sábado, 30 de noviembre de 2019

Giza eskubideen deklarazioa


1789ko Eskubideen adierazpena.





1.      Gizakiak aske eta eskubide beren jabe jaiotzen dira, eta hala irauten dute (…)
2.      Elkarte politiko guztiek dute helburu gizakiaren eskubide natural eta preskribaezinak gordetzea. Askatasuna, segurtasuna, jabetza eta zapalkuntzari aurre egitea dira eskubide horiek.
3.      Subiranotasun ororen printzipioa nazioan datza funtsean.
4.      Legea borondate orokorraren adierazpena da. (…) Legeak berdina izan behar du guztiontzat.
5.      Inori ez zaio trabarik egin behar bere iritziak direla-eta, ezta erlijio-iritziengatik ere. (…)”
Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen adierazpena,

1789ko abuztuaren 26a.

Nola egiten dugu lan taldean??


Nola egiten dugu lan taldean??


Batzuetan, ikasleek petsatzen duzue talde lana momentu dibertigarrriagoa dela klase arrunta baino, irakaslearen azalpenak baino dibertigarriagoa, zalantza barik. Beste ikasle batzuk, ordea, uste dute oso zaila dela talde lana ondo egitea. Klasekide batzuek gehiegi lan egiten dutelako eta besteek, ordea, gutxiegi.



Hemen dituzue irakasleak jakin nahi duena zuen lan taldeetan lanaren hobekuntza lortzeko:

1. Guztion inplikazio maila altua, guztion lana.
2. Guztion parte hartzea.
3. Guztion hobekuntza, kritika positiboak elkarri eginez.


martes, 26 de noviembre de 2019

Sozialista utopikoak



SOZIALISTA UTOPIKOAK


Irakurri azpian dagoen testua, baina...Unibertsitateko ikasle batzuen bideoaren esteka hemen utzi dizut... Entzun ezazu!!






Sozialista utopikoen artean, Saint-Simongo kondea, Robert Owen edo Charles Fourier dira ezagunenak. XVIII. eta XIX. mendeetan bizi ziren hirurak, lehen mendearen bigarren erdian jaio eta bigarrenaren lehen erdian hil, historiako tarte esanguratsu horretan. Proletarioen premia gorria ikusi eta salatu zuten. Lan egiteko modu alternatiboak bilatu nahi zituzten. “Utopikoak” deitura jarri zieten, ez zutelako gizarte borroka edo klase borroka erabili tresna gisa.


a.      Zer pentsatzen zuten iraultzari buruz?


Ez zuten ikusten iraultzaren premia, klase borroka. Modu baketsuan eraiki nahi zuten gizarte ideala. Harmonia eta berdintasuna ziren jomugak. Elkartasunari berebiziko garrantzia eman zioten. Anai-arrebak sentitzen dituzte langileak. Owenen ustez, giza izaera aldagarria da.

lunes, 25 de noviembre de 2019

Materialismo historikoa. Marxismoa.



MARXISMOA (MATERIALISMO HISTORIKOA, SOZIALISMO ZIENTIFIKOA)


Bideoa: "Marx ha vuelto".
Marxismoan sakondu baino ehen, inportantea izan daiteke galdera honen erantzunak pentsatzea: Zergatik sortu ziren langileen mugimenduak?





Langileen mugimenduei buruzko ideiak aztertu nahi baditugu, ezin dugu ahaztu pentsatzeko modu hauek industrializazioaren ondorio lazgarriak bizitzen direnen egoeran oinarrittuta daudela. Pentsatzeko modu hauek: sozialismo materialista, sozialismo utopikoa, komunismoa edo anarkismoa sortzen dira injustiziaren mina sentitu edo ikusi ondoren, jende askorengan. Pentsalari asko burgesian jaioak ziren, baina industriaren errealitate krudel eta gordina ikusi zutenean salatzen hasi ziren aginteen aurrean, langileen lan eta bizi baldintzak kontuan harturik. Lehenengo kapitalismoan langile bakoitza isolatuta eta bizi irauteko arazoetan sartuta zegoen. Baina kapitalismoaren garapenarekin batera, langile asko irtenbideak bilatzen eta protesta egiteko moduak antolatzen hasi ziren, lehenengo pentsalari hauen ideiak hartu eta berehala.






