viernes, 11 de diciembre de 2020

Euskera ikasleentzat

 EUSKARA


Oskorri. Euskal Herrian euskaraz

Maddalen Arzallus. Ama kontatu arren



Ikasleok pentsatzen duzuena:

1. " Nire ustez euskara izan daiteke sentimendu bat, ez erabaki bat. Nazionalismoa oso hurbil bizi izan dut  beti. Txikitatik erakartzen gaituen sentimendua delako. Halaber, nire ustez, gehiegi aldarrikatzea ez da oso ona jende berria ezagutzeko ate batzuk ixten dizkizulako"

C. R.

2. "Espainiarra sentitu ahal zara edo euskalduna. Bi gauzak batera edo bat bakarrik. Eta sentitzen duzuna sentitzen duzula, euskaraz hitz egin dezakezu."

L. S.

3. "(...)Nire ustez, Francoren garaian debekatutako hizkuntza bihurtu zen, beraz, momentu horretan hasi ziren euskara baloratzen, kendu egin zietenean."

M. U.

4. "Bai, jendeak bakarrik baloratzen du galtzen duena."

I. S

5. "Hala ere, ez dugu debekatu behar hizkuntza baloratzeko."

A. L

6. "Euskara gure hizkuntza da, gu herri egiten gaituena, gure kultura hedatu eta bereganatzeko modua. Euskaldunok nazio bat garela adierazteko hizkuntza behar dugu eta badaukagu. Egon daiteke euskara ez dakien euskaldun bat? Agian bai, baina ez euskara gustuko ez duena... euskarak euskalduntzen gaituelako eta herri bat bihurtzen gaitu. Niri txikitatik eman didate euskaraz berba egiteko aukera eta nire ama-hizkuntza da. Niretzat euskaraz eta erdaraz hitz egitea oso desberdina da.  Euskarak herri libre batean bizi naizela sentiarazten dit."

I. P

"Eta gazteleraz ez duzu sentitzen askatasuna?"

C. R

"Bai, baina sentimenduak hor daude... Ni txikia nintzela euskaraz bakarrik egiten nuen eta ikastolan ikasi nuen gaztelera."

I. P

"Euskara bizi ahal da sentimendu bat bezala, edo hizkuntza bat bezala. Guztia errespetagarria da, nire ustez garrantzitsua da euskara ez bihurtzea sentimendu defentsiboa bakarrik. Kutsu defentsiboa hartzen duenean, beste hizkuntzak mespretxatzen ditugu eta hori ez da ona".

A. M

"Nire ustez euskara hitza hauxe da: defendatzen dugun ideologia eta hizkuntza. Hau -uste dut- txikitatik egiten dugula eta horrez gain, sar dezakegu kultura eta historia".

G. O

" Nire ustez, euskara ez da bakarrik hizkuntza bat baizik eta bizimodu bat edota sentimendu bat, tradizioan errotuta, eta horrek desberdintzen gaitu".

J.P

"Euskara nahiko lotuta dago nazionalismoarekin baina nire ustez ez duzu zertan nazionalista izan euskara defendatzeko. Nik uste dut euskararen kontrako eraso bat dagoela gaur egun badakit nire iritzia polemikoa dela baina hori ikusten dut..."

E.P

"Nire ustez gaur egun VOX bezalako alderdiek euskara debekatzeko prest daude eta horregatik amorrua sentitzen dut nik."

I.P

"Euskara da gure lurraldea desberdintzen duen elementu deigarri bat baina hitz egiteak ez du zertan eduki kokapen ideologikorik".

L.G

"Txikitatik euskara ikasten egon naiz, baina inoiz ez zait gustatu, inposatutzat sentitu dudalako eta horregatik ez naiz ondo sentitzen, euskara gorroto egiten dut. Sentitzen dut ezartzen didatela eta horrela jarraituz gero, gero eta gorroto handiagoa sentituko dut".

J.L

"Norberaren aukera da euskaraz berba egitea baina hizkuntza hau oso polita da eta besteengandik diferentzia azpimarratzen du."

X. M

"Euskara hizkuntza nazionalista ala ez? Biak izan daiteke, baina arazoak sortzen dira gai honekin ideologien arabera... bihurtu da eztabaidatzeko gai bat eta nire ustez, hori txarra da."

