

Lanaren luzerak ez digu aukerarik ematen Larramendiren ikuspuntua heziketa proposamen ilustratuekin alderatzeko. Baina argi dago bere idatzietan eta pentsamenduan emakumeen zereginak eta, oro har, feminitatearen definizioa zentzu ilustratuko amatasunetik eta domestizitatetik zeharo aldentzen  (urruntzen) zirela(...)".

  • Iturri Historikoa: Generoa Antzinako Erregimenean:  Sancho El Sabio aldizkaria.
  • Izenburua: Manuel Larramendiren ikuspuntua eta bere itzala* Gender in the Ancien Régime: point of view and trace of Manuel de Larramendi.
  • Egilea: Bakarne Altonaga Begoña.


5. "Amistades peligrosas" (1988)


Pelikula honetan ikusi ahal dugu Antzinako Erregimeneko noblezia frantziarraren islada.


Ariketa: Begiratu pelikularen zatia eta erantzun: Zer dio emakumeak bere bizimoduari buruz, zer zen inportantea Antzinako Erregimeneko emakumeentzat, bere ustez? Nolakoa izan behar zen beraien bizimodua? Protagonistak berak bete zuen "agindua"?
Luzera: orrialde baten erdia.

6. Iraultzak

Absolutismo eta liberalismoa Espainian. Esteka honetan bideo bat duzu gazteleraz. Nahi dudana hauxe da: orrialde 1eko laburpena euskeraz.

domingo, 17 de mayo de 2020

Ekonomia ZIU-n

"KORONAVIRUSA:
EKONOMIA ZIU-n"

Esteka honetan telesaioa!!
Ekonomiako azkenengo klaseak


1. Bideo honetan duzue nire azalpena azken asteetarako, ekonomian. Eta egutegia!
2. Ez despistatu!! Tituluan duzu telesaioaren esteka
3. Hemen azpian igande honetan eman behar duzuen lana: (a,b,c-koa da. Esaldi osoa kopiatu erantzun zuzenarekin).

1. Zeintzuk dira koronabirusaren ondorioz gehien sufrituko duten enpresa motak?
a. Handiak
b. Multinazionalak
c. Txikiak eta ertainak eta multinazionalak.
d. Txikiak eta ertainak eta autonomoak.

2. ERTE ( Enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientea -EAEE-)
Noiz arte jasoko dute enpresek diru aguntza?
a. Behin betikoa izango da.
b. Langilea lanpostua berreskuratu arte.
c. Normaltasuna ez bada itzultzen inoiz betiko laguntza bihurtuko da.

3.  Historian gertatu diren aurreko pandemietan, zer gertatu zen soldatekin?
a. Orokorrean jaitsi zirela.
b. Honetan gertatuko den moduan, igo ziren.
c. Historian igo ziren eskulan gutxiago zegoelako.

4. Zer dio Lan Erreformako legearen 41. artikuluak?
a. Soldatak edozein arragoigatik jaitsi ditzaketela enpresek.
b. Egoera zailetan enpresek soldatak jaitsi ditzaketela.
c. Enpresek ezin dituztela inoiz soldatak jaitsi.

5. Zer da "somos tribu- Vallekas-?
a. Gobernuko erakunde bat.
b. Indigenen talde bat, Vallekas-en kokatuta.
c. Boluntarioen elkarte bat, irabaziak lortzeko asmorik gabekoa.

6. Zer da errenta minimoa?
a. Oso laguntza eztabaidagarria, jendeak jaso egiten duenean ez duelako lana bilatzen. "tranpa" bat da.
b. Bizitza duina mantentzeko diru sarrera minimoa, Estatuak edo erakunde publikoek ematen dutena. Gutxi gorabehera 600-700 eurokoa.
c. Enpresei ematen zaizkien diru-transferentziak jendea kontratatzeko.

7.Errenta minimoa Euskadin...
a. 2012an hasi zen.
b. 1980ko hamarkadan sortu zen krisitik daukagu.
c. Ikerketek esan dute jaso ondoren jendeak ez duela lan egin nahi.

8. Zer zerikusia dute errenta minimoak eta lana lorteak?
a. Mantendu daiteke lana eduki arren, diru sarrera minimoak oso baxuak direnean. Lagungarria izan daiteke errenta hori autestimurako eta, ondorioz, lana lortzeko.
b. Ezer ez, lana lortzen baduzu errenta hori galtzen duzulako.
c. Kontrajarrita daude. Errenta baduzu "alferra" bihurtzen zara.

