II Mundu Gerra
Kaixo, berriz ere!
Material batzuk prestatu ditut zuentzat, zoazte eta ikertu. Sarrera honetan aurkituko duzuna:
1. IIMG. PPT
2. IIMG zineman.
3. II MG Dokumentaletan.
4. II.MG-ren aurreko begirada kritikoa
5. II MG-ren ondorioak.
6. II MG eta gero: Giza Eskubideak, Nazio Batuen Erakundea.
7. II MGren ostean: Gerra Hotza.
*****
1. IIMG. PPT
2. IIMG zineman, musikan
Eta hemen, gerraren kontrako kanta:
La cancó del soldadet (Manel)
(Normandiako lehorreratzea. Pelikula: "Ryan soldadua salba ezazue")
Normandiako Lehorreratzea
Hildako gehienak Omaha hondartzan lehorreratu zirenen artean izan ziren, euren itsas-hegia aldapatsuagoa zelako. Gold, Juno eta Sworden hainbat herri fortifikatu etxez etxeko gerran garbitu zituzten, eta Golden jarritako bi bunker desaktibatu zituzten, tanke bereziak erabilita.
Aliatuek ez zuten lortu E-Egunean euren helburuak eskuratzea. Herri batzuk Alemaniaren eskuetan mantendu ziren. Juno eta Gold hondartzak batzea baino ez zuten lortu lehen egun hartan, eta bost hondartzen eremua ez zuten lortu geroago arte; hala ere operazioa garrantzitsua izan zen, Aliatuek hanka bat jarri zutelako Frantzian eta hortik hilabetetan soldadu gehiago sartu eta Mendebaldeko Frontea osatu zutelako. Alemaniak 4.000tik 9.000ra arteko hildako izan zituen egun hartan. Aliatuek 10.000 baja, horietatik 4.414 konfirmatutako hildako. Museoak, memorialak, eta gerra-hilerriak nonnahi daude inguruan gaur egun.
Jorge Drexler-en kanta "El pianista del Gueto de Varsovia".
Varsoviako ghettoa edota Varsoviar ghetto
Bigarren Mundu Gerran, Holokauston Hirugarren Reichak Poloniako Varsovia hiriburuan ezarri zuen Europar osoko judutar ghetto handiena izan zen. Hiriburuaren erdigunean ezarri zen 1940ko urriaren eta azaroaren artean eta, 1939ko erroldaren arabera, ghettoan 359.827 pertsona bizi ziren, hauei hiriko beste eremuetatik nahiz ingurutik lekualdatuak izan ziren biztanle berriak gehitu behar zaizkielarik. Varsoviako biztanleriaren %30a zen eta lurren %2,4ko azaleran pilatuta zeuden. Martxan egon zen hiru urtetan zehar, bertako biztanleek jasandako gosete, gaixotasun, kontzentrazio-esparruetako barneratze eta sarraskiaren ondorioz, biztanleria 50.000ra murriztu zen.
Varsoviako pianojolea:
Pelikula honetan kontatzen digute Wladyslaw Szpilman-en historia. Pianojolea zen eta Varsoviako ghetton bahitua izan zen, judutarra zelako. Nazismoa eta gerra amaituta, liburu biografikoa idatzi zuen bere bizipenak kontatzeko. Liburu horrekin pelikula bat errodatu zuten izen berarekin: "Pianojolea".
Jorge Drexler (XXI. mendean) kantariaren abesti honetan ikusi ahal ditugu liburuaren gaineko pelikularen irudiak. Historia erreal batean oinarrituta, Jorge Drexlerek gogora ekarri nahi zuen Varsoviako ghettoan gertatu zena. Musikariak salatzen du "munduak ez duela ikasten", holokaustoan egindako sarraskitze zentzugabekoa. Gaur eguneko edoizen musikaria, homosexuala... izan zitekeen Varsoviako pianojolea.
Schindlerren zerrenda
Ausardiaren historioak, Historian:
Schindler eta Irena Sendler
Filmak Oskar Schindlerren istorioa kontatzen du, Holokaustotik 1000 judu poloniar inguru salbatu zituen Sudeteetako enpresaburu katolikoarena. Oso historia hunkigarria da. Bigarren Mundu Gerran Oskar Schindler giza harremanetarako talentua duen alemaniar enpresaburu bizizalea da, horretaz baliatuz nazien begiko izateko egitasmo bat burutuko du. 1939an alemaniarrek Polonia inbaditu ostean Schindlerrek bere harremanei esker lantegi baten jabetza lortuko du. Lantegi horretan ehundaka judu langile gisa enplegatuko ditu. Bertako arduradun judua lantegiko itzalpeko zuzendaria izango da, Schindlerrek enpresaburuaren betebeharrekiko erabat ezjakituna baita. Baina naziek ez dakitena da Shcindlerrek juduak kontzentrazio-esparruetatik eta heriotz ziur batetik salbatzeko bere lantegiaz baliatzen ari dela.
Irena Sendler, Varsoviako Geto-ko aingerua
Azken bideo honek Irena Sendler (1910-2008) langile soziala eta erizainaren historia kontatzen digu. Poloniako okupazioan gertatu ziren historiak izan ziren, eta bizitzak zalbatzeko emakume ausart honen ideiak eta ekintzak ikus ditzakezu bideoan. Irena anonimatoan jardun zen eta ez zen oso ezaguna izan nazien garaian baina bere historia agerian irten zenean onartu zizkioten meritu guztiak. Oso modu zuhurrean ghettotik atera zituen umeak, heriotz seguru batetik. Salbatutako haur judutarrak izkutatzen zituen maletetan, hil-kutxetan edo beste modu askotan naziek konzentrazio esparruetara ez eramateko.
3. II. Mundu Gerra dokumental batzuetan
Bi bideo duzu hemen azpian, gerraren amaieran sakontzeko. Hollywood-eko pelikulen arrakastaren ondorioz, II Mundu Gerraren gaineko pelikula asko egin dira nazien kontura, edo aliatuen aldeko iritziak zabaltzeko. Pelikula horiek jorratutako gaiak edo guduak oso ospetsuak bihurtu dira mendebaldeko europarrentzat. Baia beste gertakisun batzuk, ahaztuago geratu dira guretzat. Esae baterako, bonbardaketa atomikoak.
Lehenengo bideo hau, II Mundu Gerrari behin betiko amaiera eman zion gertakizun krudelari buruzkoa da: Hiroshiman eta Nagasaki-n EEBB-ek egindako erasoa, bonba atomikoak, alegia. Ondorio lazgarriak aipatuta geratzen dira, eta etorkizun hurbila, zoritxarrez, argiago geratzen ari zen momentu horretan. Arma atomikoak dituenaren botere ukoezina odolez sinatu zuten bonbek.
4. II.MG-ren aurreko begirada kritikoa
Ondo ohartzen bazara, aurreko bideoetan bi ikuspegi desberdinak ikusiko dituzu. Agian, kontrajarriak, ezta?
Jarraitu ikerketa egiten:
(Behatu: nork argitaratu ditu?)
Idatz ezazu zure koadernoan orrialde bateko laburpena jaso duzun informazioarekin. Klasean laguntza emango dizut!!
5. II MG-ren ondorioak
Zeintzuk izan ziren II Mundu Gerraren ondorioak??