I.Z

"Nire ustez, ez da beharrezkoa nazionalisten hizkuntza izatea, baizik eta sentimendua bihurtzea. Beraz, euskara maitatzeko inportanteena izango litzateke Euskadin bizitzea edo/eta euskara zure hizkuntza nagusia  dela sentitzea."

I.B

"Nazionalista izateko ez duzu zertan euskaraz hitz egin baina euskaraz hitz egiten baduzu modu boluntarioan, ziur nago nazionalista zarela. Batez ere, euskara ez delako hizkuntza erraza ezta oso praktikoa ere". 

O.C

"Nik ez nuke esango nazionalista naizenik eta bai, ordea euskalzale eta aho bizi".

W.K

"Nire ustez, bi euskara mota bizitzen dut: lehenengoa da eskolan inposatutakoa eta horrek amorrua ematen dit, egia esanda. Baina beste alde batetik, ikusten dut pertsona batzuk guztiz maiteminduta daudela euskararekin. Hori ikusten dudanean, "kutsatzen" naiz eta oso harro sentitzen naiz euskara dakidalako".

L. B.

"Euskara da beste komunitate autonomoetatik desbedintzen gaituena baina, adibidez, jende askok euskaraz hitz egiten du gustura eta ez du zertan nazionalista sentitu."

M.B



Historia:

Bi modutan ikusita... Egia bilatu daiteke?

1. Breve historia del Pais Vasco

2. Euskaldunen historia

martes, 8 de diciembre de 2020

Memoria mendirik mendi

 Memoria historikoa

mendirik mendi



Kaixo, historiagileok!!

Gaur erakutsi nahi dizuet mendi ibilbide bat, inguru honetako iraganeko gertaera triste batzuk gogorarazten dizkiguna. 1937an, tropa frankisten erasotik Bilbo defendatzeko, Bilbo inguruko mendietan "Burdin Hesia" eraiki zuten bi hilabetetan, kilometro askotako lubaki-lerroen sistema bat, bunkerrekin, metrailadore-habiekin...

Sistema hori, besteak beste, Goikoetxea ingeniariak diseinatu zuen. Geroago, mapak pasatu zizkien tropa faxistei, Francoren aldera pasatu zelako urte berean. Horrela  galdu zuen  euskal gudarosteak gerra. Hala ere, oso sistema zaharkitua zen lubakiena, eta gauza gutxi egin zezakeen hegazkinen erasoen kontra. 1937ko ekainaren 19an, frankistek Burdin Hesia suntzitzea lortu zuten  eta Bilbo bereganatzea. Ibilaldian nirekin zihoanak gogoratzen zuen nola Francoren garaian, artean bera umetxo bat zelarik,agintari frankistek egun hori ospatzen zuten  Bilboren "liberazioa" izenarekin. Eta zein mingarria egiten zitzaizkion bere familiari izena eta ospakizuna, gerran galtzaile irten baitziren.

Egin dezagun, beraz, ibilbide historiko bat Lemoatxa mendiko magalean.  






1. Lehen lubaki-lerroa. 

Hegoaldera dago orientatuta eta bertatik Arratia bailara ikusi daiteke. Lurrean dago hondoratuta zuzenean eta soldaduek babesteko erabiltzeaz gain, su-armekin tiro egiteko ere erabiltzen zuten. Lubakiak defentsa-eraztuna osatzen du. Lubaki hauek lur-zakuen eta alambre-hesien bidez babestu zituzten erasoak zailtzeko. Kasu batzuetan ikus daiteke lurraren topografia defentsa-lerrora egokitzen dela, eta, horrela lubakietako okupatzaileen ikuseremua handitzen dela. 
Lehen hondeatze eta errehabilitazio-lanak 2013 eta 2014 artean garatu ziren: orduan hasi zen Lemoan memoria historikoaren berreskurapena herriaren iraganeko une dramatikoenei dagokienez. Ehun metroko luzerako lubakien berreskurapenarekin eman zitzaien amaiera lanei.