9. Europako kontseiluak pentsatzen du Espainian...
a. Errenta minimoari dagokionez, egoera oso ona dela Espainiakoa.
b Esan diote Estatuari minimo bat jartzea komenigarria dela komunitate autonomo guztietan egon dadin.
c. Errenta minimoa ez dela ona ekonomiarako.

10. Errenta minimo bat jartzen denean
a. Zor Publikoa jaitsiko da.
b. Zorpetuko da Estatua hasieran.
c. Ez dute zerikusirik zorrak eta errenta minimoak.

11. (Moratoria hipotecaria) Hipoteken luzamendua:
a. Langabeek eta autonomoek ( diru sarreren %40a galdu badute) lor dezakete. Baina horrez gain beste baldintza batzuk bete behar dituzte.
b. Enpresa guztientzat onartuko da, baldintzarik gabe.
c. Ez da egongo.

12. Luzamendu hori
a. Nahi duten guztiek lortuko dute.
b. Nahi dutenen 0,007-k lortuko dute
c. Nahi dutenen 1/10a lortuko dute.

13. "Putre Funtsek" ...
a. Jendearen alokairu sozialak baxu mantendu dituzte.
b. Estatuko erakunde bat direnez, berdin mantendu dituzte alokairuak.
b. Jendearen alokairuak bikoiztu dituzte Madrilen eta jende askok ezin izango ditu ordaindu krisi honetan.

14. Jende askorentzat auzo batzuetan
a. Alokairua diru sarreren 0,5a zen baita covid19ko krisia baino lehen.
b. Auzo batzuetan diru sarreren %40a zen alokairuaren burbuila espekulatiboaren ondorioz.
c. Alokairua dohainik zen, orokorrean.

15. Koronavirusak epe laburrean... (Juan Ramon Gallo ekonomialariaren arabera)
1. Etxeen alokairu eta salmentaren jaitsiera jendearen erosahalmena jaitsiko delako.
2. Etxeen alokairuen igoera ekarriko du, berehala.
3. Ez du eraginik izango prezioetan.

16. Tele-lanak, orokorrean esanda...
a. Eragin bera du gizon eta emakumeen artean.
b. Ez du genero-ikuspegirik.
c. Zailtasun gehiago ekartzen ditu oraindik emakumeentzat.

17.ICO kredituen %25a:
a. Autonomoentzat izan da "lobbie" boteretsua direlako.
b Enpresa handiei eman zaie "lobbie" boteretsua direlako.
c. Gobernuz Kanpoko Erakundeei eman zaie laguntza eman dezaten.

18. Kreditu bat lortzeko
a. Ezin duzu zure egoitza eduki paradisu fiskal batean.
b. Ahal duzu enpresa-filial bat eduki paradisu fiskal batean.
c. Aurreko biak egiazkoak dira.

19. Christian Felber-en ustez gobernuak erreskatatu behar ditu enpresak...
a. Baina gero baldintzak jarri eta ongizatea bermatu beharko luke estatuak.
b. ez, ez ditu erreskatatu behar.
c. Eta erreskatatu ondoren ez die enpresei inolako baldintzarik jarri.

20.Europar Batasunak momentu honetan, zer esan du enpresen  "nazionalizazio"ei buruz?
a. Ondo daudela behin betiko eta etorkizunean ere gomendagarria dela.
b. Egin daitezkela 30 urteetan zehar.
c. Egin daitezkela baina bakarrik 7 urteetan.

21. Zertan zuen eragina 2008ko krisia gertatu ondoren etorri zen austeritate-politikak?
a. Jendeak ez zuen nabaritu.
b. Asko nabaritu zen eta hortik aurrera murrizketak etorri ziren osasungintzan eta hezkuntzan, batez ere; gasto publikoa murriztu zelako.
c. Estatuak gero eta gehiago gastatu zuen osasungintzan eta Hezkuntzan austeritatearen politikekin.

22. 1939-1945. USAk Plan Marshall jarri zuen martxan. Nola lortu zuten dirua, beste arrazoien artean?
a. Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko zergak jarri zituzten.
b. Pobreziaren gaineko zerga asmatu zuten.
c. Lapurrak harrapatzeko polizia gehiago jarri zuten.

23. Zerga hori...
a. Trumanek-ek bakarrik mantendu zuen.
b. Truman, Eisenhowerrek eta Keneddy-k mantendu zuten.
c. Aurreko biak gezurrak dira.

