BAITA EURIA ERE??
(¿También la lluvia?)
Indigenen lan baldintzak. “Extra”
hauen lan baldintzak
Pelikula honetan gauzak bi garaialdi -bi mende- desberdinetan gertatzen ari
dira. Alde batetik, protagonista bik pelikula errodatu nahi dute
Latinoamerikako herrialde batean, “extrak” han oso soldata gutxi kobratuko dute
eta. Pelikula Colon-en Amerikako aurkikuntzari buruzkoa da. Han, pelikularen
errodajean, pelikularen lehenengo kontraesana ikusi ahal dugu. Aurrekontu
txikia dutela esango dute filmeko zuzendariak eta gidoilariak langile horiei
oso gutxi ordainduko dietela justifikatzeko. Pelikula egiten ari da XXI.
mendean. Zinemaren merkatuan, pelikula bat egiteko aurrekontu txikiak daude,
batzuetan.
Ekonomia eta historia
Baina, beste alde batetik,
kolonizazioari buruz hitz egiten du pelikulak. Pelikulan, 1492ean Kolonek
Amerikako lehenengo irla topatu zueneko gertakizunak kontatzen dizkigute. Eta
han, pelikularen egileak gauza batzuk salatu nahi ditu: kolonizazioan egin
zuten esklabotza krudela, urrea bilatzeko espainiarrek erabili zituzten torturak,
lapurketak, arpilatzeak.
Sektore publikoa – Estatua- eta
sektore pribatua -Enpresa- eta familiak- extrak- (Ekonomiaren eragileak)
Baina, bitartean, “extra” horiek eguneroko bizitza
jarraitzen dute. Eta Latinoamerikako lurralde horretan ura pribatizatu nahi
dute. Ura pribatizatzean, nazioarteko enpresa bati emango diote emakida, ura
ustiatzeko eta biztanleriari banatzeko. Politikoak emakida hau justifikatzen du
esanez oso herrialde azpigaratuan bizi direla eta oso aurrekontu txikia
daukatela. Beraz, gobernuak ezin du lan hori guztia egin -ura banatzea-, eta,
horregatik, enpresa pribatu bati ematen dio. Baina, modu honetan, enpresa
pribatuak oso prezio altuak kobratu nahi dizkio bezeroei, etekinak
maximizatzeko. Ura egunero erabiltzen dugun baliabidea da eta. Ikusi dugun lez,
bezero horiek indigena pobreak dira, eta ez dute diru nahikorik hain prezio
altuak ordaintzeko.
Ura: ondasun arrunta edo
eskubidea?
Pelikula honen atzean dagoen debate etiko-ekonomikoa oso inportantea da.
Ura ondasun arrunta izango balitz, merkatuak -kasu honetan, ustiatzeko emakida
duen enpresa, monopolioak- arautu beharko luke uraren salmenta eta erabilera.
Baina ura bizitzarako premiazkoa da, hiritar guztien ondarea, bizitzarako
eskubide bat izan behar da. Urik gabe, bizitza ezinezkoa da eta. Horrela
izanda, ondasun publikoa izan behar da ura -indigenen ustez-. Urak herrialde
horretako biztanle guztiena izan behar duela diote, guztiok edan ahal izateko.
Horregatik “extrak” -ez pelikulan, baizik eta errealitatean- hasi dira lan
egiten ubide(akueduktu) bat eraikitzeko. Eta matxinatuko dira gobernuaren
neurri pribatizatzailearen kontra.
ETIKA, EKONOMIA…HAUSNARTU ETA
IDATZI:
Zer pentsatzen duzue zuek? Zer gertatu zen han? Hemen
azpian galdera batzuk dituzu. Galdera hauekin binakako lan bat egin beharko
duzue, oso ondo erredaktatuta, eskuz eginda. Bi orrialdekoa, gutxi-gorabehera.
1. Non egiten dute pelikula? Zergatik doaz pelikula egitera leku horretara (Bolivia) Colonek
aurkitutako lehenengo lekua ez bada? Pelikularen errodajean “Colon” pertsonaia
den aktoreak hitz hauek dio: “Confraternizad
con ellos, el 1º que encuentre oro tendrá una recompensa. Ah! Y
averiguad de qué armas disponen”. Azaldu zein jarrera adierazten
duen eta erlazionatu “menderakuntza kolonialaren” hitzarekin.
2. Bartolomé de las Casas fraideak indioak defendatzen eman
zuen bizitza. IKERTU: Zer esan zuen? Zer esan zuen indioen eskubideei buruz?.
Orain, berriro itzul gaitezen pelikulara. Bartolome de Las Casasen akats bat
aipatzen dute pelikulan, zein izan zen? Beltzak bedin tratatu zituen beti?
Zergatik?
3. Colonen eskutitz batean (errege katolikoei bidalitakoa)
esaten du: “Aún no he conseguido saber si tienen propiedad privada. Todo lo tienen en
común, todo lo consideran propiedad de todos, naturaleza de Dios. También he
percibido que con sólo 50 hombres se les puede reducir y obligarles a hacer lo
que uno quiera”. Zer esan nahi zuen?
4. Erantzun ondoren, pentsatu: indigenen ekonomia kontuan
hartuta uraren jabetza pribatua posiblea da? Zergatik? Zer kontatzen du
pelikulak gaur eguneko egoerari buruz? Zer gertatzen ari da auzoan? Zer
eskatzen dute indigenek (extra hauek)? Zer esan nahi du ura “pribatizatzea”?
Uste duzue politikoak galdetu diela indigenei zer egin nahi dute urarekin?
Beste aukerarik bazuen politikoak? Zer irabazi/galdu ahal du politikoak egin
duen emakidarekin? Zelan konpondu daiteke arazoa?
5. Politikariak uste du indigenak “biktimizatzen” direla eta
modernitatea ez dute onartu nahi. Ados zaude berarekin? Zergatik?. Azkenengo
minutuetan Daniel indigenak esaten du: “Siempre
nos cuesta tan caro… nunca es fácil. Ojala hubiera otra forma. Pero no la hay”.
Zeri egiten dio erreferentzia? Zelan erantzun zien gobernuak indigenei? Zer
egin zuten haiek? Zer uste duzue zuek?