IKASI nahi dut historia. Baina nola??



Ikasi nahi dut historia. Baina NOLA??

Batzutan ez diogu denbora nahikorik ematen ikasteari. Baina, beste batzuetan, denbora eman arren, ez dugu ondo egiten...
Hona hemen aholku batzuk zure ikasteko modua hobetzeko:




TEORIA IKASTEN…

Modu posibleak:

·       Eskemekin:
Irakurri teoria. Begiratu liburuko tituluak. Eskeman beti tituluak jarri. Eskemetan urterik inportanteenak agertu behar dira. Negritan dagoenari eman garrantzi handiagoa. Eskema egiten ari zarela, irakurri liburukoan agertzen den guztia, bestela ez da ezer geratzen zure buruan.

·       Laburpenekin
Interesgarriagoa da erredakzioa lantzeko. Baina oso arriskutsua informazio asko kentzen baduzu. Beraz, nire gomendioa da azpimarratutakoa kopiatzea, ezer kendu barik. Edo, nahi baduzu, zure hitzekin azaldu baina hiztegi historikoa, teknikoagoa, aldatu gabe. Historian sinonimoak oso inportanteak dira. Adierazi behar duzu gauzak modu batean baino gehiagotan esan ditzakezula.


  • TEST MODUAN galdetezen badidate??

Kasu horietan, inportanteena da ulertzea. Memoriak jokatzen duen "rol"a aldatzen da. Zergatik? Ez duzulako erredaktatu behar ezaugarrien zerrenda, adibidez. Ez duzu eman behar erantzun luzerik. Hori bai, test askotan urteak agertzen dira zehaztasun handiz. Beraz, nire gomendioa da eskemen bitartez ikastea. Eskema horietan agertu behar dira urteak, izen importateak eta gertakizun funtzezkoak. Kasu honetan zure eskema izan daiteke apur bat "telegrafiko". Zer esan nahi dut honekin? Esaldietan, estae baterako, ez da hain importantea aditz laguntzailea jartzea. Hori bai, oso importantea da gogoratzea...

  •  NorK egin zuen
  •  Zer egin zuen
  •  Non egin zuen
  •  Noiz egin zuen 
  • Zergatik egin zuen. 

Mota honetako  azterketetan, test-etan historiaren gertakizunak agertzen dira, interpretazio gutxiagorekin. Beraz, azalpen luzerik, ez, kasu hauetan. Ardatz kronologikoak oso inportanteak dira, ordea. Dena den, beti gogoratu: Galdetu irakasleari nolako test-a izango den!!! Horrela, ziurago sentituko zara.


domingo, 24 de noviembre de 2019

Idaztea, artea.


Nola idatzi behar da testu iruzkin bat?





Zein esamolde erabili behar dut?
Egia esanez, testu iruzkin on bat idazteko moduen adibideak amaitezinak dira. Norberak modu batean idatzizten du. Baina, onartu behar dugu idaztea artea dela eta askotan gure ideiak ondo adieraztea ez da batere erreza.
Hemen proposatzen dizkizut modu batzuk zure idazkera hobetzeko. Irakurri, erabili, probatu...Baina ez hartu "hitz sakratuak" izango balira bezala. 
Idazteko ondo, hauek dira joerak: IRAKURRI, irakurri, irakurri!! entzun euskera ona, interesa adierazi, esaldi egokiak kopiatu...ahalegindu!!
Hala ere, segi irakurtzen eta ikertu ea esamolde hauek erabili ditzakezun:

Nola ebaluatu neure burua??




"Autoebaluazioa"

AZTERKETA EGIN DUT.
NOTA BADAUKAT...
Hausnarketa egiteko momentua heldu da!!
neure buruarekin zintzo jokatuko dut.