Lubakiaren tamainaz jabetzeko, "milizianoa"




2. Bigarren Lubaki-lerroa

Bigarren sektoretik modu argian ikus daiteke ekialdea, hau da, ibaizabal ibaiak osatzen duen bailara. Defentsa-lerro hori gazteek hondeatu eta berreskuratu zuten 2016ko eta 2017ko udarako kanpainetan. Landutako 100 metroetan lubakiak, soldaduentzako gotorleku bat, metrailadore batentzako posizio bat eta posizio aurreratu batekin komunikatzeko irekidura aurkitu dituzte. Hautemandako materialari dagokionez kalibre desberdinetako munizioaz eta Mauser fusil batez gain, burdinazko pikotxak antzeman dira, eta beraz, ondoriozta daiteke lubakien aurrean alambre-hesiak zeudela. Horiekin batera eguneroko objetu pertsonalak topatu dituzte, hala nola txapel bat, beroki bat, platerak, mahai-tresnak eta abar. Horretarako, borroka-eremuetarako erabiltzen den hondeatze-metodo arkeologikoa erabili da.




3. Lubakien Ipar-mendebaldeko defentsa-linea

Hemen objetu pertsonalak topatu dituzte; armada euskalduneko gerriko-belarri bat eta oinetako militarrak, objetu beliko ugarirekin batera. Baldintza latzetan bizi ziren soldadu horiek alde egin baino lehen. Eremu honetan heriotza eta desagerpenak ere bizi izan ziren. 2011n bi soldadu eta haien objetuak berreskuratu zituzten. Bigarrena identifikatu ahal izan zuten uniformean zeraman identifikazio-xaflari esker, eta horri esker, pertsona horrek atzean utzi zuen anonimatua.




Amaitzeko, erakutsiko dizkizuet paseoan hartutako argazkiak, gaur egun dagoen lekuan. Hortik nenbilela burura etortzen zitzaidan behin eta berriro nola bizi behar izan zuten soldaduek pasadizo horietatik euria ari zuenean.


Lemoatxatik paseoan, 2020ko abenduan




lunes, 7 de diciembre de 2020

Emozioak? Bai!

 



ETORKIZUNIK EZ, EMOZIORIK GABE


Gaurko sarrera honetan aurkeztuko dizkizuet Psikologiako ikasleek egin duten lan boluntarioak.

Historiako blog honetan publikatu nuen sarrera batean Harari historialariaren liburuaren zati bat. "Gaur egun, zer?" orrian publikatuta. Eta psikologiako ikasle asko animatu dira galderak erantzutera. Horrela, hartu ditut beraien lan boluntarioetako zati batzuk zuei aurkezteko. Ondo idatzita eta pentsatuta daude. Eta galdera "deseroso" eta misteriotsuen erantzunak badira. Ikasi nahi duzu beraiekin?

Hala ere, erantzun hauek ulertzeko, joan behar duzu esteka honetara "Buruko estimulagailuak" eta irakurri proposatu nien lana, ados? Bestela, ez da ezer ulertzen!!



Gizakiak emozioak eta arrazoia gara

"(...)Abots hauek, berez, ezin dira kontzeptu ez-abstrakto bat bezala definitu. Zerbait abstraktoa etortzen zaigu burura, nahi ta nahi ez. ezta haien funtzionamendua guztiz ulertu, lehen aipatu dudanez, desberdinak direlako gizaki guztien artean. Ala ere, historian zehar hainbat korrontek adierazi dituzte abots hauek eta modu batean edo bestean, zer diren azaltzen saiatu egin dira. Freud-ek proposatutako pentsamenduaren, psikoanalisiaren, oinarriaren bat, abots hauek ziren. Mediku honek ikerketa izugarria egin zuen inkonzientearen inguruan eta hiru zatitan banatuta dagoela esan zuen, Zera, Nia eta Super nia. Azkenengo hau da, dudarik gabe, ahotsak errepresentatzen dituen kontzeptua. Abots hauek, modu sinple batean laburbilduz, bakoitzak aukeratu eta bereganatutako lege moralak dira , eta hauen bidez, pertsona bat modu batean edo bestean jokatuko du. Abotsak entzuten ditugu egoera baten aurrean aurkitzen garenean eta zein jokabidea izango dugun aukeratzeko beharra dugunean. Adibidez, nire aita nekatuta bueltatu da etxera egun osoa lan egiten eman ostean. Ni sofan botata nago, baita ere nekatuta nagoelako eta deskantsatu eta telebista ikusi nahi dudalako. Momentu batean konturatzen naiz nire aita arropa zintzilikatzen dagoela, eta gainera, afaria prestatu beharko duela gero. Nire buruari galdetzen diot ea zelan jokatu behar dudan, zerak ( alde instintiboena eta plazerren bila dagoena) etzanda geratzeko aginduko dit, baina nire abots hoiek, supernia, sofatik altxatzeko aginduko didate gogoaraziz aitari lagundu behar diodala ez daukadalako ezer eginik. Abots hoiek bakoitzaren Supernia dira. (...)

