“Gaur egun, Estatu Batuetako edozein beltzek
zurien eskubide zibil, politiko eta ekonomiko berberak ditu; presidente beltz
bat ere eduki dute bertan: Barack Obama. Gure herrian ere babes osoa dute
beltzek, arraza-bereizketarik gabe. Hala jasotzen du Konstituzioak. Bertan
esaten da ez dela diskriminaziorik egon behar, ez arrazagatik, ez generoagatik.”
· Beltzen eskubideen aldeko borroka
garrantzitsuenetako bat 1830eko hamarkadan hasi zen, Estatu Batuetako
hegoaldeko estatu esklabistetan. Bat egin zuten emakumeen borrokek eta beltzen
beren eskubideen aldeko borrokak. Lurjabe handien familietako emakume burges
batzuk –Hego Carolinako Grimke ahizpek, adibidez– kotoi-laborarien artean
esklabotza abolitzeko borrokatu ziren 1939an. Langile batzuek beren
bizitzarekin ordaindu behar izan zuten aske izateko egin zuten erresistentzia.
· Baina, ondoren, gizon guztien boto-eskubidea
onartu zen, baina, historian beste behin, emakumeena ahaztu egin zen. Horrela
jabetu ziren emakumeak emakumeen sufragioaren alde borrokatzearen garrantziaz.
Emakumeentzako botoa ez zen XX. mendera arte lortu. Espainian, 1931n, Bigarren
Errepublikaren garaian. Frankismoan, diktadura guztietan bezala, eskubide hori eta
beste batzuk indargabetu egin ziren, hala nola botoa ematekoa, alderdi
politikoak sortzekoa edo euskaraz hitz egitekoa.
· 1960ko hamarkadan, Estatu Batuetan, Rosa Parks-en
ausardiari edo Marthin Luther King-en hitzei esker, beltzen eskubideen aldeko
borrokak aldaketak ekarri zituen politikan eta legeetan. Hala ere, legeetan
diskriminaziorik ez dagoela dirudien arren, George Floyd-en heriotzak –itota hil
zen polizia baten belaunaren pean– milaka lagunen protestak eragin zituen2020an.
Arraza-justizia eskatzera atera ziren kalera. Pertsona zuri eta beltz asko
solidario bihurtu ziren kausa horrekin, Floyd-ek hil aurretik bota zituen azken
hiru hitzetan laburbilduta: "Ezin dut arnastu". Horrez gain, aldarrikatzen
zuten: "Beltzen bizitzak axola du". Estatu Batuetan, beltzek eta
hispanoek zuriek baino hiru aldiz probabilitate handiagoa dute kartzelara
joateko.
· Espainiako estatuan, ez dago arrazakeriarik
legeetan: egia da Konstituzioak guztien berdintasuna jasotzen duela, arraza-
edo sexu-bereizketarik gabe. Baina, errealitatean, etorkinen seme-alabek
emaitza txarragoak lortzen jarraitzen dute eskoletan, eta lan-baldintza eskasak
dituzten lanpostu txarragoak lortzen dituzte. Atzerritarrek –bereziki
magrebtarrek eta beltzek– oztopo handiak izaten dituzte len sektoretik kanpo
kontratatuak izateko, eta traba ugari izaten dituzte ikasketa-tituluak aitortu
diezazkieten.
· Emakumeek lan-munduan duten egoerari
dagokionez, Euskadiko gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala urteko
7.213 eurokoa da batez beste, Emakunderen datuen arabera. 2020an, 2015etik 1,5
puntu jaitsi bazen ere, soldata-arrakala % 22,6koa da oraindik (gizonen batez besteko
irabaziak 31.790 eurokoak; eta emakumeenak, 24.757 eurokoak).