jueves, 30 de abril de 2020

Sahara azt. Azt1A

Sahara 
Utzikeria politikoaren aurrean (1A)


Zortea emateko, kirikú eta biok

Hemen duzu testua. Bakarrik egin behar duzu atal baten testu iruzkina. Zure klase zenbakiaren arabera... EGIN tokatu zaizun atalaren TESTU IRUZKIN OSOA. (Kokapena, analisia, testuingurua eta garrantzia) ESKUZ!!
Ordua: (14:20-15:20)
ZEIN DA ZURE KLASEKO ZENBAKIA??Honen arabera egin behar duzu:
  •  Zure zenbakia bada(1-10): Lehenengo atala (parrafoa)
  • (11-21): Bigarren atala.(parrafoa)
  • (22-33): Hirugarren atala.(Parrafoa)


"Gizarte zibilak giza eskubideekiko babesa argi adierazten duen bitartean, elite politikoek beste interes batzuk gailentzen dituzte nazioarteko legeriaren gainetik. Europar Parlamentuak otsailaren 12an onartu zuen Marokorekin sinatutako Arrantza Akordioa saharar uretara zabaltzea, aldeko 415 bozkekin, kontrako 189rekin eta 49 abstentzioekin. Europar Batasuneko Auzitegiaren ebazpen desberdinen aurka doan erabakia da hori. Auzitegiak Marokok Mendebaldeko Saharako uren inguruko erabakirik hartzeko ahalmena ez duela ebatzi du, deskolonizatu gabeko lurralde bat delako sahararra.
Interes ekonomikoei erantzuten dion erabaki bat delaren irudia eman ahal badu ere, logika politiko baten barnean kokatzen da, zeinetan saharar herria da kaltetu nagusia. Marokorekin sinatutako Arrantza Akordioak saharar urak barne hartzearekin, Europar Batasunak estatu alauiaren subiranotasuna aitortzen du Mendebaldeko Sahararen gainean, okupatutako lurraldearen baliabide naturalak kudeatzeko ahalmena aitortzen baitio. Nazioarteko zuzenbidearen arabera saharar herriaren ordezkarien esku dagoen zerbait, Fronte Polisarioaren esku, hain zuzen, eta ez potentzia okupatzailearenean.
Europar itsasontziak saharar uretan lan egiteko baimenaren truke, Marokok 52 milioi euro jasoko ditu urtero ordain gisa, beste baliabide naturalen (fosfatoak, ura eta harea) espoliazioaren bitartez lortutako etekinak kontuan hartu gabe. Kantitate hori oso desberdina da Europak 2018an saharar errefuxiatuen kanpamentuetara Europako Batzordeko Laguntza Humanitario eta Babes Zibileko sailaren bitartez bideratutako laguntzekin konparatuta: 9 milioi euro.(...)"
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD euskeraz RASD gazteleraz)

Argia 
2019ko otsailaren 27a

Eskola-laguntzak (2)

Ikusitako edukinak berrindartzeko JARDUERAK
4DBH- 2 EBALUAZIOA
(2020ko maiatzean)


Kaixo!

Ikusi bideo hau zer egin behar duzun ulertzeko.

1. Liburuko 44. orrialdean. Zein zerga mota daude? Eman bakoitzaren definizioa. Gizarte Kotizazioa ez da zerga bat baina soldatetik Gizarte Segurantza ordaintzeko hartzen da dirua. Zer da?
2. Lib 45. orr. Azaldu "Zerga-tasaren aldarkortasuna" titulua duen koadroa.
3. Lib 46. orr. definizioak. Zer dira gastu arrintak eta inbertsio gastuak enpresa batentzat? Eman definizioa eta adibideak. (4 lerro gutxienez).
4. Estatuak laguntzak diru-laguntzak eta transferentziak ematen ditu. Zer dira? Azaldu ondoren, bilatu albiste bat eta hemen jarri. Agertu behar da COVID19ko krisiaren ondorioz gertatzen ari dena Estatuko laguntzekin. Esteka jarri ondoren, azaldu zer ulertu duzun.
5. Lib 49. orr. Begiratu eta eman kontzeptu hauen definizioa: Zer da zero-defizita, superabita eta defizita? COVID19ko krisi honetan, zer gerta daiteke Espainian. (Erlazionatu defizit eta Zor publikoarekin). Zergatik gertatuko da?
6. Lib. 50 orr. Irakurri eta azaldu kontzeptuak: Zor Publikoa, Zergak igo, zirkulazioan dagoen dirua handitu. Gero, baldin badakizu, erantzun galdera hau: Zer gertatuko da orain Espainian krisi honetan? (Esteka honetan ikusi duzu berriro 3 ebalualdian).
7. Lib 56. Egin zure etxeko AMIA analisia koadro batean. Zure errealitatetik ateratakoa. Azaldu esaldi bat edo bi-rekin indarrak, ahuleziak, aukerak eta mehatxuak.
8. Begiratu PPT hau eta erantzun (5-6 lerro): Zer da Ongizatearen  Estatua eta zergatik ezin da iruzur fiskala egin?






eskola-laguntzak (1)

Ikusitako edukinak berrindartzeko JARDUERAK
4DBH- 1 EBALUAZIOA
(2020ko maiatzean)

Kaixo!!