Berriro ere esperimentuari erreparatzen badiogu konturatuko gara estimulagarria jartzen diotenean efektibotasuna izugarria dela. Askotan esaten da gizakiak akatsak egiten dituela errobotak ez garelako, erabaki bat hartzerakoan, askotan, superniari jotzen baitiogu eta beti ez dira erabaki perfektuak hartuko. “Arazo” hau, badago lotuta emozio anitzak sentitzeko gaitasunarekin. Ikusi denez behin emozioekiko menpekotasuna gaindituta oso efektibotasun handia lortzen da, eta hori, argi dago gendea sendatzeko oso kualitate positiboa izan daiteke. Baina hala ere, errobotak bezala jokatzean galtzen dugu moraltasunez aukeratzeko gaitasuna eta hori, gure gaur eguneko bizimoduan beharrezkoa dugu. Adibidez, medikua izanda batzutan erabaki moralak hartu behar dituzu. Adibide ezinhobea urte honetan bizitzako pandemia izango zen. UCI-ak beteta zeuden, langileak lan gehiegi zuten, gendea hil baino ez zen egiten eta krisi egoera batean zegoen mundua. Heldu zen momentu bat ezen medikuak erabaki behar izan zuten zer pertsonak izango zuen leku bat UCI-an, modu batean edo bestean , aukeratuta ez zen pertsona heriotzarekin zigortuz. Bakoitzaren moraltasun legeak beharrezkoak izan ziren gutxienez, bizitza guztiak salbatzean ezinezkoa izanda, erdiak salbatzeko. Erabaki hori errobot batek ez luke horrela hartuko, deuseztatuko zituelako adibidez nagusiak, gazteak salbatzea arrazionalki zentzu handiagoa baitu. Baina, errazagoa izango bazen ere egoera gupida edo errua sentitu barik, ez genuke zorigaitz bezala ikusiko gertaera eta behin deskonfinatuta ez lituzke inork beteko neurriak eta, Covid-aren eragina ez zen murriztuko. Esan nahi dudana da, askotan sentitutako emozio negatiboak eragin positiboa dutela gure etorkizuenan, eta esperientzia txar hori izaten ez badugu bizimoduak aldatuko ez direla.


Lehen aipatu dudan bezala, gizakiak emozioak eta arrazoia gara. Modu batean jadanik aipatu dut nolako garapena izango luke mundua, adibidez gerra garaian emoziorik (gupida edo errua) ez bagenitu sentitzen, ez genuke errespeturik izango ez ingurunearen aurrean, ezta petsona errugabeen aurrean ere. Hortaz, mundua ez luke zentzurik izango, errobotak bagina bezala biziko genuelako eta , gaur egungo gizartea aztertuz, konturatuko gara gure bizimoadua emozioz beteta dagoela. Beharrezkoak dira bi motatako emozioak gizartea hedatu ahal izateko eta mundua aurrera jarraitzeko".


AINHOA DE LAS FUENTES




Gizakiari ezin zaio enpatia kendu


"(...) Beraz, denok izan ditugu gure bizitzako uneren batean barneko ahots horiek, entzutea lortzen dugunean luzaroan irauten dutenak eta egonezina, kezka, errua edo tristura bezalako emozioak sortzen dizkigutenak. Gure ahuleziez, beldurrez edo akatsez hitz egiten dute. Horregatik, esan liteke gure barneko ahotsak gure erabakiei buruz iritzia ematen duten eta gure akatsak edo segurtasunik ezak behin eta berriz errepikatzen dizkiguten gure epaileak bezalakoak direla. Barneko ahotsek egindako epaiketa horren ondorioz, gure segurtasuna edo autokonfiantza gutxitu egiten da, eta horrek pixkanaka zoriontasun-sentsaziotik aldentzen joatea dakar. Nire kasuan, ahots horiek noizean behin entzuten ditut. Adibidez, duela gutxi lagun bati modu txarrean erantzun nion, eta arratsalde hartan zehar nire barruko ahotsak oso pertsona txarra naizela esan zidaten. Horrek tristatu egin ninduen azkenean, eta, nire gogoa hobetzeko eta neure buruarekin hain gaizki ez sentitzeko, barkamena eskatu behar niola erabaki nuen. (...)


