martes, 31 de marzo de 2020

BPG: Inbertsioa

BPG: Inbertsioa

Zer moduz ikasle maiteok??

Gaur egin behar duzuen lana:

Liburuko 158-159 orrialdetan.

Egin dokumentu bat ordenagailuan galdera hauen erantzunekin:

1. Irakurri definizioa koadro berdean. Ulertzen duzu? mesedez, zalantzak badaude, egin classroom-en!
2. Erantzun galdera hau: Zer bi funtzio du inbertsioak? Epe luzean zertarako behar da?



3. Geroago, A. Inbertsio-motak begiratu, irakurri eta egin zuk koadroa baina hitz esanguratsuekin, eskema moduan.
4. Zergatik "eraikuntza" ez du jarri ekipamenduaren atalean?



5. Eman jabetza intelektualaren adibide bat ekonomian duen garrantzia adierazteko.



6. Izakinen aldakuntza: Biltegiratzea. Bilatu adibide bat koronavirusaren krisi honekin. Zer biltegiratzen du jendeak etxean? Eta enpresek?



7. Inbertsioa baldintzatzen duten faktoreak. Irakurri koadro guztiak eta bakoitza irakurri ondoren, erantzun:

   7.1 Zikloari lotutako sarrerak: Uste duzu momentu honetan -konfinamenduan- zikloak inbertsioa ekarriko duela?
      7.2 Kostuak: Zer entzun duzu garai honetan diruaren prezioaz?

El economista: Berria. (Nahi baduzu zoaz esteka honetara, ea zer ulertzen duzun...)

       7.3 Eta zergei buruz?

  7.4 Nola dago ekoizpen ekipamendua enpresetan gaur egun ?



Gaur zerbait bidali behar duzu?
Gaur ez. Baina bihar gaurko lana eta zuzenketa erredaktatuta -gorriz- bidaliko didazu. Ok?

Eta zuzenketa nola egin behar da? Nik bihar bideoan bidaliko dizut gaurko galderen azalpena. Zuk erantzun duzuna osatuko duzu nire azalpenekin -apunteak hartuz-. Honela, behin ta berriro entzuten, hobeto ulertuko duzu.

lunes, 30 de marzo de 2020

Dirua eta ekoizpena (2)


 Oporrak baino lehen
Azkenengo klasea!!



1. Zer egin behar duzu gaur? Atzoko lana zuzendu zure apunteetan esteka honetan ( Eta hau ez bidali gaur!).
2. Ekonomia - liburuan...
    2.1- Testua irakurri: Zuen ekonomiako liburua 64. orrialdea.
    2.2. Erantzun galdera hauek -ordenagailuz-Izena-abizenak eta eguna jarri.  Kopiatu galdera.
  • Zein truke egiten dute mekanikariak eta kotxea eramaten duenak diruari esker? Zein funtzioa da?
  • Noiz galtzen du balorea diruak?
  • Norekin dugu Espainian kontu-unitate komuna (eman hiru adibide)? Eta Britania Handiarekin? Zergatik? Elkar-trukeak egin ditzakegu haiekin edo estatubatuarrekin dirutan? Nola?
  • Zeri deitzen diogu diruaren prezioa? Nork ematen digu (eta banku pribatuei ematen die) Europan?

3. Gaur entregatu behar da zerbait? Bai!! Gaur "tarea" berri bat duzu classroom-en eta horretan eman goiko galderen erantzunak eta ZUZENKETA -esteka honetan egin-. Zuzenketa egingo duzu bideo hau ikusten eta gero GORRIZ jarriko duzu zure lanean zuzenketa. Hemen agertzen den informazio berria kopiatu!!


ASTE SANTURAKO, LANIK EZ!!

Arlo akademikoan: "Ponte al día"
Klasera bueltatzean nire bideoen apunteak -eskuz- eskatuko dizkizut!! (Klasez klase esan dizut apunteak hartzeko..!)

Arlo pertsonalean:
Nahi baduzu, blog-ean "emozioak dantzan" etiketan adimen emozionala"ri buruzko bideoak eskegiko ditut zure emozioak ulertzeko. Inoiz baino gehiago: "la emoción manda y la razón justifica"
Eta hitz egin behar baduzu, korreoan begiratuko dut batzuetan...



domingo, 29 de marzo de 2020

Shock (6) Terrorismoa

Terrorismoaren Shock-a
Azkenengo etsaia?