HISTORIA: nola ebaluatu neure burua eta nola hobetu

NOTA BAXUAK ATERATZEN DITUT. EDO HOBETU NAHI DUT. EDO EZ DUT GAINDITU…
ZINTZO AZTERTZEN DUT
BAI
EZ
TEORIA GARATU BEHAR DUDANEAN




1.      Jarri behar dudan informazioa baino gutxiago idazten dut




2.      Oso geldoa naiz eta batzutan ezin dut azterketa amaitu




3.      Urteak maiz ahazten ditut. Ez ditut jartzen edo gutxiegi




4.      Gauzak txarto ulertzen ditut eta azalpenak ez dira egokiak.




5.      Ondo ulertzen dut baina txarto azaltzen dut euskeraz


ARIKETA PRAKTIKOAN: TESTU IRUZKINEAN




1.      Kokapena ez dut ondo egiten




2.      Analisia ez dut ondo egiten




3.      Testuingurua ez dut ondo egiten




4.      Garrantzia ez dakit egiten




5.      Euskerarekin arazoak ditut gauzak laburtzeko



Nola hobetu teorian?

1.Jarri behar dudan informazioa baino gutxiago idazten dut

a. Ikasten duzun ordu-kopurua handiagoa izan behar da. Astero ematen dena birpasatu behar da nahiz eta irakasleak ez eskatu.
b. Memoria txarra baduzu irakurri behar da informazioa aldi gehiago.
c. Astiro idazten baduzu ikasi behar duzu eskemak egiten batzutan eta laburpenak egiten beste batzutan. Definizioak idatzi ikasten ari zarenean. Praktikarekin hobetzen da

2.Oso geldoa naiz eta batzutan ezin dut azterketa amaitu

a. Historiako edukinekin “korrika” edo “igeri” egiten denean bezala gertatzen da: praltikatu behar da.
b. Oso praktika ona da hau: klasean apunteak hartu. Abiadura asko hobetzen da.
c. Pentsatu zenbat aldiz idazten duzu boligrafo batean zure eguneroko bizitzan. Eta udan? Praktika falta izaten da askotan. Entrenamendua behar da.

3. Urteak maiz ahazten ditut. Ez ditut jartzen edo gutxiegi jartzen ditut.

a. Ardatz kronologikoak egin behar dituzu, irakasleak eskatu ala ez.
b.  Ardatzak eginda ozenki edo baxuz errepikatu ia dena jakin arte.
c. Klasean irakasleak urterik inportanteenak zeintzuk diren errepikatzen du askotan. Zeure baitarako errepikatu zeuk. Beharrezkoa den beste.

4. Gauzak txarto ulertzen ditut eta nire azalpenak ez dira egokiak.

a.  Hiztegi falta izan daiteke. Buruz ikasi hiztegia. Baina ez bakarrik gastelerara itzulita. Definizioak ikasi euskeraz.
b. Ez geratu egun bat zerbait ulertu barik. Galdetu klasean irakasleari.
c. Zerbait galdetu gabe geratzen bada, galdetu klasekide bati, kontrolatzen duen bati.
d. Arazoa mantentzen bada, agian irakasle bat izan daiteke ona etxean.

5.  Ondo ulertzen dut baina txarto azaltzen dut euskeraz

a. Irakurri liburua. Ez konformatu klasean entzun duzunarekin.
b.  Irakurri euskeraz gustoagatik
c. Ikasi aditzak. Nor nori nork funtsezkoa da eta zuetariko askok txarto jartzen duzue orainaldian edo lehenaldian. Nor- nork ere onairrizkoa da. Sujetuen “k” objektu zuzena dagoenean…
d. Esamolde ohikoenak ikasi buruz. Esaldi batzuk eraman azterketara buruz ikasita.
e.  Prestatu aurrez idatzizko testuak
f.  Ikusi teleberriak astero birritan, hirutan, behar beste.
g. Batzutan bilatu berriak euskeraz. Zoaza esteka honetara.

Nola hobetu praktikan?

ARIKETA PRAKTIKOA txarto egiten baduzu…zoaz esteka honetara (blog-ekoa) eta birpasatu zelan egin behar den. Dena den, aholku praktiko batzuk:


     1. Ikasi buruz esamolderik ohikoenak. Zoaz esteka honetara.
2. Prestatu azterketa baino lehen irakasleak aipatzen dituen gairik inportanteen gaineko testu-iruzkinak.
3. Analisian beti teoria txertatu, bilatu hitzik inportanteenak eta definitu.
   4. Ez ahaztu testuaren azalpenarekin hasi behar duzula, ideiarik inportanteenak kontuan hartu.