Nire ustez gizakiari ezin zaio enpatia kendu, ezinbestekoa baita gizarte egokia eta on bat eraikitzeko. Izan ere, enpatia funtsezko oinarria da besteen sentimenduak edota emozioak ulertu eta partekatu ahal izateko. Beste norbaiten larruan jarri ahal izateko eta haiek dituzten sentimenduak eta emozioak antzemateko gaitasun horri esker, besteak gehiago kontuan hartzen ditugu. 

Gizakiari enpatia kentzen badiogu, etengabeko gerra sortuko litzateke, besteen emozioak kontuan hartuko ez liratekeelako eta, beraz, bakoitzak berarentzat onena bilatuko lukeelako. Beraz, enpatia ezak eragiten duena da akordio amankomun batera heldu ezin izatea eta ondorioz gerra batean gertatuko litzatekeena izango zen bakoitzak bere interesen edo taldearen ineteresen alde jotzea.

Pertsonek enpatia balute eta terrorista kalifikatzean akatsak egingo balituzte, orduan haien akatsa onartuko lukete. Aldiz, enpatia izango ez balute eta terrorista kalifikatzean akatsak egingo balituzte, ez lukete haien errua onestuko eta hortaz egia ez zen azaleratuko, pertsona guztiek terroristatzat hartuz. (...)"


AINHOA MONTERO




Batzuetan emozioak oztopo bihurtu daiteke?


"(...) Emozioak gizakientzako funtsezkoak dira, baina egia da batzuetan oztopoak bihurtzen direla ekintza zehatz batzuk egin nahi ditugunean. Batez ere, lanbide batzuetan eragin positiboak izango lituzke enpatia ezabatzea. Medikuntza, oso arlo garrantzitsu bat da. Patologiak antzematean, ebakuntzak egitean edo pilulak errezetatzean; sentimenduak alde batera utzi behar dituzte, lan horretan objektibotasuna oinarrizkoa delako. Adibidez, mediku batek lagun bati pilula batzuk ematen badio pena sentitzen duelako berarengan, ondorio larriak gertatu ahal dira. Gure biologia ez da jolas bat edo nahi dugunean aldatu dezakeen zerbait. Ondorioz, saindu eta errespetatu behar dugu. Polizia edo segurtasunean aritzen direnak, bertako arauak eta legeak errespetatzen diren zaindu behar dute. Enpatia alde batzera utzi eta zorroztasunez bete behar dituzte haien zereginak. Egia da batzuetan, gustukoak ez ditugun gauzak egiten dituztela, baina benetan ez da bere errua, haiek ez dituztelako legeak egiten eta ezin dituztelako aldatu nahi dutenean. Epaileen lana oso zaila da, milaka froga aztertu ostean, epaitu bati zigor bat inposatu; edo bi epaituen artean erruduna nor den erabaki behar dutelako. Horregatik, sentimenduak ez dituzte kontuan hartu behar. Influentzien arabera aukerak egiten dituzten epaileak oso arriskutsuak dira, bidezkoak ez diren erabakiak hartzen dituztelako. Beste lanbide batzuetan dauden ondorioak aztertu ahal ditugu, baina beti konklusio bera ondorioztatuko dugu, badaudela sentimenduak parte hartzea behar dituzten lanbideak; eta behar ez dutenak. Garrantzitsuena da hauek desberdintzea eta errespetatzea lan bakoitzaren baldintzak. (...)"


ALEX DREYER




Emoziorik gabe, automatak izango ginateke


"(...) Hala ere, gauza bat da momentu jakin batean emozioak kentzea eta beste

gauza bat da emoziorik gabe bizi izatea. Emoziorik gabe automatak bilakatuko

ginateke, eta gure portaera beti berdina izango litzateke, egoerak eta

baldintzak kontuan hartu gabe, adibidez, enpatia eta elkartasuna desagertuko

lirateke. Mundua jasanezin bihurtuko litzateke.

Bestalde, historian aurrerapen eta asmakizun asko pertsona batzuen desioen,

jakin-minaren eta anbizioen ondorioak dira, eta emoziorik gabe bultzada hori

galduko litzateke. Baina gorrotorik gabe hobeto bizi izango ginateke.

