martes, 17 de marzo de 2020

BPG (2)




BPG (2)



kaixo ikasle maiteoook!!

Zer moduz gaur? marxoaren 18a, asteazkena? Bihar zubia!!! Hori bai...benetan arraroa zubi hau!! Ezta?

Hauxe da gaurko lana:

Klikatu bideo honetan atzoko ariketaren zuzenketa egiteko. Zuzendu zure koadernoan!!


  • Gero zoaz 152. orrialdera eta irakurri horiz dauden 5 koadro horiek. Azpimarratu.
  • Erantzun galdera hauek: (egin 23-rako ordenagailuz)

1. Nik emango dizut ezkutuko ekonomiaren adibide bat: margolariak etxean egiten dizun lana fakturarik gabe. Eman zuk beste bat.
2. Bilatu hiru adibide ekonomia jarduera dena baina musu-truk (Kobratu gabe)
3. Pentsatu koronavirus-aren ondorioz BPGd-a jaitsiko balitz...zein ondorio onuragarria izan zezakeen ingurumenean?
4. Posiblea da herrialde batek BPG-a altua edukitzea eta desoreka handiak pobre eta aberatsen artean? Biztanleko BPGd-ak agerian uzten du abertas eta pobreen arteko aldeak?
5. BPG-k igotzen du armak saltzen badituzu? Eta ohiana erre ondoren hamburgesak egiteko behiak ekoizen badituzu? 

LANA LARRIALDI EGOERAN IKASTEN JARRAITZEKO (Ez dizuet behartuko ezer egiten. Baina arduragatik interesa baduzue. Nire bideo bat eta beste testu bat)

6. Zoaz esteka honetara. Hemen dago nire bideoa, asteartean (atzo) egin nuena, alerta-egoera dela eta gobernuak proposatutako neurri ekonomikoak iragarri zituenean. Bat falta da: Hipotekak ordaintzeko luzapenak. Nahi baduzu, kopiatu koadernoan 7-8 neurriak. Egun hauetan asko hitz egingo dute honetaz.


Pedro Sanchez gobernuburuak neurriak iragartzen

7. Jarduera osagarria. Irakurri testu hau:

“El crecimiento será a corto plazo si se basa en el agotamiento del capital natural como los bosques y los recursos pesqueros. Lo que hemos demostrado en nuestra investigación es que el valor del capital natural por persona tiende a aumentar con los ingresos. Esto contradice la concepción tradicional de que el desarrollo implica necesariamente el agotamiento de los recursos naturales”, declaró Karin Kemper, directora superior del Departamento de Prácticas Mundiales de Medio Ambiente y Recursos Naturales del Banco Mundial.

Munduko Bankua. Zoaz esteka honetara eta irakurri, interesa baduzu.

Odolezko diamanteak (2)






ODOLEZKO DIAMANTEAK (2)

Kaixo Berriro ere!!
Gaur martxoaren 16-17-18ko asteko bigarren eguna da.

LANAK

0. ZOAZ ESTEKA HONETARA. Nire bideoa duzu.

1. Momentuz, galderekin jarraitu pelikulakoak. Esteka honetan duzue informazioa. Egin galdera hauek: 6,7,8,9 eta 10.

Data: Martxoaren 23rako. ESKUZ edo ordenagailuz. Bidali argazkia. Class-room-en.

2. Eguneroko ekonomikoa egin. Ez agobiatu laburra geratzen bazaizu. Sentitu libre. Lan egin baina estres-a barik.

Nola egiten da eguneroko ekonomikoa?
Bilatu informazio ekonomikoa interneten. Krisi honetan asko hitz egingo da ekonomiaz, osasunaz hitz egiteaz gain. Eta bete fitxa- koadro hau:


  • TITULUA: "Eguneroko ekonomikoa eta sentimenduak".
  • DATA:
  • Zure izena:
  • Zure taldea-klasea:
  • Non aurkitu dut berri ekonomikoa? Iturria esan (deia egunkaria, adibidez) eta esteka jarri.
  • Zer dio ekonomiari buruz? Euskeraz! zure laburpena. (2 lerro gutxienez. Gehiago, nahi baduzu.)
  • Zer ez dut ulertu?(galdera bat, nahi baduzu)
  • Zer gertatzen ari da nire etxean? Kontatu zelan zaudeten!! Zelan sentitzen naiz? Zelan antolatu duzu/duzue lana etxean?. Sentimenduak: -aspergura, beldurra, agobioa, kuriositatea, tristezia, poza batzutan...- (2 lerro gutxienez. Gehiago, nahi baduzu).

lunes, 16 de marzo de 2020

Shock 2



Shock herrialde anglosaxoietan

Kaixo ikasle maiteak!!
Zer moduz zaudete? Aguantatzen duzue konfinamendua?
Uff!! hau gogorra!! (Pena etxean katua dudala...txakurra paseatzera joatea nahiago nuke. Baina ez!. Txantxa bat da, gure agobioak kanporatzeko. Medikuek oso serio eskatu digute eta ni ere, etxean geratzen naiz)
En fin, goazen harira!!





MUNDU GLOBALIZATUA: SHOCKaren DOKTRINA. (Euskeraz esteka honetan).

   
   1. PPT honetan aurkituko dituzu gai honetako pertsonaien biografiak. 
   2Shock doktrina (3) sarrera: Herialde Angloxasoietan - B.H, EEBB-.


Gaur egin behar duzuna da:

"Batzuek esaten didate "egin atzera, bueltatu lehengo neurrietara, iraganera". Nik esaten diet:"Egin atzera zuek"."

M. Thatcher
1983
(Moldatua)

  • Kokapena (orrialde baten erdia)
  • testuingurua : (Orrialde osoa...)
  • Garrantzia. (6 lerro)

Nola? Eskuz, koadernoko argazkiak bidali
Laguntzak: Nola egin ondo estruktura. Nola idatzi esaldi onekin.
Data: Classroom-en, martxoaren 24-rako.


(txakurra baneuka!...)
Baina NI ETXEAN GERATZEN NAIZ

Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...