martes, 7 de enero de 2020

Emakumeak iraultzan


EMAKUMEAK IRAULTZAN
Irakurketa, testu iruzkinak, itzulpengintza...
 eta feminismoa!!


Gaur Frantziako iraultza aztertuko dugu emakumeen begiekin. 


The French Revolution: Lady gaga. 



1. Entzun kanta eta kopiatu zure apunteetan aipatzen diren gertakizunik inportanteenak Frantziako iraultzan.


2. Gero egin bi testu hauetatik iruzkin bat:




2.1 Olimpia de Gouges, feminista eta girondinoa. Berria: abc

Goiko esteka horretan aurkituko duzu Olimpia de Gouges-en inguruko testu bat- Irakurri eta egin KOKAPENA eta ANALISIA. Horretarako jarraitu betiko arauak: Nola egin eta zein esamolde erabil daitezkeen. Ikusten duzun moduan "itzulpengintza" lanak egin beharko dituzu. Ez eduki zalantzak: Galdetu irakasleari, begiratu hiztegian!!!





2.2 Mary Wolstonecraft: Epaiketa Rousseauri. Berria: Publico.

Goiko esteka horretan aurkituko duzu Mary Wolstonecraft-en inguruko testu bat- Irakurri eta egin KOKAPENA eta ANALISIA. Horretarako jarraitu betiko arauak: Nola egin eta zein esamolde erabil daitezkeen. Ikusten duzun moduan "itzulpengintza" lanak egin beharko dituzu. Ez eduki zalantzak: Galdetu irakasleari, begiratu hiztegian!!!

3. Amaitzeko lan hau, Olimpia de Gouges-i buruz gehiago ikertzeko zoaz orain esteka honetara eta ikusi antzezlana. Bilatu antzezlan honetan Olimpia de Gougesen historia, elkarrizketa, amaiera.


Iraultza liberala Frantzian


 LIBERALISMOA ABSOLUTISMOAREN KONTRA
"Iraultzaileen azalean jarri!"




Lan honetan IDATZI beharko duzue. Oso inportantea izango da zuek ondo idaztea eta dena modu egokian azaltzea.
Gutunak idatziko dituzue.
Gutun horietan eskema hay jarraitu beharko duzue:

GUTUNAREN ESKEMA

0. Pentsatu nori idatzi nahi diozun eta agurtu modu egokian. Jarri data, lekua. Gero, jarraitu azaltzen.
1. Nor zara? zein estamendutan zaude?
2. Nolakoa da bizi behar duzun egoera? -arlo ekonomikoan, arlo politikoan, arlo sozialean- Nolakoak dira zure arazoak, zure esperantzak?
3. Zer gertatu da zure herrialdean zuk gutun hori idazteko? egoera apur bat azaldu.
4. Zer egiteko prest zaude?

**************

PROZESUA:

1. Irakurri, informazioa bilatu

Zure gutuna egiteko Frantziako iraultzaren edukinak beharko dituzu. Beraz, zoaz liburura eta kokatu bi gertakizun horiek.  Astiro irakurri behar dituzu. Irakurketa horretarako klasean bi saio izango duzu testu horiekin lan egiteko. Galdera guztiak irakasleari egin iezazkiozu!! Gero, ez ahaztu irakaslearen power point-a duzula. Beraz, lehenengoz, testu osoko irakurketa globala egin, dena ulertzeko.

2. Egin ardatz kronologikoa

Gertakizunak garaian ulertzeko. Osatu zure datuak atzoko kantan ikusitako datuekin. (Lady Gaga-rena).

3. Jarraitu goian duzun GUTUNAREN ESKEMA.

4. Agurtu eta sinatu gutuna.

*******************************

Luzera: Bi orrialde, gutxienez.

Pertsonaia desberdinen pentsamenduan sakontzeko sailkatu dut gelako ikasleak. Talde bakoitzari pertsonaia bat tokatu zaio. Hauek dira pertsonaiak.

a) Frantziako herri xeheko nekazaria. 
b) Frantziako jurista bat, abokatua.
c) Jakobinoa, esate baterako Robespierre.

a) Frantziako herri xeheko nekazaria. 





Deskribapena PPT-ean duzu batez ere 33. orrialdean -diapositiban- eta 45koan. Nekazari bat zara. Baina zure familiaren kide batzuk hirira joan ziren eta orain "Sans coulott"- taldeko kideak dira. Beraien egoera eta eskakizunak 59. diapositiban aurkituko dituzu.

b) Frantziako jurista bat, abokatua.



Zure deskribapena egiteko, hartu kontuan Estatu Batuetako Virginiako Herri Onaren Giza Eskubideen Aldarrikapena. Hartu kontuan "subiranotasuna" hitza (46. diapositiban)

c) Jakobinoa: Robespierre. 



Kasu honetan gobernura helduko zara (edo heldu zara jada!). Gogoratu egin duzunaren argiak (61. diapositiban) eta zer egiteko prest zauden (62...); beraz: itzalak...


domingo, 5 de enero de 2020

Komunikazioa, politika ekonomikoak eta boterea



2020ko urtarrilean.

Hedabideak, ekonomia eta boterea.
Informazioa edo manipulazioa?

    (Ramon L-ren laneko azala)



Lan honetan ikasleek bideoa ikusi dute klasean -eta etxean!-. Gero ulertu ez dutena galdetu dute klasean. guztion artean zalantza batzuk argitu ditugu (euskeraz, jakina!). Hori guztia egin ondoren, erlazionatu dute ikusitakoa haiek klasean ikasi dituzten kontzeptu ekonomiko eta sozial batzuekin. Hona hemen erantzun interesgarri batzuk, idatziz emanda. 

HONA HEMEN IKASLEEN LANEN ZATI BATZUK:


Non dago, ba, boterea? Gobernuetan edo hedabideetan? Nork kontrolatzen du komunikazioa?

"Dokumentalak azaltzen du nor dagoen hedabide handien atzean eta planteatzen du honek eduki ahal duen efektua informazio lokal eta internazionalean. Tesia eta ikuspuntua anti-neoliberala da eta agertzen dira herri batzuk, hala nola: Venezuela, Bolivia edota Argentina.  Haietan aldaketa legalak egin dituzte komunikabideen arloan. Gero, galdetzen diete komunkabide desberdinen kazetariei zein iritzia duten prentzaren arautze edo askatasunaren inguruan. (...)

Ez dakit ea esan daitekeen "hay una mosca en una botella de coca-cola" ala ez. Badakit ia hedabide guztiek, ahalmen handia dutenek ez dutela informazio osoa ematen...gezurra esaten dutela, maneiatu, manipulatu egiten gaituztela,eta abar...(...)"

June M.

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...