Hona hemen lehenengo ebalualdia birpasatzeko eta edukinak hobeto ulertzeko lanak. Ok? Bideo honetara joan ondo ulertzeko eta egin hemen agertzen den lana.

1. Liburua 3. orrialdean. Nor da Adam Smith?
2. Liburua 4. orrialdean. Zer da ekonomia?
3. Ikusi bideo hau eta egin laburpen txiki bat (10 lerro). Euskeraz. Keynesen proposamen ekonomikoa.
4. Liburua 5. orrialdean jarri lehenengo mailako beharren bost adibide eta 2. mailako beharren beste 5.
5. Gogoratu "Diamantes de sangre" pelikula eta erlazionatu behar ekonomikoekin. (5 lerro). Laguntza moduan: (Diamante bat zein behar mota da? Zeintzuk dira Sierra Leonako biztanleen beharrak, zein maila-takoak?)
6. Liburua 9-10-11 orrialdeetan. Eman kontzeptu hauen definizioa eta jarri bakoitzean adibide bat, zuk asmatutakoa. (Aukerak, kostu berreskuraezina eta kostu gehigarria).
7. Liburua 13. orrialdean. Erantzun galdera hau: Zeintzuk dira espezializazioaren desabantailak mundu-mailan? (4-5 lerro). COVID19arekin erlazio/lotura handia du...
8. Liburua 15. orrialdean. Zer da makroekonomia?
9. Liburua 20. orrialdean. Egin problema (BBB kirol oinetakoena)
10. Liburua 23. orrialdea: Egin ekintzailearen lana (6-8 lerro) Bilatu enpresaria eta bere biografiarekin erantzun galdera horiek, liburuan daudenak argazkiaren azpian.
11. Liburuaren 29. orrialdean. Egin 2.12 ariketa (Martinena) Ez, ordea, Ronaldorena. Eragiketa guztiak idatzi eta azaldu.



Sahara Azt.1B

AZT: Sahara 
Utzikeria politikoaren aurrean (1B)


Zortea emateko, kirikú eta biok

Hemen duzu testua.  EGIN TESTU IRUZKIN OSOA. Idaztea artea da!!(Kokapena, analisia, testuingurua eta garrantzia) ESKUZ!! Tarean jarri garaiz!
Ordua: (10:20-11:20)
(ELKARRIZKETAREN ZATIA)
"(...)Gatazka politikoak zer nolako eragina izan du zuen egunerokoan Sahara okupatuan?
Facebooken zuzenean ari dira emititzen, begira… Maroccoko polizia egunero sahararrak direnak kolpatzen ari da, zaurituak daude uneoro… 2005etik ez dut ikusi telebista programa bat ere ez eguneroko albistegietan gatazka lantzen. Ez al dugu eskubiderik pertsona eta herri gisa? Gu ez gaude Europan nahi dugulako, eta ez da justua. Eskubideak hitzak baino ez dira. Espainia da guzti honen erruduna, Sahara Marokoarren esku uzteagatik. Ez zaie interesatzen gure gatazka, horregatik isiltzen dute. Ea iristen den soluzioa... baina zaila ikusten dut.
Nolakoa da saharar komunitatea?
Amurrion 20 familia saharar gaude.Jende oso umila eta irekia gara, Andaluziarrak bezalakoak. Beti gaude laguntzeko prest… hemen ez dakizue hori egiten. Niri oraindik ez zait inor hurbildu laguntzarik behar dudan galdetzera.
Zuena ez den hizkuntzan komunikatu beharra, oztopo al da harremantzeko?
Bai eta ez. Guk Hassania hitz egiten dugu, baina Saharan gaztelera eta arabiera erakusten dira eskolan. Herritarrek ezagutu gabe epaitzen gaituzte, oztopo handiagoa da aurreiritziena, hizkuntzarena baino. Jendeak uste du gizarte laguntzak lapurtzera etorri garela, eta ahaztu egiten zaie jaten duten arraina Afrikakoa dela, edota oporretan doazen hondartzetako area gure lurretatik garraiatu dutela. Eskerrak eman beharko lizkigukete".
(...)
Aglahum Larosik 

"Okupatutako Saharan zer gertatzen den ezkutatu egiten da, ez da gatazka politikoaz hitz egiten"

Argia 

2019ko ekainaren 12a

miércoles, 29 de abril de 2020

aititerekin solasaldian

AITITEREKIN SOLASALDIAN
Historia bizirik!!


Hemen ELKARRIZKETA OSORIK ikus dezakezue!! Zoaz estekara, entzun testigantza!

Gaur Juneren lan polita aurkeztu nahi dizuet. Bideoa ikusi, eta irakurri Juneren ondorioak. Eskerrik asko June eta Tomas!

   Nik aukeratu dut nire aititeari elkarrizketa egin. Bere izena Tomás Gónzalez da, Bilbon jaio zen, eta Bilbon bizi izan da bere bizitza osoan. Franco iritsi zenean euskal posizioa defendatzera joan zen osaba baten omenez deitu zioten, eta, azkenean, inoiz ez zen berataz ezer gehiago jakin. Bere aita Bermeokoa zen eta bere ama lekeitiarra zen eta anai bat zuen.