Honela irten nintzen pasa den egunean supermerkatura. Eta eskularruak jantzita! 

Garbitasun neurriak hartu behar ditugu!

Baina irudia bitxia denez, nahiz eta ni guztiz bakezalea izan, honek burura ekarri zidan "matxinoen" itxura. Baina ez okertu: Hau ez da terrorismoa! ;)

Zer egin behar duzu gaur?
1. Irakurri teoria hau (zoaz estekara). Baduzu zure liburuan, paperean, ere bai!!
2. Entzun azalpen hau, eta batera, hartu apunteak. Eskema moduan, ez konplikatu!! (orrialde bat, besterik ez) 
3. Apunte horien argazkia bidali Itzi-ri classroom-en.
4. Ikasi hurrengo eguneko azterketarako!!

Oso gutxi falta da ASTE SANTUKO OPORRAK IZATEKO!!

viernes, 27 de marzo de 2020

BPG: Kontsumoa eta koronabonoak


BPG
Kontsumoa eta koronabonoak

Nola aldatu du krisiak gure kontsumoa?

Kaixo!! Zer moduuuz? Bueno, hauxe da zuen lana gaur:

1. Kontsumoari buruzko galdera hauek erantzun. Gero gorde zure ordenagailuan.
  • Eskari agregatuan nork dauka garrantzi handiagoa, kontsumo pribatua ala publikoa? (Lib 157 orr))
  • Enpresa batek maskarillak egiteko materialak erosten baditu zer da, konstumoa ala inbertsioa?(Lib 157 orr)
  • Azaldu idatziz zure hitzekin zer da "bizi zikloaren hipotesia". (Lib 157 orr)
  • Nola eduki dezake eragina kontsumoan COVID19-ko krisiak? (Zuk pentsatu)
  • Nortzuk nabarituko dute gehiago? Zer motatako enpresak (arloak?) edo zein tamainakoak? (Zuk pentsatu)
  • Enpresaren batek hobe(tu) dezake bere egoera krisi honetan kontsumoaren igoera izateagatik?(Zuk pentsatu)
2. Hartu apunteak koronabono-ei buruz. Gero gorde zure koadernoan. Horrela burmuina ekonomian lan egiten jarriko duzu...

3. Bidali behar didazu zerbait gaur? Ez! 

Apunteak gorde zure koaderno edo orrietan -eskuz- eta galderaren erantzunak zure ordenagailuan -ordenagailuz-. Bihar erantzun horiek (beltzez) eta zuzenketa (gorriz) emango didazu. Baina bihar, biharkoa. 

jueves, 26 de marzo de 2020

Dirua eta ekoizpena (1)

Dirua eta ekoizpena (1)


Aúpa BILBAO!! Esteka
0. Zer moduz zaudete? (Hasi goiko musika entzuten...!!)
1. Esteka honetan lehenengo motibazioa duzu, aste honetan ondo ibiltzeko.
2. Zer egin behar duzu gaur?
    2.1- Testua irakurri: Zuen ekonomiako liburua 62-63 orrialdeak.
    2.2- Eguneroko ekonomikoa eta sentimenduak...
Nola egin egunerokoa? Izena-abizenak eta eguna jarri. Ordenagailuz egin behar duzu eta gaur hiru galdera hauekin egin behar duzu: 
  • 1. Zein da gaur erabiltzen dugun dirua? Zergatik paper bat txanpon batek baino gehiago balio du?
  • 2. Zerbait ez duzu ulertu? (Liburuko testua. (62-63)Dena ulertu baduzu, ez erantzun)
  • 3. Zer moduz zaudete etxean? Hor kontatu dezakezu ea ondo ala gaixorik, kezkatuta ala lasai, ea txaloak ematera ateratzen zaren kalera edo ez, ea asperturik ala gauzak egiten, irakurtzen, berriak entzuten, zer moduz dagoen zure familia, baketsu ala haserre, ea ekonomiaz kezkatuta dauden eta zergatik... nahi duzuna!!(dena orrialde baten erdia gutxi gorabehera, gehiago nahi baduzu...).