Dena den, emoziorik gabe bizitza oso aspergarria izango litzateke,

nolakoak izango ginateke gizakiak sentimendurik gabe?

Animaliek baino izaera pobreagoa izango genuke, robotak besterik ez

ginateke izango."


IÑAKI ARMENTIA




Espeziaren amaiera nahi ez badugu, emozioak agindu behar du


"(...)Argi dagoenez, ugaztunok emoziorik gabe, hoztasun hutsa izango ginateke. Poza, segurtasuna, ikusmira, miresmena, sorpresa, nazka, beldurra, haserrea, tristura eta errua beste espezieengandik bereizten gaituzten oinarrizko sentimenduak dira. Beraz, hauek galtzeak, esaterako narrastiak bezala jokatzera eramango gintzuke, garun-linbikoa soilik erabiliz. Garun linbikoa, baita narrastien garuna deitzen dena, biziraupenaz arduratzen den garun primarioa da.
Narrastien garuna soilik erabiltzeak gizartearen eta gizakiaren atzerapen oso bat ekarriko luke, milaka urte eman baititu gizakiak horrenbeste emozio garatzea lortu duen arte. Historiako beste fase batean kokatzera eramango gintuen, eboluzioa atzera eramaten eta gizakioi amaiera emanez.
Emozioek gaur egungo kultura eta zientzia garatzeko ezinbestekoak izan dira eboluzioan zehar, beraz, hauek kontserbatzea ezinbestekoa da espeziearen amaiera nahi ez badugu."


IRATI RICA




Enpatia eta emoziorik gabe, bizitzak ez luke zentzurik izango


"Gizakiari enpatia bezalako zerbait kentzeak gizateriaren amaiera ekar lezake. Sentitzen dut dramatikoa izatea, baina ez dut imajinatu nahi nolako kaltea egin diezaiokeen gizarteari jendeak besteen lekuan jartzen ez jakiteak. Denok ari gara borrokan besteek batere ideiarik ez duten zerbaiten aurka, eta ulertzen edo zure lekuan jartzen ez jakiteak Covidek baino pandemia okerragoa sortuko luke, bai bai; inork sendatuko ez lukeen eta aurrera egiten utziko ez ligukeen birus bat sortuko luke, bakardadea. Enpatia bertute bat da, zoritxarrez jende askok ez duenai, eta norberekoikeria eta hoztasun hori, gurekin bukatuko lukeena orekatzen laguntzen duena. Enpatiak beharrezko oreka sortzen du, eta ziur nago horren mende gaudela erabat. (...)


Emozioak guztiz garrantzitsuak dira eta behar den balio eman behar diegu, azken finean, emozio gabeko mundu batean biziko bagina makina bezalakoak izango gianteke; hau dda, robotetatik desberdintzenn gaituen gauza bakarra emozioak dira, orduan, hauek egongo ez baliz, mundua ez luke sentzurik izango. Ezingo ginateke ez maitemindu, ez alaitu, ez haserretu, etabar, ez ginateke gai izango bizitzaz gosatzeko. Emozioak izaki bizidunen oinarria direla esatera aursartuko nintzateke; hauek gabe bizitza ez luke zentzurik izango."


JONE MESA


Justizia gaur

 

BA AL DAGO GAUR EGUN BOTERE BANAKETARIK??




Kaixo historiagileok!!

Gaur erakutziko dizkizuet bi ikasleen lan boluntarioak, Andrea eta Nahiarenak, hurrenez hurren. Biek lan polita egin dute, tele-saio bat ikusi dute botere judizialari buruz. Eta hauek dira egindako galderen erantzunak. Irakurri adi, interesgarriak dira eta!
Pil-pilean egon da gaia 2020ko azaroan, ea apur bat  hobeto ulertu dezakegun. Kontuan hartu tele-saioa ez zela erreza, eta oso lan ederra egin dutela, nahiz eta perfektua ez egon. Beste alde batetik, gauza batzuk kendu ditut hain luzea ez izateko eta hobeto ulertua izateko asmoz. Animo eta aurrera!