   Etxean ez zuten ia Francori edo gai polotikoei buruz buruz hitz egiten, beldur baitziren kalean bera eta bere anaia etxean aipatzen ziren gaiei buruz hitz egingo ote zuten, eta, ondorioz, poliziaren batek entzungo ote zituen edo bizilagunen batek salatuko zituen. Berak gogoratzen du nola ikusten zituen errazionamendu-kartillak (liburuxkak). Kartilla horietan zigilu moduko batzuk zeuden, oinarrizko janariagatik trukatu zitezkeenak: arroza, olioa… baina bere etxean ez zeukaten inolako arazorik janariaren arlotan, enpresa familiarrean bere gurasoak arrain-handizkariak zirela eta. Gainera, trukeak egiten zituzten merkatuan haragia saltzen zuen neskarekin. 



   Dena zentsuratuta zegoen, ezin zen euskaraz hitz egin: ez zegoen ez abestirik, ez antzerkirik, ezta zinemarik. Era berean, herrien izenak aldatu egin ziren, orain deitzen diren moduan ez bezala. Gaztelania baino ez zegoen baimenduta eta guztia erdalduna zen, bai kulturan, bai hitz egiteko moduan. Bestalde, txikia zenean eta eskolara joaten zenean, eskolara sartu baino lehen, goizean, "cara al sol-a" abestu behar izaten zuten. Garai hartan, kontsumismo handia zegoen, jendea ondo bizi zen. Normalean, gerraren ondoren inflazio eta prezioen biderketa gertatu ohi da eta hori izan zen gertatu zena. Nire aitite zioenez, jakina zen diktadura bat zegoela, baina herria bozatuta eta beldurturik zegoen, errepresalien beldur zirelako. Askatasuna ez zegoen askatasunik zeren eta pentsamendu desberdina zutenei torturak edo kolpeak jasaten zituzten. Erlijioa eta Franco aliantza batean bezala elkartuta zeuden. Francok mesede asko egiten zizkion elizari, jainko txiki baten antzekoa zen.


  Trantsizio ona izan zen, indarkeriarik gabea, eta alderdiak ondo zeuden. Baina bera ez zegoen politikan sartuta. Bere "politika" etxea, seme-alabak, lana eta negozioak zirela dio. Gero, ETA bizi izan zuen, nire aitona-amonek ostalaritzako negozioak zituztelako, eta bat-batean polizia nazionala sartzen zen denak hormaren kontra jartzera, miatzeko eta, bide batez, ingurua aztertzeko. Kalean ere, autoan zindoazenean, kontrolak egiten zituzten eta maletategia, eserlekuak, NANa eta abar aztertzen zituzten.

   Amaitu zenean atsedena izan zen guztiontzat eta lasaitasuna itzul zitekeen. Gero, dorre bikiena astakeria iruditu zitzaion, ez baitu ulertzen nola dagoen erlijioa (kasu horretan islama) puntu horietara eramaten duen jendea. Gaur egungo gizartea kaosa da koroa-birusaren erruz. Bere ustez, irtenbide bakarra dago: txertoa edo anti-birala, gainerakoa ezin baita jakin nola amai daitekeen. Ekonomia ere izugarri kaltetuko da. Arriskuan dauden lanpostu asko, fakturak ordaintzeko dirurik izango ez duten familia asko… Ez du uste birus hau gobernu batek sortu duenik beste herrialde baten aurka konspiratzeko.



   Gero, bigarren mundu-gerrari buruz, esaten du Naziek egin zutena astakeria bat izan zela, eta eskerrak amaitu zela!. Bere ustez, armak egiten dituzten enpresak izan ziren onuradun bakarrak eta ekonomiari interesatzen zaizkiolako egiten dira. Batez ere potentzia handiei beren armak eta ekonomia saltzeko, besterik ez. Adibidez, Trump-ek ekonomiaren inguruan hitz egiten du soilik osasun-arloan arazo handiagoa duenean, baina interesatzen zaion gauza bakarra saldu, saldu eta saltzea da.



(Aititek dio sentitzen duela kontatzeko beste ezer ez izatea, inoiz ez baita politikan oso sartuta egon, eta ez du iritzi interesgarririk, adibidez, gerra hotzari buruz.)


Nire familiaren historia


NIRE FAMILIAREN HISTORIA



Gaur bereziki eskertu nahi diot Maria eta bere familiari bere eskuzabaltasuna, gurekin beraien gogoetak eta sentimenduak konpartitzeagatik: mila esker!

Aitite Jena eta amama Mentxurekin elkartu naiz bideodeia egiteko, eta erantzun didate galdera gehienei…
(Maria A)


Gogoratzen duzue edo kontatu zizueten zerbait gerra zibilari buruz?
Ideologiak, irabazleak, sentimenduak, borroka?

Gerra zibilan bi ideologia nagusi zeuden: errepublikakoak (ezkerrakoak), eta diktadurakoak
(eskuinekoak), hemen Frankoko nazionalak zeuden, bere alderdikoak, eta hauek irabazi zuten
gerra.
Orokorrean sentimenduak tristeak ziren, gauza ugari debekatzen zituztelako. Gure familian, adibidez, euskaldunak ginen, eta ikurrina eta euskarazko abestiak eta euskara orokorrean debekatu ziguten, guretzat nahiko gogorra izan zen hura. Gainera, ikurrina harrapatzen bazizuten, kartzelara zuzenean eramaten zintuzteten, berdina gertatzen zen Eusko Gudariak abestia kantatzen bagenuen.