3. Gaur entregatu behar da zerbait? Bai!! Gaur "tarea" berri bat duzu classroom-en eta horretan eman zure egunerokoa (Aurreko 3 galderak erantzunda).


miércoles, 25 de marzo de 2020

Shock Errusian zuzenketa



Shock Errusian 
Zuzenketa

(konfinamenduak zoro bihurtuko nau!!
txantxa da, baina...iribarre bat ateratzen badizuet, ez da gutxi!)

1. Analisia  ZUZENTZEKO zoaz esteka honetara.
(adi!! Akats bat egin dut eta Putin esan dut Jeltsin esan beharrean. Arrapatu "gazapoa"!!!)
2. Testuingurua ZUZENTZEKO


3. Garrantzia ZUZENTZEKO zoaz esteka honetara.


Noiz eman behar duzue lan hau?? OSTIRALEAN, martxoaren 25ean !! Ez baduzu amaitzen, eman egin duzuna! Eta gero, asteburuan behar baduzu denbora, amaituko duzu zure kabuz. Zuk lan egitea da inportanteena. Ez nik zuzentzea dena! "Zure ikaste-prozesuaren kapitainak" zarete!!



martes, 24 de marzo de 2020

BPG 5


KONTSUMOA

Supermerkatura joateko prest
(Oraindik eskularruak jarri barik)
Aurrean, Kirikú
Iribarre egin!!

Irakurri liburuan 157. orrialdea, osorik (jarduerak ez). Konstumoa deitzen da. Bilatu galderak eta egin niri (nahi baduzu)-KLASROOM-en, komentario bat-. Hori da gaurkoz zure lana.

Eta hasi pentsatzen:
1. Nola eduki dezake eragina kontsumoan COVID19-ko krisiak?
2. Nortzuk nabarituko dute gehiago? Zer motatako enpresak (arloak?) edo zein tamainakoak?
3. Enpresaren batek hobe(tu) dezake bere egoera krisi honetan kontsumoaren igoera izateagatik?
MOMENTUZ, Bakarrik pentsatu.

Gero, interesa baduzu...



Diamanteak (6)

Azkenean!!
"Odolezko diamanteak"
ZUZENKETA


Gaur hauxe da zuen lana:

0. Printzipioz zure 15 galdera eginda egon behar ziren!! (Zuetariko batzuek guztiak bidali dizkidazue) Baina bidali niri zuzenduta daudenean, gaur. Ondo baduzu jarri ONDO gorriz. Zerbait gehitu behar baduzu, gehitu gorriz. Erredaktatu ez daukazuna.

1. Esteka honetan lehenengo 8 galderen azalpena eta zuzenketa duzu. Aprobetxatu dena ulertzeko eta behar baduzu, errepikatu ulertu arte. Egin galderen zuzenketa gorriz!

2. Esteka honetan bigarren power point-a duzu idatzita. Galderak: 8tik 15era. Gorriz zuzendu zure erantzunak

3. Dena eginda daukazunean BIDALI NIRI. Mesedez hobeto ordenagailuz. ETA GAUR!!

Asteburu on!!



Shock Errusian: testua



Shock Errusian, SESB desegin zenean



Gaur egin behar duzuna:

1. Irakurri testua.
2. Eskuz egin: Analisia.
3. Eskuz egin: Testuingurua
4. Eskuz egin: Garrantzia


5. Gaur ez bidali ezer classroom-en!! Aste honetako 4. orduan (Ostiralean) bidaliko didazu historiako orduan zure testua urdinez edo beltzez idatzita eta gorriz zure zuzenketa. Egiten ari zarenean, utzi hutsuneak hurrengo egunean zuzenketa garbia egiteko. OSTIRALEAN zuzenketa eta testua -beraz- batera, ostiralean bidaliko dizkidazu. ARGAZKIAK bidali eta mesedez EZ EGOTEKO "BORROSAK"! (Izena jarri argi eta garbi).