"Tele saioak politikaren eta epaileen arteko harreman konplexua jorratzen du. Azaltzen digute nola zenbait partidu politikoek botere judiziala kontrolatzeko asmoz, CGPJ (Botere Judizialeko Kontseilu Orokorra -BJKO-) berritzen saiatzen diren bakoitzean blokeatu egiten dute aldaketa gerta ez dadin.  Alderdiek zenbat eta kontaktu/harreman gehiago izan botere judizialaren barruan hainbat eta posibilitate handiago dituzte defendatuta egoteko, arazo juridikoren bat izanez gero.



Psoe-k lege berria sortu zuen, parlamentuak kontseiluko kide guztiak hautatuko zituena, baina une horretan ez zen burutu PP-ri kalte egiten baitzion eta Psoe-k PP-ren laguntza behar zuelako aurrekontuak gainditzeko, aurrera ateratzeko.

Epaileek, beren aldetik, uste dute autonomia edukitzeko epaileek beraiek hautatu behar dituztela CGPJ-eko kideak eta ez  dute-orain gertatzen den moduan- politikoek hautatuak izan behar.

PP-k hauteskundeak irabazi zituenean, 1993 urtean Aznarrek epaileek beren ordezkariak hautatzeko eskubidea izango zutela zin egin zuen. Ez zuen bere hitza bete eta zenbait blokeo egin zuen hautatzeko modua ez aldatzeko. Berriro ere, 2008. urtean Rajoyk berriro esan zuen epaileek beren kideak aukeratzeko eskubidea izango zutela gobernuburua izan baino lehen…baina berak ere ez zuen hitza bete hauteskundeak pasatu zirenean.



PP-k blokeo bat egiten duen bakoitzean errudun bat bilatzen du, adibidez 2007, urtean ez bakarrik auzitegi konstituzionala blokeatzea leporatzen diote PSOEri baizik eta Podemos-i komunistak izatearen kulpa botatzen diete.

Baina momentu honetan Podemos-PSOEko gobernuak ez du aldatu hautatzeko modua epaileek beraiek CGPJeko kideak aukeratzeko. Sistema berdina mantendu nahi dute -alderdiek egin dezaten- gehiengoak aldatuta.


Ikertu zein den CGPJ -Consejo General del poder Judicial-(Botere Judizialeko Kontseilu Orokorra)



Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia erakunde konstituzionala, kolegiatua eta autonomoa da, epaileek eta beste jurista batzuek osatua, Botere Judizialaren gobernu eginkizunak betetzen dituena, epaileen funtzio judiziala gauzatzerakoan epaileen independentzia bermatzeko. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzea ia bi urtez egon da geldirik. Badirudi egoera ez dela epe laburrean desegingo zeren eta Diputatuen Kongresuko eta Senatuko hiru bosteneko gehiengo kualifikatuaren adostasuna beharrezkoa da. Hau da, ezinbestekoa da herrialdeko bi indar politiko nagusiak, PPk eta PSOEk, itun batera iristea.

Gure herriko magistratuek beren lana betetzen dutela eta botere judizialaren independentzia bermatzeaz gain, CGPJ-k erabaki garrantzitsuak hartzen ditu epaileen kudeaketa profesionalari dagokionez. Gainera, Kontseilua arduratzen da Auzitegi Goreneko kideak eta beraiek osatzen duten ganberen buru diren magistratuak izendatzeaz. Egoera normaletan, berritzea 2018an gertatu behar zen. Hala ere, indar politiko nagusien arteko adostasun faltak hori eragotzi du.

 

Zein da arazoa Parlamentuak aukeratzen baditu CGPJko kideak?

Ez litzateke inpartziala izango, beraz, ez luke bere lana edo betebeharrak modu bidezko batean egingo. Hori gertatu egin da PP-ren kasuan eta horrexegatik CGPJ berritu nahi dute. Duela zenbait urte, Pablo Casadori master bat ez izatearen salatu zioten baina epaiketa egiteko momentuan CGPJ-tan zeuden bokalak babestu eta defendatu egin zuten. Azkenean Antzinako Erregimenean gertatzen ziren gauza antzekoak gaur egun gertatzen dira epaitegietan. Absolutismoan errege absolutuak erabakitzen zuen nork epaituko zion, eta modu honetan “garaitezina” zen. Hori ez zela justua ikusita, gauzak aldatu egin ziren baina orain badirudi berriro bueltatzen ari garela “tranpatiak” izatera.

 

Zer zerikusia du ustelkeriarekin?