Espainian anai-arrebak alderdi ezberdinetakoak ziren, batzuetan, bai. Hala nola, adibide argi bat gure familian izan genuen: Jose osabak bere anaia salatu zuen bakarrik diputazioaren presidentearen txoferra izateagatik, eta nahi zuena lortu zuen. Horrez gain, errepublikanoak edo gorriak kartzelara eramaten zituzten, amama eraman zuten, adibidez.

Zer gogoratzen duzue edo kontatu zizueten gerraoste-ri buruz? 
Errazionamendua, gosea, beldurra, poza?



Gogoratzen dugu amama joaten zela zigilu libreta batekin dendara erostera eta janaria ematen zioten kantitate oso txikietan. Gure familian geneukan bi baserri, bat galdu zuten gerran amamako familiakoek eta beste alde batetik, nire aitonari kendu zioten baserria eta horregatik Bilbora etorri behar izan zuen bizitzera. Egia da baserriak zituzten familiak bizitza aurrera eramatea konponduta zutela, animaliei esker, janaria baitzuten.

Beldur pila bat zegoen, bai, inor ez ez zen ausartzen bere sentimenduak edo pentsamenduak erakustera; bakoitzak bere sentimenduak gordetzen zituen bere etxetik atera gabe. Hori gertatzen zen adierazpen-askatasuna ez zegoelako, zalantzarik gabe.

Nire familiakoek (Mentxu) euskaraz hitz egiteari utzi zioten Frankoren erruz. Horregatik, gaur egun  nik ez dakit euskaraz mintzatzen, hitz solteak soilik.



Kulturan: musika, euskera, eskola, maisu-maistrak, zentzura, modak...?

Kulturaren arloan musika gutxi entzuten zen, gainera euskaraz ezin zen entzun. Niri (Jena) eskolara heltzen nintzenean “cara al sol” abestia kantatzera behartzen zidaten. Gogoratzen dut ere zinemara joaten ginenean filma hasi baino lehen nodo-ak jartzen zituztela, hauek Frankoren batailatxoak ziren.

Ekonomia: zer nolako egoera zegoen familian? Kontsumismoa zegoen? Nolakoak ziren gabonak, etabar?

Ekonomiaren arloan, gehienok txarto geunden ekonomikoki, pertsona gutxi  zeuden ondo. Ez
zen ezer kontsumitzen, kontsumismo gutxi zegoen. Gabonetan gure familian bai turroia, laranjak eta horrelakoak jaten genituen.

Sentitzen zenuten diktadura bat zela? Nola? Kanpotik etortzen zen informazioa? Telebistan, irratian?

Bai, sentitzen genuen diktadura bat zela, beldur asko zegoelako, batez ere kartzelara joateko beldurra. Telebista garai hartan ez zen existitzen baina irratia geneukan eta momentu guztietan ateratzen ziren nodoak eta irratitik ere gezurrak esaten zituzten, ez ginen ezertan enteratzen guztia ezkutatzen zutelako. Hala eta guztiz ere, musika eta nobelak ateratzen ziren.



Nolakoa zer egoera erlijiosoa?

Mezetara egunero joaten ginen, aitortzera eta guzti. Klaseko notetan erlijioa funtsezko ikasgai moduan ateratzen zen. Prozesioetara jende guztia joaten zen era, eta ostiral santuan preso bat
ateratzen zuten kartzelatik, hori zen tradizioa.



Konpromezu politikoa zegoen, hitz egiten zenuten horretaz?

Ez zen politikaz hitz egiten, zeren Frankoren ideologiaren kontran bazeuden, kartzelara eramaten zizuten. Etxeetan, ordea, bai hitz egiten zela, gainera istoriotxoak kontatzen zizkieten gurasoek umeei gertatzen ari zenari buruz. Adibidez tabernan zeudenean, ezin zen iaia politikaz hitz egin. Baita polizia sekretua zegoen, nazionalistak ez zirenak harrapatzeko.

(1975-1982) Zer gogoratzen duzu garai horretaz?

Batez ere Frankismoa bukatu zela Franko hil zelako eta bazegoen jendea txanpan botilarekin hozkailuan hau gertatzeko asmoz. Gorriek poza handia eduki zuten.

Frankismoaren amaiera, azken urteak?

Ba Franko hil eta gero askatasuna sentitzen genuen gure familian eta orokorrean familietan. Baina nahiz eta askatasuna sentitu, beldur pixka bat ere nabaritzen zen zer gertatuko zen galderarekin. Hala eta guztiz, demokrazia etortzen ari zen eta askatasuna lortzen ari zen, oraindik ere.

23 F-ko estatu kolpea? E.T.A?

Ni (Jena) Balentzian nengoen, bidai baten eta tankeak ikusten nituen, harrigarria zen.
Bazegoen jendea pentsatzen zuena E.T.A beharrezkoa zela babesa eukitzeko, adibidez nik(Mentxu). Baina geroago biolentzia ezarri zuten eta ez nuen berdina pentsatzen. Pentsatzen nuen polizia txarra zela eta ETA askatasuna lortuko zuela. Geroago beldurtzen hasi ginen kanioiak edo armak zituztelako.