(Azkenengo hitzaldia, politika uzteko momentuan)

Hala ere, garrantzi historikoko lanak egin dira. Sistema totalitarioa, herrialdea arrakastatsua eta oparoa izateko aukera kendu ziona, aspalditik kendu zen. Aldaketa demokratikoa lortzeko bidean aurrerapauso handia eman dugu. Hauteskunde libreak, prentsa askatasuna, erlijio askatasunak, botere organo ordezkariak, alderdi anitzeko sistema; Hori guztia egia bihurtu da. Giza Eskubideak printzipio goren gisa onartzen dira. (…)

Akats batzuk ekidin litezke zalantzarik gabe, gauza asko hobe egin litezke, baina ziur nago lehenago edo beranduago gure ahalegin komunek fruituak emango dituztela; eta gure nazioak gizarte oparo eta demokratikoan biziko direla”.

Mijkail Gorbachov
1991eko abenduaren 25ean

lunes, 23 de marzo de 2020

Shock (4) ZUZENKETAK

Shock doktrina BH-an eta herrialde anglosaxoietan
ZUZENKETA
(Eta olerkia)



Hemen duzue gaur zer egin behar den:

0. GAUR EMAN BEHAR DUZU BHko Margareth Thatcher-i buruzko testu iruzkina:

1. Eman Classroom-en zure testuiruzkina, eginda. Eman zuzenduta!! (bideoak ikusi ondoren). Beraz, beltzez edo urdinez zuk egindakoa - gogoratu gaurko zela!- eta gorriz nire bideoa entzun ondoren zuk zuzendu edo gehitu duzuna. Honela ikusiko dut a) eginda zenuela lana. Eta b) Zuzendu duzula nire bideoak ikusi eta entzun ondoren.

2. Bideo honetan duzu KOKAPENA zuzentzeko nire azalpena.

3. Bideo honetan duzu TESTUINGURUA zuzentzeko nire azalpena.

4. Bideo honetan duzu GARRANTZIA zuzentzeko nire azalpena.

5. Olerkia...eta muxu bat!

sábado, 21 de marzo de 2020

BPG (4)




Zuzenketa eta gaurko egoera ekonomikoa AZTERGAI


Bazenekiten Udaberrian gaudela?

(Minutu batzuk oparitu zeure buruari musika entzuteko)

1. Esteka honetan duzue pasa den eguneko zuen ariketaren zuzenketa (1).
2. Esteka hauetan duzue 4. DBHko ikasleek galderekin egin ditudan bideoak. Gaur eguneko egoera ekonomikoaz berba egiten dut haiekin...eta zuekin!! Nire proposamena hauxe da: Hartu apunteak zuen koadernoan/orrietan -eskuz-!! Nahi duzuen beste aldiz gelditu ahal duzue bideoa (Klasean ni gelditzea askoz zailagoa da). Horrela kontzeptuak barneratuko dituzue.


Koadernoko titulua jarri: "GAUR EGUNGO EGOERA EKONOMIKOA". Eskuz



  • 2.1 Esteka honetan (2) duzue lehenengo bideoa.
  • 2.2 Esteka honetan(3) duzue bigarren bideoa. Zuek 4. DBHkoek baino hobeto -eta sakonago-ulertuko duzue, historian askoz gehiago landu dugulako.

Gaur ez didazue ezer bidali behar!!
Zalantzak badituzue, gorde eta hurrengo egunean, ordenagailuz eta idatzizko lana jartzen badizuet, aprobetxatu niri egiteko. 

Diamantes (4)



Diamantes, Kirikú eta egoera ekonomikoa


Kiriku lehioan.
Mezu batekin zuentzat.

Gaur guztiontzat da ekonomia duzuen bigarren eguna. Zelan daramazue??
Batzuentzat asteartea (4 DBHko C eta Ekoentzat) eta besteentzat asteazkena (4 DBHko Akoentzat).

GAURKO LANA:
1. ariketa: Ikusi esteka honetan (1) dagoen bideoa ulertzeko hemendik aurrera zelan funtzionatuko dugun.

2. Apunteak: Ikusi bideo hau esteka honetan (2) eta hartu apunteak eskuz zure koadernoan. Ez bidali ezer, momentuz. Apunte onak hartu nahi badituzu, gelditu ahal duzu bideoa nahi duzun beste. Batzutan birritan edo hirutan entzunda, hobeto ulertzen da.