Ustelkeria, Kargudun edo enplegaturen batek, bere egoeraz zilegi ez den moduan baliatuz, diru edo onuren truke, botereaz aprobetxatzea da. Beste hitz batzuekin, boterea erabiltzea gehiegikeriak egiteko, interes pertsonalak lehenetsiz. Honek zerikusia du CGPJ-rekin zeren eta gaur egun ezin da guztiz partziala edo justua izan, zenbait partidu politikoek onura ateratzen dute hartatik. Azken finean, bai ustelkeria baita boterea erabiltzea zure eginkizun “ilunak” ezkutatzea ere legearen kontra doaz eta hori gerta ez dadin saiatu behar da epaileak benetan autonomoak izatea, alderdien agindupean egon barik. (...)


Andrea Gomez Hermosilla




"LaSexta-n emandako programa honek politikaren eta epaileen arteko harreman konplexuaz hitz egiten digu, botere betearazlearen eta judizialaren artean. Ia 60 minutuko iraupenean, herrialdea gobernatu duten alderdi politikoetan zehar Espainiak igaro behar izan zituen gertakari eta egoera batzuk planteatzen ditu. Oso galdera garrantzitsua planteatzen zaigu: benetakoa al da botere-banaketa?, 1978ko Espainiako konstituzioan agertzen zen Erregeak izendatutako hogei kideetatik, kategoria guztietako epaile eta magistratuen arteko hamabi horietatik izan behar zirela. Horrekin ez zen zehazten aukeratu behar zituena, eta, beraz, parlamentuak gainerako zortzi legelariak bezala izenda zitzakeen. Azkenean, erreforma guztiz legezkoa zela erabaki zen, baina ganberek aurreikusi zuten bete beharreko postuak alderdi ezberdinen artean banatuta egongo zirela.

Agustin Azparren Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko magistratu eta abokatu ohia, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian aurkeztu zen independente bezala, eta berak erabaki zuen ez zuela inolako alderdiren alde egin nahi. PSOEko eta PPko alderdien artean adostutako hautagai bakarra izan zen (…).

Blokeoak eragiten duen arazo guztia ikusita, beharrezkoa da alderdien arteko akordio batera iristea, blokeoak demokrazia arriskuan jartzen baitu eta Konstituzioaren urraketa argia baita. Jakina da gaur egungo justizia Espainian diktaduraren garaian Espainian bizi izan zen aurreko justizia frankistaren emaitza dela. Ez zen beharrezkoa banaketa politiko bat, garai hartan epaile independente izatea oso erraza zen, baina egungo Demokraziaren etorrerarekin erregimen Konstituzionalarekin eratu da.

 

Bideoko datu guztiek gure justizia-sektorea Espainian nola dagoen hausnartzeko balio dute. Jakin behar dugu Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia blokeatuta dagoela oraindik. Eta garrantzitsua da birplanteatzea ea gure egungo justizia oso politizatuta dagoen eta alderdikeriak eragina duen epaileengan. Laburbilduz, epaiketak ekuanimeak eta objektiboak izateko, justizian epaitzeko, alderdi politikoek ondo egin behar dute beren lana eta utzi behar diete epaileei berea agiten.

 

 

Zein da arazoa Parlamentuak aukeratzen baditu CGPJko kideak?

 

Dakigunez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia Erregeak izendatzen du eta Gorte Nagusiek (Kongresuak eta Senatuak) aukeratzen dute, hau da, ganbera biko Legebiltzarrak. Praktikan, alderdi politikoei dagozkie, Talde Mistoa izan ezik. Kideak alderdi politiko batekoak edo bestekoak direnez, erabakiak zatituta daudela pentsa daiteke. Iritzi ezberdin horiek alderdien arteko desadostasuna eragiten dute, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian blokeoa sortuz, argi dagoena ez da egoera ona.

 

 

 

Zer dio Europak? 


Konstituzioaren aurkakoa da, Europak independentzia judiziala indartu nahi du. Ustelkeriaren Aurkako Taldeko presidenteak ez du erreforma gustuko, ustelkeriaren aurkako erne egon behar izateari garrantzi berezia ematea esaten du. 

Gobernuaren ekimen legegilea Europako Kontseiluaren estandarrak urratzea izan daitekeenez, azkenean gobernuak erreforma bertan behera utzi du.


Nahia Arcocha Loedo











 

 

 

 

 

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...