Zer gogoratzen duzu "transizioa" entzutean? lehenengo hauteskundeak?Alderdiak? GAL?

Transizioa politikoak egin zuten aldaketa izan zen, nahiko garrantzitsua. Politikariak hauek ziren: Suárez, Carrillo, Fraga…
Lehenengo hauteskundeetan alderdi ugari zeuden: aliantza popularra, komunistak, PSOE, EAJ…
Jendea hiltzen zuten, biolentziagatik. Sozialistak boterean zeuden, ETA-ren kontrakoak.

Nazioartean: Gogoratzen duzu Gerra Hotza, SESB, Europa -CEE-, EEBBko egoera?

Gerra Hotza mundu gerraren ostean gertatu zen, bi herrialde nagusi zirela: Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna, haien enfrentamendua zegoen. SESB-ek komunismoa defendatzen zuen, alderdi bakarra zuen eta demokraziarik gabekoa. EEBB ordea, sistema kapitalista defendatzen zuen eta herrialde demokratikoa zen. EEBB aliantza militarra izan zuen OTAN-ekin. SESB ekialdeko herrialde komunistekin berdina egin nahi zuen (Varsoviako ituna).

OTAN-en inguruko debateak?

OTAN zen gure ustez EEBBko indar armatuekin lotzea: herrialde batzuetan diktaduretatik babesten zutenak.

Espainia CEE-n sartu nahi zen (COMUNIDAD EKONOMIKA EUROPEA), baina ez zioten uzten
sartzen demokraziarik ez zegoelako, garapen ekonomikoa egon behar zen. Muga-zergak jartzen zituzten. Espainian jendea antimilitarista sentitzen zen, horregatik ez zuten nahi sartzea. Boterera heltzean ez zitzaien beste bat geratzen sartzea baino. Orduan, referendum bat egin zuten (hauteskundeak), eta honetan baietz atera zen. Debate bat egon zen militarismoa eta antimilitarismoarekin.

konstituzioa eta Autonomia Estatutuak?

Franko hil zen. Geroago Juan Carlos egon zen, eta demokrazia eta autonomia nahi zuen jendeak. Alderdiak baimendu zituzten eta hauteskunde konstituziogileak egon ziren. Honekin batera, testu
konstituzionala: Espainia nazio bat da baina barruan nazionalitateak daude (Catalunia, Euskal Herria…).

Arlo kulturalean, ekonomikoan, musikan... zer bizi zenuten?

Kulturaren atalean, Euskadin 1975an ikurrina, lauburuak… sinboloak nagusitu ziren, artera arte
debekatutak baitzeuden. Gure familian adibidez, jan ostean Eusko Gudariak abesten genuen eta Euskal Herri osoan, etxe askotan, berdina gertatzen zen. Gainera gu 1976-80 Durangon bizi ginen eta askoz gehiago bizitzen genuen Euskal mundua.

Musikaren arloan, Oskorri, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Ez dok hamairu… entzuten zen,  euskarazko abesti mordo ospetsuak egin ziren.
Ekonomian, 1973an, hau da, aurrean, petrolioaren krisia egon zen eta energia aurreztu behar zen eta jendea mentalizatzen hasi zen. 1980an krisi industriala egon zen, batez ere Euskadin izan genuen.



Iragan hurbila: Zer gogoratzen duzue? Dorre bikien atentatuak?

Kafe bat hartzera joan ginen eta telebistan ikusi genuen bi hegazkin dorre bikien kontra jo zutela. Pentagonoarena ere. Asko harritu zigun hura. Gainera, urrunetik ikustean ez genuen hainbeste sentitu. Hunkituta geratu ginen ikaragarria zelako baina hango herrialdeetan batez ere sentitu zuten.

Gerrak? Zer sentitzen zenuten?

Irak eta Iranen gerra gertatu zen. Beldurrarekin bizi genuen, zuzenean gerra bat ikustean beldurra heltzen da eta ikuskizun bat bezala ikusten genuen telebistatik, hilketak eta denetarik ikusten genituen eta ikaragarria zen. Gainera konturatzen ginen gerrak egoten direla jendeari gezurra esaten, arma atomikoak zituztela esaten zuten eta horregatik gerra hasi zen baina egia da bakarrik Irak-en petrolioa nahi zutela.

Gosea munduan?

Gose pila bat zegoen, baina beti egon da. 1970-80-90an medikuntzaren garapena hasi zenez, hobekuntzak egon ziren (garapenak), hori bai, oso astiro. Agian garai hartan gose gehiago zegoen gerran zeuden herrialdeetan, baina guri ez zitzaigun ezer eragin.

Amaitzeko, zerbait gehiago aipatu nahi duzue edo beste gauza bati buruz hitz egin nahi duzue?

Bueno ba gogoratzen dugu ere Euskadin alemaniar hegazkinak zeudenean, goitik bueltak ematen eta gertatutako atentaduak (Gernikakoa etab.)

azterketa


AZTERKETAK PERTSONALIZATUTA DITUZUE:

HEMEN KIRIKU eta BIOK. ZORTE ON!!