Hiztegi hau ere, kopiatu koadernoan, eskuz:
  • Hertsura ekonomikoaren politikak: Politicas de austeridad. Horiekin batera,
  • Murrizketak: (Recortes) gastu sozialetan
  • Estatuko Defizit-a: Estatuko gastuak Diru Sarrerak baino handiagoak direnean
  • Aldi Baterako Enplegu Espedientea: ERTE (Expediente regulador de empleo temporal) Enpresak jendea kaleratzen du baina printzipioz krisi hau pasata, berriro kontratatzeko (Aldi Baterako- tenporala- dalako).


3. Gaur ez egin eguneroko eta sentimenduak. Modu boluntarioan egiten baduzu, gorde zure ordenagailuan. Zeuk erabaki. "Zure patuaren kapitaina, zu!". Ez bidali ezer, momentuz.



Martxoaren 25ean EMAN BEHAR(KO) DITUZU galdera guztiak!! "Odolezko diamanteak". Ordenagailuz. Bakarrik falta zaizkizunak, mesedez!!


viernes, 20 de marzo de 2020

BPG (3)



BPG (3)



Kaixooo Ikasleok!
Faltan botatzen da klasean berriro elkarrekin egotea, ezta? Euskeraz esaten den moduan..."luzetsita nago". Se me hace largo sin vosotros.


"Nire ataria. Kartzelataskatasuna"

(Artea, batzutan sortzen da egoera berezietan:)

1. Taldea oso inportantea da, pentsatzen genuena baina inportanteagoa, ezta?? Bueno...lehenengo eta behin hor goian duzuen kanta entzun, zuentzat jarri dut. Berdin dio entzunda baduzue. Entzun berriro. Hau da gaurko klasearen parte bat. Zuri dedikatua.

2. Bideo honetan pasa den eguneko galderen erantzunak aurkituko dituzue. Mesedez klikatu, eta zuzendu zure koaderno edo ordenagailuan duzuna. Ez bidali niri ezer.

3. Zoaz liburura 155 orrialdera eta irakurri 2.1 eta 2.2. Osorik. Jarri arreta handien koadro berdeetan. Gero erantzun 10 eta 11 galderak. Orri batean idatzi. Jarri zure izen-abizenak (HORI BETI) orrian.

4. Zalantzak badituzu, orri berean idatz ezaizkidazu. Hurrengo egunean azalduko dizuet bideo batekin. Eta zuzenketa ere jarriko dizuet. 3 eta 4. puntuko lana BIDALI GAUR. Baduzu egun osoa!!


5. Amaitzeko...
Hemen baduzu bideo birala bihurtu den esteka.
Gozatu. Ziur aski, pentsatzeko emango dizu. Oso ona da... nahiz eta ikusita eduki, gozatu berriro.



miércoles, 18 de marzo de 2020

Diamantes 3.

Astea: 23-24-25-26-27
Telelana, ekonomia, eta besarkada
4 DBH

1. Eguna (Lau ariketa duzu. Egin guztiak!)

1. Ariketa: zoaz ESTEKA HONETARA (1) ADI ADI ENTZUN!! 
Ez bidali  niri lana asteazken-era arte!! " Odolezko diamanteak" filmeko galdera guztiak eginda asteazkenerako, 25erako. (Ahal baduzu, ordenagailuz. Baina ez da derrigorrezkoa dena ordenagailuz izatea. Eta jada bidali dizkidazun galderak ez berbidali, mesedez. Bakarrik falta zaizkizunak!!).



2. Ariketa: Ekonomia ikasten egoera larri honetan. Zoaz ESTEKA HONETARA (2). Kopiatu apunteak koadernoan eta hiztegia!!

Hiztegia:
  • Futsa Publikoak: Estatuaren dirua. Fondos públicos.
  • Murriztu: Reducir
  • Osagai: Componente, pieza, compuesto.
  • Ondasun (Bideoan "H" basati bat dago, txarto idatzita!!) Bien. Zerbait materiala.
  • Zaurgarria: Vulnerable. Ahula...
  • Kontingenzia Funts Espezifikoa: Fondo especifico de contingencia. (Estatuko dirua bideratuta krisiari aurre egiteko)
  • Lehentasuna: Gastu premiazkoa. Prioridad.