24. Europan Fortuna Handiak
a. Europako Zor Publikoa baino diru kantitate gutxiago dira.
b. Aberastasun guztiko oso portzentai txikia dira: % 0,0005 gutxi gorabehera.
b. Europako Zor Publikoa baino diru kantitate gehiago dira.

25. "Green Deal" deitu diote:
a. Ingurumena babesteko politikei, industria bultzatuz.
b. Gehiago kutsatzeko politiken multzoari.
c. Estatu Batuetan Trump-en garaian kontzientzia ekologikoari. Trumpek uste duelako aldaketa klimatikoa arazorik inportanteenetariko bat dela.


******


CLASSROOM-era IGO: IGANDEA BAINO LEHEN!!

viernes, 15 de mayo de 2020

Enpresariak gara!

Ekintzaileak bihurtu gara:
ENPRESARIAK GARA!!



Kaixo ekonomialariok!!
Gaur 7 puntu hauek irakurri behar dituzue. Nire bi bideoak ikusi: ondo ulertzeko zer egin!. Eta orri honetan irakurri puntu guztiak amaitu arte, bale? Hor azpian zuen taldeak daude...

1. Bideo honetan duzue ekonomiako azken asteetako lanaren azalpen osoa. Zoaz estekara!

2.  Bideo honetan duzue aste honetako lana. Askoz zehatzagoa. Zoaz estekara!

3. Egin ondoren, Konpartitu nirekin (Itzirekin) classroom-en DRIVE-ko esteka, nik bideoa ikusi ahal izateko. Taldekide "zuzendariaren" komentario pribatuetan, adibidez. (Beraz, aukeratu enpresaren zuzendari bat...).

4. Eta kide batek ez badu lanik egiten aste honetan? Taldetik kenduko dut (Itzik)eta bera bakarrik egin beharko du lan oso-osoa. Berarentzat nota desegokia. Beste bi kideek jarraituko duzue lan-taldean.



5. Noizko amaitu behar da? Ostiral honetarako (maiatzaren 22rako) baina goizeko 12etan emanda egon behar da. KONTUZ 4C-koak!!! (Ckoak: Tutoreei informeak pasatu behar dizkiet ostiralean goizeko 12etan. Gero, ekonomia ordua librea. Baina eman lana GARAIZ!).

6. Hemen duzue egitasmoaren (proiektuaren)eskema orokorra.




7. Eta hemen duzue klase bakoitzeko taldeak.

4DBHA
1. Taldea: Asier A, Li B, Asier A.
2. Taldea: Aitor C, Iker E, Alvaro F
3. Taldea: Telmo F, Mikel F, Unai G
4. Taldea:Xabi G, Lehior G, Amaia J
5. Taldea: Julen M, Oier M, Alex M
6. Taldea: Joel P, Itxasne P, Aitor R
7. Taldea:Enrique S, Iker S, Lucia S
8. Taldea:Izaro T, Markel U, Nerea U.

4DBHB/E
1. Taldea: Kepa A, Gaizka A, Javi A
2. Taldea: Lara A, Irati B, Markel C
3. Taldea: Oier C, Xabi E, Lucas G
4. Taldea: Ander H, Aitor H, Uxue J
5. Taldea: Asier L, Amaia L, Elena L
6. Taldea: Xabi M, Iñigo M, Alaia O
7. Taldea: Gontzal O, Eider P, Itxaso P
8. Taldea:Iker Q, Ruben R, Carlota R.
9. Taldea: Claudia R, Ibon R, Garazi U
10.Taldea: Alex U, Iñigo Z (zuek- 2 zaretenez-ez egin enpresaren egitura. 3 puntua)

4DBHC
1. Taldea: Uxue A, Alex A, Naroa A
2. Taldea: maria B, Irati B, Ander U, Juan C*
3. Taldea: Alex E, Endika F, Marina F
4. Taldea: Irene G, Arrieta G, Maria G
5. Taldea: Aritz M, Marcos M, Joseba N
6. Taldea: Naroa O, Eder P, Cristina Q
7. Taldea: Ainhoa S, Aitziber S, Oihana T

*** Juanek (2. taldekoak:) zuekin egingo du/duzu lan eta bere/zure bideoa gazteleraz izango da, enpresari buruzko laburpentxoa!!.
Juan: ZOAZ ESTEKA HONETARA: Zuretzat lana!!

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...