BAKOITZAK EGIN DAGOKIZUNA. EGIN “COPY PASTE” -galderekin- ETA AURKEZTU AZTERKETA ORDENAGAILUZ. EGIN AHAL DUZUN GUZTIA: HOBE KALITATEA KANTITATEA BAINO. GALDERA BAT EZ BADUZU ERANTZUTEN: UTZI ZENBAKIA!! ETA HUTSUNEA. JARRI BETI GALDEREN ZENBAKIA.
AZTERKETAN JARRI IZENA!!!

Azterketa ordenagailuz egingo duzue!!
ERRESPETATU OSO ONDO ARAUAK!! PROBLEMETAN JARRI ERAGIKETAK
DENBORA: 9:20-10:35

(Arauen nire azalpena, lehen bidali dizuet).


Markel: 16,9,5,1,25,17,21,26,43,41,42,30,31,32,33,35,34,36,37,40
June: 22,25,1,6,11,18,15,27, 42,30,31,32,33,35,41,43,34,39,40,36,37
Sara: 2,6,9,19,14,25,22,26, 30,33,32,43,35,37,36,31,41,42,34,38,39
Dayana: 18,2,5,10,13,23,25,28, 42,34,40,38,39,43,35,37,36,31,41,30,33,32
Nerea:7,14,3,10,20,27,25,24,40, 32,30,33,41,43,31,37,35,39,38,34,42
Katalin: 13,3,8,12,19,23,25,29,41,31,43,33,42,32,34,35,36,38,37,39,40
Ibon:25,21,4,7,11,15,17,20,29,40,39,37,38,35,32,34,31,30,41,42,36,43
Ramón: 13,16,2,6,9,18,22,25,28,41,43,34,39,40,36,37,42,30,31,32,33,35
Bego: 10,3,7,20,24,16,15,25,37,36,31,41,30,33,32, 40, 42,43,35,34,37,38

1
              1. BPG herrialde batean denbora aldi batean saltzen diren ondasun guztien balioa da, beste produktu batzuk ekoizteko erabilitakoak barne, dirutan neurtuta. E edo G eta zergatik


2.BPG herrialde batean denbora aldi batean saltzen diren ondasun guztien balioa da, dirutan neurtuta. Baina bakarrik kontabilizatzen dira ondasun finalak. E edo G eta zergatik

3.BPG herrialde batean denbora aldi batean ekoizten diren ondasun guztien balioa da, dirutan neurtuta. E edo G eta zergatik

4.BPG herrialde batean denbora aldi batean ekoizten diren ondasun eta zerbitzuen balioa da, dirutan neurtuta. E edo G eta zergatik

5.Kontabilitate nazionala adierazleen multzoa da. Horretan kontuan hartzen dira honako kontzeptuak: BPG, ondasun baten eskaria, errenta pertsonal erabilgarria. E edo G eta zergatik

6.Kontabilitate nazionalean adierazle hauek hartzen dira kontuan: Errenta pertsonal erabilgarria,  BPG-a, ondasun baten eskaintza eta langabezia. E edo G eta zergatik

7.Kontabilitate nazionalean kontuan hartzen da nazio produktu gordina, Barne Produktu Gordina eta Errenta pertsonal erabilgarria, beste batzuen artean. E edo G eta zergatik

8.Kontabilitate nazionalean inportatutako herrialdeak, BPG eta Errenta pertsonal erabilgarria. E edo G eta zergatik

9.Errenta pertsonal erabilgarria familiek gastatzen dutena da kantitate batzuk gehituz edo kenduz. Kentzen diren kantitateak hauek dira: Zerga zuzenak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak. Gehitu daitezkeen artean hauxe dago: Estatuaren transferentziak. E edo G eta zergatik

10.Errenta pertsonal erabilgarria familiek irabazten dutena da kantitate batzuk gehituz edo kenduz. Kentzen diren kantitateak hauek dira: Zerga zuzenak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak. Gehitu daitezkeen artean hauxe dago: Estatuaren transferentziak. E edo G eta zergatik

11.Errenta pertsonal erabilgarria familiek irabazten dutena da kantitate batzuk gehituz edo kenduz. Kentzen diren kantitateak hauek dira:  Gizarte Segurantzako kotizazioak. Gehitu daitezkeen artean hauxe dago: Estatuaren transferentziak eta Zerga zuzenak. E edo G eta zergatik

12.Errenta pertsonal erabilgarria familiek irabazten dutena da kantitate batzuk gehituz edo kenduz. Kentzen diren kantitateak hauek dira: Estatuaren transferentziak eta Zerga zuzenak. Gehitu daitezkeen artean hauxe dago: Gizarte Segurantzako kotizazioak. E edo G eta zergatik
13. Barne Produktu Gordina konparatu dezakegu 2020an eurotan eta 2021ean dolarretan. Horrela, argi eta garbi ikusiko genuke BPG-ren garapena. E edo G eta zergatik

14.Trukea eta bigarren eskuen salerosketak ekintza ekonomiko inportanteak dira batez ere krisietan. Eta BPG-ean kontabilizazten dira. E edo G eta zergatik

15.Tarteko ondasunak ondasun finalak dira eta BPG-ean sartzen dira. Adibidez, enpresa batel kimikoak ekoizten baditu, kontuan hartzen da bere ondasun finala bada. E edo G eta zergatik