3. Ariketa: GEHIAGO SAKONTZEKO. Besterik gabe, irakurri.
Ekonomia=Giza Zientzia

El impacto del Covid-19 sobre la producción puede atenuarse hoy día gracias a la tecnología digital y a la posibilidad de trabajar de manera colaborativa en la nube. Esto no fue posible en pandemias anteriores. Sin duda es una prueba de estrés que servirá para conocer hasta dónde puede dar de sí el teletrabajo. Serán importantes las lecciones aprendidas una vez superada la pandemia. Tendrá implicaciones relevantes tanto en las decisiones de residencia de las personas como en las emisiones de gases de efecto invernadero relacionadas con los viajes al puesto de trabajo. Sin embargo, Baldwin y Weder di Mauro no pasan por alto el hecho evidente de que el trabajo remoto no es una panacea ya que la presencia humana es imprescindible para determinadas tareas; particularmente las relacionadas con los bienes tangibles. Cuando se ve el impacto del Covid-19 en el lado de la demanda vale la pena distinguir dos aspectos, uno práctico y otro sicológico. En el ámbito práctico y en aplicación de las medidas de confinamiento habrá una caída a plomo de la demanda de los productos y servicios que dejen de comercializarse.

Erabaki asko atzeratuko dira. Inbertsioak ("Ez dut enpresa berri bat eratuko testuinguru honetan, jakina!!"-pentsatzen dute ekintzaileek. "Ez dut etxe berria erosiko edo kotxe berria erosiko" -pentsatzen dute familiek. "Agian bihar nire lana galdu ahal dut, testuinguru honetan"...)
  • Hiztegia: Testuinguru. Egoera soziala. Contexto
Desde una perspectiva sicológica –como ocurrió durante la Gran Recesión iniciada en 2008– muchas decisiones de consumo e inversión quedarán aplazadas aplicando la lógica de “ver y esperar”

Artikulua "DiarioSur"-ekoa

4. Ariketa: Eta hona heldu bazara ZOAZ ESTEKA HONETARA(3) BESARKADA BAT EMAN NAHI DIZUDALA



Shock (3) ZUZENKETAK



Shock 3
Zuzenketak eta hausnarketak

 Hasiko gara Hezkuntzaren gaineko hausnarketa txiki batekin...kritika botere politikoentzat da, orain pentsatu dezaketelako: Batzutan bizitzan gauzarik inportanteenek ez dute momentuan isalda ekonomikoa zuzena, baina oso importanteak dira!!


Bueno, goazen harira!! 4 ariketa duzu gaur testuak egiteko zure maila hobetzeko...

GAURKO LANA: (GRISA ETA LODI BADAGO, ESTEKA-LINK BAT DA). Amaitu arte irakurri!


1. Gaurko zen LATINOAMERIKA - Shock-a entregatzeko momentua.  Entregatu egin duzuna eta zuzenduta gorriz!! Begiratu bideo hau, ESTEKAN.

2. Hemen duzu power point-a zuzenketa egiteko. Zure zuzenketa egiteko bideo bat prestatu dut. Gauza inportante bat: Erredaktatu ondo, euskera ona erabili, akats ortografikoak ez egin!

3. Zoaz esteka honetara. Hemen dago nire bideoa, asteartean egin nuena, alerta-egoera dela eta gobernuak proposatutako neurri ekonomikoak iragarri zituenean. Bat falta da: Hipotekak ordaintzeko luzapenak. Nahi baduzu, kopiatu koadernoan 7-8 neurriak. Egun hauetan asko hitz egingo dute honetaz. 

Galdera batzuk pentsatzeko (OSO ZAILA DA HISTORIA AZTERTZEA GAUZAK GERTATZEN DIRENEAN: Ezin da. Beraz, bakarrik begiak ireki)

  • Uste duzu COVID19-rena shock bat dela??
  • Orain hartutako neurriak ez dira beste shock-etan hartutakoak??
  • Keynes-en modukoak dira? Gerra Mundialak gertatu ondorengoak bezalakoak?
  • Iruditzen zaizu neurri hauek neoliberalismo basatia, edo gizatiarra??
(Ez erantzun, ez bidali niri. Zuretzat da. Benetan ikasteko)



4. Hona heldu zara?? Hartu esteka honetan nire besarkada!! "A brindar con cola-cao".


Arauak apurtu?

  Arauak apurtu? Giza Eskubideen Historia Kaixo, historiagileok!! Zer moduz? Urte honetan egin dugun prioektua  aurkeztu nahi dizuet gaur. H...