😍😕😊

jueves, 21 de noviembre de 2019

PERSÉPOLIS. Iran (1977-1992)



PERSEPOLIS
Historiaren historioak


Pelikula honetan Marjane Satrapiren bizitza kontatzen da. Komiki moduko marrazkietan Mundu Garaikideko historia garatzen da, Iranen kokatuta. Marjane Irango familia arrunt batean jaio zen. Oso txikia zenean, 1977an Marjanek Sharen kontrako iraultza bizi zuen, Teheranen. Neskatoak ez zuen ezer ulertzen. Gauza bat entzuten zuen eskolan, eta beste gauza bat etxean edo kaleko manifestaldietan. Eta horrela piztu zitzaion interes politikoa eta gauzak ulertzeko grina.

  
Momentu horretan, aitak azalduko dio zer gertatu zen Iranen 1930ean, nola sortu zen Britania Handia eta garaiko Sha-ren arteko harreman politiko eta ekonomikoa...




domingo, 17 de noviembre de 2019

Nola zuzendu testu iruzkin bat


Nola  egin eta zuzendu TESTU IRUZKIN BAT



Kaixo, "historiagile"-ok!!👌

Zer moduz?
Gaur ikusiko duguna, oso tresna baliogarria bihurtuko da ikasturte osoan, Historian askotan testuak aztertuko ditugulako.
Beraz...Adi adi egon!!
Sarrera honetan hauxe da aurkituko duzuena:
1. Bi bideo nire azalpenerekin. Han esango dizuet nola egin testuaren kokapena, analisia, testuingurua eta garrantzia.
2. Gauza bera, baina idatzita.
3. Zelan jarriko dizkiot notak atal bakoitzean. (Proportzio horiek mantenduko ditugu ikasturte honetan)

1. Ahozko nire AZALPENEN BIDEOAK:
a. Nola egin kokapena eta analisia. Zoaz estekara!
b. Nola egin testuaren testuingurua eta garrantzia. Zoaz estekara!

1.Kokapena: Nola  jarri kalifikazioa??
Testu mota 
  • Jatorriaren aldetik:

a) Lehen mailako iturrikoa (garai jakin bateko dokumentua)

b) Bigarren mailako iturrikoa: testuak bi motatakoak dira, batetik historiografikoak (historialari edo ikerlari batek egindakoak), eta bestetik, hemerografikoak (egunkari edo aldizkari batekoak). 

  • Formaren aldetik 

a) zirkunstantziala (adierazpen instituzionalak, lege izaerarik ez duten hitzarmenak, hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak)

b) Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, konstituzioak, nazioarteko itunak, giza eskubideen aldarrikapenak sinatu egin badituzte herrialdeek, kontratuak, erakunde adierazpenak...) 

c) Testigantza-testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunerokoak, ohar pribatuak...)

d) Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak, biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak...)

 e) Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak).

  • Egilea
  • Jasotzaileak-hartzaileak
  • Data eta tokia: Argitaratu zeneko urtea eta zein garaia jorratzen duen.
  • Egilearen asmoa

Erredakzioa inportantea da kokapena egiteko:
Modu eskematikoan badago eginda ez da hain dotorea geratzen.

KOKAPENAREN NOTA: 2puntu.

2. Analisia (Azterketa): Nola jarri kalifikazioa?
  • Testua azaldu eta aberastu:
Analisian, ikusiko dugu ea ikasleak testuak dioena ulertu duen. Ez bada agri geratzen...analisia ezin da gainditu. Ikasleak atalez-atal azaltzen du testua, beste hitz batzuekin. Testu juridikoa izango balitz, artikuluz-artikulu aztertuko du testua eta esango du zer esan nahi duen artikulu bakoitzak. Horretarako, sinonimoak inportanteak dira, eta testu idatziaren forma dotorea ematea. Horrez gain, eduki berriak agertuko dira; askotan, definizioak. Definizio horiek testuak dioenarekin lotura, erlazionatuta egon behar dute. Testua ez bada aberasten, ezin da parte hau gainditu.
  • Testua bera ez ahaztu inoiz!
Azalpenak ematean, testuari erreferentzia egiten dio ikasleak, hitz edo zita literal aipatuta, kakotzen artean (".....") edo aipamenak egiten testuari, esate baterako:

Testuan egileak dioen moduan, "1814ean Frantzian eta Alemanian gerrara joateko poza zabaldu zen(...)"
Egileak lehenengo atalean dioen moduan, jendeak ez zekien gerrak zernbat urte iraunduko zituen, eta horregatik...