16.Coca-cola-k Espainian ekoizten duena ez da sartzen Espainiako BPG-ean enpresa atzerritarra delako. E edo G eta zergatik

17.BPGa kalkulatzeko bakarrik erabil daiteke gastuaren metodoa. E edo G eta zergatik

18.BPGa kalkulatzeko ez da erabiltzen gastua, ekoizpena baizik. E edo G eta zergatik

19.BPG-a kalkulatzeko balioa erantsiaren metodoa erabil daiteke. Enpresa bakoitzak ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenari eransten dion balioa batuz lortzen da. E edo G eta zergatik

20. BPG-a kalkulatzeko klasean ikusi dugun metodoa errentakoa da eta kalkulatzen da soldatak, etekinak alokairuak eta interesak batzen. E edo G eta zergatik

21. Begiratu 149. orrialdeko 1. Behatokia. Biztanleko BPG-a eta esan zen den Aragoiko Per capita BPGd-a. Kalkulua jarri eta azaldu zer esan nahi duen.


23.Begiratu 149. orrialdeko 1. Behatokia. Biztanleko BPG-a eta esan zen den Estremadurako Per capita BPGd-a. Kalkulua jarri eta azaldu zer esan nahi duen.

24. Begiratu 149. orrialdeko 1. Behatokia. Biztanleko BPG-a eta esan zen den Andaluziako Per capita BPGd-a. Kalkulua jarri eta azaldu zer esan nahi duen.

25.Egin “Jesuitenlandia”ko BPGd-a. Asmatu  C; I; G eta X eta M. Esan letra bakoitza zein den eta kalkulatu gastua. Ezin dira izan ekonolandiako kantitate berdinak.

26.Egin 161. Orrialdeko jarduera ebatzia berbera baina konstumitzeko joera marjinala %70koa izango balitz. Egin a) ariketa

27.Egin 161. Orrialdeko jarduera ebatzia berbera baina konstumitzeko joera marjinala % 85koa izango balitz. Egin a) ariketa

28.Egin 161. Orrialdeko jarduera ebatzia berbera baina konstumitzeko joera marjinala %75koa izango balitz. Egin a) ariketa

29.Egin 161. Orrialdeko jarduera ebatzia berbera baina konstumitzeko joera marjinala %90koa izango balitz. Egin a) ariketa

30.Esan zure hitzekin zer alde dago faktore-kostuaren araberako BPGd-a eta NPGd-ren artean.

31.Aurreko galdera ulertzeko, jarri adibide bat edo bi.

32.Azaldu zure hitzekon 151. Orrialdean dagoen koadro hori: Ba al zenekien? (Badakit ez dagoela azalduta, zoazte “10” ateratzera!!

33.Jarri adibide bat azaltzeko BPGa guztiak. Lehenengoz jarri zenbakia eta zure titulua Itzi-ri zuzenketa errazteko.

34.Azaldu eskari agregatuaren definizioa letra guztiak zer diren. Geroago, erlazionatu BPG-arekin.

35.Zer alde dago eskari agregatua eta eskari mikroekonomikoa-ren artean?

36.Zertan dira desberdinak eskaintza agregatuaren kurba eta eskaintza mikroekonomikoaren kurba?

37.Begiratu 156. Orrialdeko 6. Jarduera ebatzia eta erantzun: Zer gertatzen da gastu espektatibak eta gauzatutako gastua berdina ez denean?

38.Zergatik da inportantea inbertitzea? Eman bi arrazoi. Erlazionatu eskariarekin eta ekonomia-hazkundearekin. Azaldu gaur egungo koronavirusaren krisian zer gerta daitekeen.

39.Eman jabetza intelektualaren hiru adibide desberdin. Azaldu indigenekin zer gertatu zen.

40.Eman jabetza intelektualaren hiru adibide desberdin. Azaldu Patarroyo medikuak egin zuena.

41.Azaldu izakien aldakuntza liburuko esaldiak erabii gabe, zure esaldiekin.

42.Azaldu berrinbertsioa inbertsioaren zikloa kontuan hartuz.


            43.Azaldu itzultzea eta interesak ordaintzea inbertsioaren zikloa kontuan hartuz 

martes, 28 de abril de 2020

Gure mundua berriro pentsatu


GURE MUNDUA BERRIRO PENTSATU!!
Zoaz estekara: "Repensar nuestro mundo"





Hemen utziko dizuet ikasle hauen laburpenak, bideo hau entzun ondoren. Azpian, ordea, beste galdera batzuk utzi dizkiet, hausnarketa egiteko:



“ Bideo honetan gaur egungo “Shock Doktrina” zein izan zitekeen azaltzen da. Baina ez shock "txarra", baizik eta gure ekonomiari, eguneroko bizitzari eta gure munduari on egiten diona. Bi aukera planteatzen dira probetxu pixka bat ateratzeko eta krisia arintzeko. Bata,  aeronautikaren industria bultzatzeko erabili dugun dirua hiri guztietan baratze ekologikoko produktuak erosteko erabiltzea. Eta hórrela, lurralde osoan “mikro-granjak” edo nekazal guneak finantziatzea,. Nekazaritza-trantsizioari esker, jende askok lana lortuko luke, eta horrek langabezia-tasa  jaistea ere ekarriko luke ondorio moduan. Honez gain, testuak beste ideia bat proposatzen du: itsasontziak erabili beharrean, askoz gutxiago kutsatzen duen garraioa erabiltzea: bela-garraioa. Bela-nabigazioa CO2 emisioak murrizten laguntzen duten salgaiak eta pertsonak garraiatzeko irtenbidea da

Gainera, krisi honekin lanpostua galduko duen jende asko beste ekonomia arloetan lan egin beharko du. Hauxe da proposamena: prestakuntza berezia egin ondoren, ospitaleetan, mediku egoitzetan, etxeko zainketan, etabarren lan egitea. Honela, bizi maila duina izango dute. Eta, ezin ahaztu: giza baliabide eta material onak izango dituzte, jakina!!
          
Laburtuz, krisia arintzeko planak egin ditu testuaren egileak eta, aldi berean, ingurumena babesteko (kutsadurarik gabe) proposamenak bururatu zaizkio.

Nire ustez, ondo planifikatuta daude bere proposamenak, baina uste dut ahaztu dituela beste sektore batzuk. Esan nahi dut, sektore gehiago daudela eta horiek b planik gabe geratuko lirateke. Uste dut artikuluaren egilearentzat ingurumena babestea lehentasuna dela, eta hori oso ondo iruditzen zait.

Dayana Villaroel




Bideo honetan azaltzen da munduaren aldaketa bat egiteko nahia enbait proposamen bidez.
Coronavirus-en krisia aprobetxatuz, Frantzesek, beste alternatiba bat proposatu dute, munduari giro ekologiko bat emateko. Propozamen hori, oinarritzen da bereziki, dirua beste arlo batzuetan inbertitzea, adibidez, janari ekologikoan inbertitzea eta aeronautikan inbertitutako diru kopurua jaistea. Horrek, argi dago, gure mundurako oso osasungarria izango dela, kontutan hartuz, co2 isuriketa izugarri murriztuko dela. Mundu berri hori lortzeko, argi dago, lan asko eginn behar izango dela, eta horrek, beste alde batetik, ere lanpostuak eragingo ditu, eta langabezian geratu diren pertsona hoiek krisiaren ondorioz, lana izango dute, beste hainbat ondorio onen gain. 

Nire iritziz, izugarrizko ideia ona da eta uste dut duela asko egin behar izan zen proposamen bat dela, gure planeta hiltzen ari baikara. Harrigarria iruditzen zait itxaron behar izan dugula honelako krisi bat izan arte, honelako aldaketa bat egiteko. 

Sara Antolin



Bideo hau koronabirusak izan ditzakeen ondorioei buruz hitz egiten hasten da. Gero, kaos honen ondoren erreakzionatzeko ditugun bi moduez hitz egiten digu. Horietako bat da lehen bezala jarraitzea globalizazioarekin eta kutsadura masiboarekin. Eta bestea da gure bizimodua aldatzea etorkizun hobe bat eukitzeko. Bi modu hauek konparatzeko, batez ere, airelineei buruz hitz egiten digu, eta esaten digu soluzioa daukagula gu geunden bezala jarraitzeko, airelineetan inbertitzeen edo bertan inbertitzeari uztea eta elikaduran edo kutsadura txikiko garraioetan inbertitzea. Hondamendi honen aurretik genuen sistema ekonomikoarekin ez jarraitzearen aldeko beste argudio bat da onuradunak proposatzen duen neurriak denei berdin eragingo diela eta guztiek bizimodu duina izan ahal izango dutela, nahiz eta berehala lanik aurkitu ez”.

Ramón Larrinaga



Ikusi ondoren koronabirusak gure gizartean eta ekonomian duen eragina, bideo honen egileak dio bere hedapenaren errua globalizazioarena dela, aireko trafikoa baita birusaren hedapenaren errudun nagusia. Hori ikusita, zenbait gauza aldatzeko, aireko garraioan gutxiago inbertitzeko eta bizitzarako beharrezkoak diren gauzak lortzeko lan egiten duten enpresei garrantzia ematen hasteko unea da, hala nola, elikadurari edo trantsizio ekonomikoari, hau da, kutsatzen ez duten enpresak. Nahiz eta horrek herrialdeko BPG-n beherakada ekarri, gure etorkizunaren alde borrokatzen ari gara.

Nerea Garcia


Gehiago pentsatzeko...

1. Aerolinea gutxiago, janari ekologikoan inbertitzeko. Zu egongo zinakete prest lehenengo arloan lan egiteko? Zer eskatuko zenuke gustora egoteko arlo horretan? (Soldata, ordutegia...?)

2. Merkataritzako zein portzentajea egten da gaur egun itsazontzietan? Egin genezakeen belaontzietan? Zer gertatu behar da horretarako?

3. Nor izango litzateke aginduak emateko egokiena nazioartean mundu berri batean? Zein erakunde?

a. NNBB-ak?
b. OTAN? (Ipar Atlantikoko Erakunde militarra)
c. Europa? Nor, Europan?

4. Nolako erakundea izan behar da? demokratikoa, militarki gogorra, zientifikoa, osasunarekin zerikusia duten zientifikoez osatuta?

5. Prest egongo zinateke gutxiago kutsatzeko? Nola?


Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...