ANALISIAREN NOTA: 5 puntu

3. Testuingurua: Nola jarri kalifikazioa?

Testuiruzkina egiten ari garenean, behin azterketa edo analisia eginda, jarri behar dugu testua bere testuinguru historikoan. Kronologia da oso inportantea. 
  • Aurrekariak
Beraz, testua idatzia izan bahino lehen zer gertatu zen deskribatu behar dugu. Honela, saiatuko gara ulertarazten nondik datorren testua, zergatik norbaitek idatzi zuen edo aldarrikatu zuen. Zer gertatu zen testua idatzi baino lehen?
  • Testuaren garaia
Ez badugu azaldu modu sakonean analisia egin dugunean, orain testuaren garaia nolakoa zen azaldu behar dugu. Zer gertatzen ari zen testua idazten zenean, gertakizun koetaneoak, garaikideak. Momentu hartan, zer?
  • Testua idatzi ondoren: ondorioak
Azaldu ditugu jada testua idatzi zeneko gertaerarik inportanteenak. Orain jo behar dugu testuaren ondorioetara. Zer-nolako ondorioak izan zituen testu horrek zetozen urteetan? Zer gertatu zen herrialde horretan, edo munduan, testua idatzi eta gero? Jakina, testuarekin zerikusia duena azalduko dugu.

Zuzentzaileak testuinguruan hauxe bilatuko du: Kroologia ordenatuta dago, urteak agertzen dira, azalpenak koherentzia du eta ulertzen da.

Laburbilduz, testuinguruaen egitura hauxe da: Aurrekariak (Gertaera inportanteak historian testua idatzi baino lehen), momentuko gertaerak (testua idatzi zenean, zer gertatzen ari zen?) Geroko gertaerak (testuaren ondorioak, gai horren inguruan gero gertatutako gauzak)

TESTUINGURUAREN NOTA: 7 puntu

4. Garrantzia: Nola jarri kalifikazioa?

Garrantzia testuiruzkinaren amaiera da. Dena ulertu eta azaldu dugunean egiten dugu amaierako sintesia. Batzuek "ondorioa" deitzen diote. Ez da testuinguruko azken partea, baizik eta zeozer landuagoa. ikaslearen amaierako ondorioa. Atal bat osatu behar da. Eta atal horretan hauxe da esan behar dena:
  • Zergatik da interesgarria historia iluertzeko? Zein balioa du testuan prozesu historikoak ulertzeko? Zer-nolako esanahia du testuak?
  • Egiatasuna: Zein zehaztasun maila du testuak?
GARRANTZIAREN NOTA: puntu 1.

GUZTIRA:      /10

Hemen daukazu irakasleak erabiltzen duen txantiloia 

AZTERKETA BAT ZUZENTZEKO IRAKASLEAREN TXANTILOIA

·   Testu iruzkinetan: *** Balio gehien duten item-ak.   
  •    Testu iruzkinaren egitura errespetatzen du
  •    Kokapenean atal guztiak jorratzen ditu***
  •    Analisian testua aipatu eta azaltzen du modu egokian
  •   Analisian eduki berriak azaltzen ditu eta lotzen ditu testuak dioenarekin.    Definizioak daude.***
  •    Testuinguruan Kronologia ordenatua, osatuta dago ***
Euskera-maila 

Hiztegi aberatsa, lexiko teknikoa (gutxi-ondo-oso ondo-bik..)
Aditzen erabilera egokia 😊😓
Loturak modu egokian daude eginda😊😓
Akats ortografikorik gabe dago idatzita 😊😓

Puntuak kentzen dituzten akatsik ohikoenak:😡

Edukin gutxiegi – informazio falta-: Ezin da gainditu! (IF)
Adierazpen Modu desegokia (AM) 
Euskarazko aditzak eta sujetuak txarto -k!!- (E)
Akats historiko larriak (AL)
Urteak falta dira (U)


Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...